Martxoak 14, Baztango historioan egun beltza bezala seinalatua dago. 1835ko Martxo 14an gizon baten gorroto, amorrua, galtzaileen lotsa ta koldarkeriagandik herri oso bat erre zen. Herri hori Lekaroz izan zen eta odol egarriz zegoen gizona, Francisco Espoz y Mina general Kristinianoa (liberala) zen.
Espoz y Minaren gorroto eta amorrua, bi egun lehenago gertatutako bataila betekin zerikusia haundia du, Martxoak 12 Belate inguruan Ultzama, Malerreka (Urroz eta Donamaria) ta Baztan artean, Larremear (Historia militarrean “batalla de Larremiar”) izenarekin ezagutzen den dermioan Tomas Zumalakarregi aurka izan zuen batailaren ondorioa izan zen.

Larremearko dermioa. Bataila gertatzen den tokia. Irudia SITNA
Baña historioa hilabete batzuk lenago hasten da. Karlistak Baztan Bidasoa kontrolatzen dute, beno dena ez ! Elizondo 1934ko abuztuatik kristinianon eskuetan dago, Elizondoko kaxerna (Kuartelekozelaian, gaur egun Ikastolako parkea) gogortu egin dira. Eraikin zaharra (kaputxinoen hospizioa eta miserikordia izan zena) konpondu, hobrak egin eta gotorleku gise egokitu dute, baita Baztan ibaiaren bertze aldean eta pare parean dagoen Domingonea etxe haundia ere. Zubia (1913ko uholdea suntsitu zuna) Domingonea eta txokoto etsitu dute, Kristinianoen buru Ocaña jenerala da, berarekin daude Zugarramurdi ofiziala arizkundarra (Elizondoko gobernadora) eta Domingonean Leon Iriarte, “Zararandaja” pezeteroen kapitaina (tiradores de Isabel II). Elizondoz gain Liberalak ibai ertzeko (errepideko) herriak kontrolatzen dute, hoien artean Doneztebe ere .
Horrela daudela gauzak, Tomas Zumalakarregi jeneral karlistak egun hoietan, bi arazo ditu gehien bat, Gipuzkualdean Jauregi “Artzai ” eta bere txapelgorriak eta bertzea, Baztan da. General Karlistak, kristiniarrez garbitu nahi du arana eta horrekin, berriro bereganatu nahi du bailara osoa (bidasoarekin batera).
ZIGAKO SEDIOA
Zumalakarregik, Gipuzkoako “arazoa” konpondu ondoren, buru gogor sartuko da Baztan memperatzea, hortarako Sagastibeltza koronelari Vicente Reina eta bere kañonak (aitona kañon famatua eta guzti) bidaliko dio. Sagastibeltza generalak bertze asedioa blokeoa hasiko du baina kasu hontan kañonekin (kañonak eta obusak). Horren aurka, eta Elizondoko gobernadorea (Zugarramurdi pezeteroen generala) laguntzeko Minak bere laguntzaile honenetako bat Baztan aldera bidaltzen du, Ocaña generala, eta 6an (goizeko bortzetan) Iruñetik hiru batailonekin Baztanera abiatuko da. Zumalakarregik aginduta Sagastibeltza blokeo altxatu eta Ocañaren bila joanen da.
Ocaña Belatera ailegatzerakoan, Karlisten Nafarroako 7. eta 9. Batallonekin topatu zen. Belaten tiroak elkarbanatu ondoren Anizeraino iristea lortu zuen. Gau pastu eta biaramunean Elizondora abiazerakoan Ziga inguruan Sagastibeltzaren Baztandar karlisten enboskada izanen du eta Zigako herrian babestuko da. Otsailak 10an Zumalakarregik Los Arkosen zegola La Berrezuatik Zigara urbiltzen da. Zigako sedioa gertatzen den biztartean Espoz y Mina jeneralak bi dibisioekin Baztan aldera doa, hori jakinda Otsailak 12 Zumalakarregi Zigako sitioa goratu eta alde inen du. Denbora txarra dela (elurra eta hotza), Espoz y Minak 13an Lantzen dago eta otsailak 14an Elizondora Iritsiko da.
Hontakoan bi ejerzitoko jeneral nausiak aurpegia ez dira ikusiko baina, hilabete bat geroxago biek Larremiarreko lur zurietan topo eginen dute.
Minak Elizondon otsailak 21 artio egonen da eta jenerala joanda, Karlistak Elizondo berriz inguratuko dute. Martxoak 9an Sagastibeltzak komandanteak berriz ere Reina funditutako artilleriarekin (bi morteroak eta bi obusak, “aitona” kañona Zumalakarregi eraman bai da) Elizondoko asedioa eta blokeoa bigarren aldiz hasiko du. Artilleria Bordatxuri inguruan ( Lekaroz eta Elizondo artean, gaurko Baztanberri auzora sartzeko errotondan) kokatuak izanen dira eta hortik Elizondo bonbardeatuko dute. Egun haietanMartxoak 9, 10 eta 11 pile bomba edo kañozoak botako dute Elizondoko kaxernara eta baten bat (martxoak 9) Elizan joko du.
LARREMEARKO BATAIA
Elizondoko plaza garrantzi haundikoa zen kristinianoentzat (muga ondoan zeukaten “plaza” bakarra zen) eta berriz ere Espoz y Mina Elizondoko askatzailea gise agertuko zaigu, zeren Martxoak 11an 3.000 soldadukin Iruñatik atra eta Elizondora karlisten sedioa haustera abiatuko da. Huntakoan, Zumalakarregi erriberan dagola, Ultzamatik joanen da, Donoztebetik pastuz eta sorpresan sitiatzen dutenei hartuko die. Baina berak jakin gabe Ameskoako otsoa (Zumalakarregi) urbil du. Tomasek arras azkarra zenez, bazekien bera Baztandik urrun zegoenean Minak saiatuko zela Elizondo askatzea, hortaz Iruñatik Baztan aldera mugimenduak izan zirenean (Mina atra baino lehen despiste moduan Belatera Ventura jenerala bidali zun) Karlista generalak dena utzi eta Larragatik , Gulina eta Atzezen barna Baztan aldera joanen da.

Bi generalen bidea. Mapa Melchor Ferreren “Historia del Tradicionalismo Español” liburutik hartua da.
Espoz y Minarekin bere “Plana Mayor” guzia joaten zen, bere emazte gaztea Juana de La Vega eta bere bi asteme (urdaileko minbizia zuenez asto emeen esnea zen edaten ahal zuen bakarra). Gaixo dagoenez mando zuri baten gaina doa eta kronika batzuk litera-kamilla baten gainea bidaitu zela erran arren, egia da eramaten zuena “cabriolet ecuestre” bat zela, hau da, bera eta zelaberea estaltzen zuen lonazko lehiodun kapota bat. Minaren brigada, galegoak, andaluzak (Ourense eta Jaego erregularrak) eta “Zarandaja” (Leon Iriarte) ren pezeteroak osatzen zuten (Tiradores de Isabel II eta Franqueadores,), denetara 1.500 ziren. Aurrean Oráa general Naparraren (Beriangoa zen) brigada joaten zen (3.000).
Tropa hauek izan ziren karlistekin topatuko zirenak lehenegoak, Oráako guirianoak Elzaburuan (Ultzamako azken herri) sartzen ari zirenea, Zumalakarregiko soldaduak Orokieta mendian iristen dira eta enboskada baterako pres daude. Oráa soldaduak enboskadan erortzen da, Beriango generalak konturatzen da bere nagusia Espoz eta Mina (Lizason dagola) arriskutan egoten ahal dela, karlistaz inguratuta egoten ahal direla, hortaz atzera eginez bi dibisioak gauean Eltzaburun juntatzen dira. Hau Zumalakarregirako sorpresa haundia eta zoragarria da! Karlista buruzagia, Oráa jeneralak Elizondo askatu behar zuena zela uste zuen, eta ez zekien bere gibelean, Mina berbera joaten zela.
Hau jakinda, Sagastibeltza komandanteari Elizondoko sedioa altxatzeko eta Belate aldera mugitzeko agintzen dio batallon guztiak behar ditu. Sagastibeltzak Belaterunz atra baino lehen Lekauzko inguruetan (Orabideako bidean) artilleria piezak lurperatuko ditu.
Gauan oinik Orokieta mendian tiroak entzuten ziren, biarmunean egun garranzitsua izaten ahal zen, azkenian lortu du Minarekin aurrez aurrez egitea eta…garaile atrako da. Hortarako bere plana, Sagastibeltzako baztandarrak eta Almandozen zeukan gipuzkuarrak (Gipuzkuako 7. bataiona) Belatetik jaustea zen, bertze batallonekin Iruñako bidea itxia zuen (general zaharra Iruñara alde egiten saiatzen bazen), eta Elio koronela Donamariatik igotzen ari zen, Espoz y Minak inguratua zegoen.

Francisco Espoz y Mina generala.Margoa José Vallespín y Aibar,
Martxoak 12ko goizean Oráa eta Minaren dibisioak bidea segitzen dute. Eguna euritsua da eta elurra urtzen du bidea. Zumalakarregik ere Orokietatik hordu berean atra da, bi ejerzitoak ikusi gabe pare parean doaz eta Larremearren topo eginen dute. Oráa jenerala aurrean dola pagadiatik atra eta Larremearreko lepoan dagonean karlistk urreunera ikusten ditu. Urrozko bidetik baztango tropa karlistak igotzen ari dira, Oráa Laremearran, gibelago Mina aurkitzen da eta bere ezkerrean Zumalakarregi zaldi gainean ezpata airean menditik jausten bi liberalen erdian agertzen da. Hori guztiaz gain, Minaren bizkarrean bidea ixten zioten karlista bataionak zeuden. General zaharra inguratua zegoen, liberal ejerzitua bananduta, euria, elurra belaunetaraino, tiroen kea, elur zuria gorria biurtzen…holakotan bere biziza osoa ez zen iñoiz ikusi. Eskerrak berarekin Zarandaja eta bere pezeteroak zudela. Hauek beraiek borrokatzen zuten biztartean ihes egitea komendatzen zioten;-¡retírese mi general. retírese!
Pasarte hontan tiro batez zauritua izan zen bizkarrean baina ala ere mando gainean eta tiro artean alde egitea lortu zuen eta Larremiar gainean Oráako brigadarekin batzea lortuko du.
Elurra gorriaren gainean, herituak eta hilaz gain, zaldiak, kartutxerak, fusilak…eta Minaren kapota aurkitzen ditu Zumalakarregik…baina Minak eskapatu zaio, ia ia egonda harrapatzekotan eta orain Larremiar gaineaan erasotzeko posizio batean aurkitzen da eta hori da Mina eta Oráa generalen arteko eztabaida. Minak dio erasotzea Karlistekin akabatzen ahal dutela, Oráa baiez baina eginbeharra Elizondo askatzea zela eta ia jende aunitz galdu dutela, etzabaida horrela zegola notizia txarra iristen zaie, eskuin aldetik Odolaga bentatik Sagastibeltzaren gudariak jausten hari dira…horrela ikusita Oráa Odolaga bentara abiatuko da karlistaz geldiarazteko eta Mina Elizondora. Odolaga bentara iristerakoan konturatzen da han iñor ez dagola, notizia faltsua izan da, trikimailu bat…baina ez da izango eguneko trikimailu bakarra. Minak truko tontu baina eragikor bat erabiliko du. Espoz y Mina jeneralak berarekin Zumalakarregiren karta batzuk darama (bere alabarentzat, Iruñan preso zegona) eta karta hoien Zumalakarregi firma faltsifikatuz, Elio koronel karlistari (Nafarroako 8. bataionarekin Doneztebeko bidea zaintzen ari zela) mezulari baten bidez gutun bat bidaltzen dio. Gutuna “Mina Belate aldera doala eta ziztu bizian mugitzea, Almandozko tropekin bat egiteko” dio. Eliok 29 uteko koronelak, karta Zumalakarregirena siñeztuz agindua betetzen du, (egia erteko denek uste zuten bide hori hartuko zuela Minak ) eta bere posizioa utzi eta Almandozera urrundu zen, mugimendu horrekin liberalei Donezteberako bidea libre utzi zien.
Behitien Zumalakarregiren haserrea! azken momentuan eskapatu zaio Minak, ia ia eskuetan zion preso hartzeko,!… baina amodioa ez du emanen eta lanzeroak beren atzetik bidaltzen du. Donoztebeko bidea ez da errexa izanen, 200 zaurituak darama, bide kaxkarra, elurra belaunetaraino eta gibelan lanzeroak retaguardia erasotzen, gainera soldadu haunizt kolumnatik atzeratu edo bidetik atra ta galdu ziren, hauek lanzeroen harrapakin errexak ziren. Lanzeroen kapitaina Henningsen inelesa zen, honek batailaren kronika zehatza idatziko zun urte batzuk geroago eta jazartze honi buruz idatziko zuen;-Gau iluna izan artio bere atzetik joan ginen, zaurituak atzean uztea eta bidetik ateratzea behartuak izan ziren, elurra belaunetaraino iristen zen hotzez eta gosez aurkitzen genitun…Goizean errexa zen utzitako arrastoa segitzea elurra, kolore gorria hatu bai zuen. Legasa eta Donamariara iristen dira eta hortik Doneztebera (aipatzen da tarte honetan ez zutela hildakorik gehigo izan). Denetara Heningsen-ek errana 400 liberak izan ziren hildakoak eta 100 karlistak (zaurituak aparte), Mina berriz bataiaren partean 12 hildakoak izan zitula eta 88 zaurituak, idatziko zuen. Zaurituen artean berak kontatu zen, baina egia erteko ez zen zauritua izan, hotza zela kapa aparte, kriston arropa eramaten zun eta bala lebita eta txaketa artean gelditu zen), egie erteko ez dakigu zehazki zenbat hil ziren bataila gris, hotz hortan…
Doneztun ejerzito lerriñe eta galtzaile ( militar legen arabera alde egiten duena batalla galtzen du) bat iristen da. Gaua Doneztebeko kaxernan pasatuko dute, Zumalakarregi berriz Orokietan. Karlisten sensazioa ez da garailena, azken finean Espoz y Mina eskapo egin du eta Elizondoko sedio altxatua izan zenez ez du arazorik izanen Minak bigarren aldiz Elizondo askatzeko.

Aintzinako Elizondo ( ez batailako garaikoa) baina iduritsua izanen zen, Eliza, Udaletxea, Arizkunenea…
Biharamunean, bat Baztan aldera eta bertzia Etxarri- Aranaz aldera joanen dira. Oráa jenerala Iruritan geldituko da eta Minak Elizondora iristerakoan, Elizondoko liberalak eguneko bigarren sorpresa hartzen dute. Elizondoko kristinianoak ez zekiten Iruñatik atra izan zela eta are guttiago bidean gertatutakoaz. Eguneko lehenego sorpresa, goizean irizartzerakoan izan zuten, sedioa ez zegoela ikustean, Sagastibeltzak gauean ixilpeka joan bai zen. Espoz y Mina (eta Juana) 1835ko martxoko 13an batak aldera Elizondon sartzen dire, Elizondoko gobernatzailea (Ramon Zugarramurdi) Elizondar liberalak eta Kaxernako soldaduak salbatzaile gise eta txistuaren soinuarekin arrera ematen die. Ocañarekin Elizondon dagoen Ros de Olano ofizial gazteak zegola (Ros de Olano idazle erromantiko ezaguna bihurtuko zen etorkizunan eta bere literatura, Edgar Alla Poerenarekin antzematen dute) idatziko du nola izan zen sarrera ;- Han zeuden herriko plazan salbatzaile guztiak, neketasuna nabaria zen baina bere indarra ere. Aurpegia bolboraren bezeltasunaz margotua ekartzen zuten eta bizkarra zuria ( elurragatik) , zangoak belaunetaraino lokatzaz beteta zeukaten eta gibelean gerriaraino…begietan ikusten zizaien suaren beroa behar zutela, baina horrela desfilatu zuten aurrean mando zuri eder baten gainean bere generala martxatzen zuela.
Elizondoko liberalak eta Kaxernako soldaduak, askatzaileak bere aurretik pasatzerakoa ;.—¡Viva Mina! ¡Viva la Reina! ¡Viva la Libertad! , ¡Viva el general valiente! ohikatzen zuten. Desfilea akitu ondoren soldaduak Elizondoko etxetan banandu zuten eta Mina eta Juana Arizkunenean ezarri zituzten. Eguna akitu baino lehen Minak bere ofizialekin (Ocaña, Zarandaja, Ros de Olano, Narvaez…) bildu zen eta mendekua prestatzen hasi zen, Facciosoak ( karlistak) porrota ordainduko dute, eta Baztanen herri karlista fama gehien duen herria… Lekaroz da, gainera zihur daki Sagastibeltzaren kañonak Lekauzen daudela eta lekauztarrak gordezen lagundu dietela. Biaramunean kañonen bila Lekarozera joanen dira…baina hori bertze historia bat da.
Post hau iteko erabili den materiala.
“Navarra de caminos, batallas y bandidos. La ruta sangrienta“. L.P. Peña Santiago. Txertoa 1986.
“Mina y Zumalacárregui en la Batalla de Larremiar” José María Iribarren Rodríguez. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 4.urtea, Zº 13, 1943, 457-491 orriak.
“Historia del Tradicionalismo Español“. Melchor Ferrer, Domingo Tejera y José F. Acedo (1941-1979). Tomo VI: Última campaña de Zumalacárregui. De enero de 1835 al sitio de Bilbao.(Ediciones Trajano, Sevilla, 1943).
Read Full Post »