Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Archive for the ‘Nekazaritza eta abeltzaintza’ Category

Zozomikoteak sasoi zehatz bat adierazten du, martxoaren azken bizpahiru egunak eta apirileko lehenak. Normalean eguraldi ‘txarra’ (eurie, hotza, elurra..) egiten omen du sasoi horretan, Martxoa eta Apirilaren arteko eguraldi txarrarren auzakia dira. Zozomikote egunak tristeak eta ilunak direla dio sinismen zaharrak, hau da! egun zozoak (ergelak) edo zozotuek!

Ezegonkortasun atmosferikoko garaia den arren, zozo bikoteak habiak eraikitzen hasten diren unea da, eta hortik datorkio izena, zozo bikote, zozo mikote.

Zozoa gure folklorean munduen artean bizi den txori bat da, erdiko puntu horretan biziraun dezakeelako eta planoen arteko zubi lana egin dezakeelako, ateak irekiz. Forjarekin ere lotzen da, baldintza desegokietan ugaltzeko duen gaitasunagatik. Nekazarien artean, martxoan zozoen habia bat aurkitzea zorion seinaletzat hartzen zen, txori hori bi aldiz haziko zela esan nahi baitzuen. Beraz, baldintza klimatologikoak egokiak izango lirateke landa lantzeko eta ganadua hazteko.

Euskal Herrian –espezie autoktonoa eta migratzaile partziala da– apirilaren 10etik aurrera hasten da erruten, eta bi gurasoek elikatuko dituzte kumeak. Aurreko urteko habia erabili ohi dute. Zozo-bikotea ere egonkorra da.

Zozoa. Andreas Trepte – CC BY-SA wikipedia

kondaira zahar batek dion arabera, Martxoa eguraldi onarekin igarotzen zen, beraz, zezen gorri bat marruka atera zen zelaira eta elorri baten azpian etzan zen. Hori entzutean, Martxoak ekaitz bat bidali eta bi egun eta erdiko eguraldi txarra gehitu zuen. Gero bertze bi egun eta erdi eskatu zituen Apirilari, elorri gainean zegoen zezenari marru egiteko gogoa kentzeko. Azkenean, ekaitzak zezena hil zuen.

Harrezkero, ganadua egun horietan atxikitzea edo belar lehorrez betetako zintzarri bat jartzea gomendatzen da eta elezahar horretatik abiatuta, halako erranairuak sortuizan dira;

-“Martxuek kunkunak jotzea, idiari larrua kentzea” 

-“Martxo martxanta, larru tratanta” 

Martxoa urteko hirugarren hilabetea da gregoriar egutegian. Bere izena Martius latinetik dator, erromatar egutegiko lehen hilabetea zena. Martius, berriz, Marsetik dator, Marte izena latinez, gerraren erromatar jainkoa. Antzinako Erroman suovetaurilia izeneko errituala zegoen, lurra bedeinkatzeko eta garbitzeko asmoz Marteri ( Martxoari) sakrifikatzeko aratxe bat (taurus) eskeintzen zizaion errituala zen.

Antza, erromatarren garaian harpetako ireluei (izakia, izpiritua, jenioa) egindako gurtza oso zabalduta zegoen Euskal Herrian. Barandiaranek erromatar garaiko txanpon ugari aurkitu zuen Izturitze, Kortezubi, Santimamiñe… leize zuloetan. Baita Bidarraiko Harpeko-Sainduaren harpean ere. Antza txanpon hauek jendeak lur-azpiko Jainko eta ireluei egindako opariak ziren, Zezengorri eta Behigorriei barne. Antza orduan behigorriei eta leizetako gainontzeko ireluei gurtza oso zabaldua zen. 

Behigorri edo Zezengorri  Euskal Herriko mitologiaren izaki (irelu) bat da, lur azpian, leizeetan bizi omen den irelua da. Kolore gorriko behi, idi, aratze, txahal, txekor edo zezenaren itxura hartzen omen du. Euskal Herrian behi azienda “abelgorriak” deitua izan da, piriniar enborreko abereak gorriak direlako. Piriniar behiak edo betizu arrazak zabalduenak izanik.

Antzinatik Euskal Herriko mendietan betizu izeneko behi-azienda mota bizi izan da. Betizuak beraz, mendi eta baso basati eta apartatuetan bizi zirenez, eta aunitzetan bertako harpe eta leizeetan babesten zirenez, eta abere erasokorrak izanik, Zezengorri eta Behigorrien inguruko kondaira aunitzendako gaia eman dute.

Jose Migel Barandiaranek  labar artean azaltzen diren uroen marrazkiak eta leizetako behi eta zezengorrien inguruko sinesmenak lotzen ditu.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala.

Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Jose Miguel de Barandiaran. Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.

Epaila, Opaila eta Zozomikote. Por encima de toda las zarzas bloga.

Zer dira zozomikoteak? grabili.eus web-eko sarrera.

Zozomikote. Auñamendi Eusko Enziklopedia.

Behigorri. wikipedia.eus

Read Full Post »

Blogaren aurreko artikuluaren arabera, Alfontso XIII.a gazteak, Almandozen asto batekin izandako ezbehar baten ondoren, ustekabeko bertze geldialdi bat izan zuen Beran, kasu honetan txerri bat izan zen”protagonista”.

Pentsatzekoa da, agian txerri hori, gaur egun desagerturik dagoen Euskal Herriko bertako Baztango txerria arrazako txerria izanen zela! Baztango txerria, joan den mendeko bigarren aldean desagertu zen kanpoko bertze zenbait txerri arrazen bultzadaren ondorioz, nahiz eta duela 40-50 urte inguru arras ugaria zen.

Baztango txerria Gasteizko muturmotz txerriaren zein Euskal txerriaren arraza hurbila zen.  Hirurogeiko hamarkadara arte, Nafarroako txerri-azienda gehiena Baztango arrazakoa zen. Baztango txerria Nafarroa Garaiko iparraldean hedatzeaz gain,  Iparraldeko alboko zenbait herrietan ere hedatua zegoen.

Bertako arraza zeltiar enbor handiaren ondorengoa zen eta aldi berean , zeltiar enborra bere “Sus scrofa ferus” forma primitibotik jaitsiko litzateke.

Baztango txerria. Argazkia enciclopediadenavarra.com

Baztandar txerriak ezaugarri morfologiko hauek zituen: profil ahurra, eumetrikoa eta longilineoa, buru sendoa, bekoki zabala eta mutur ertaina, bekokiarekin angelu irekia osatuz; belarri luzeak eta eroriak zituen, begiak estaliz; lepo motza, aurreko heren sendoa, enbor luzea, zuzena eta zabala; hanka gihartsu samarra, bizkar eroria eta buztan txikia.

Azala zuria zuen, oso zurdatsua eta urdeek oso belarri handiak izateaz gain azalera arrosa kolorekoa zuten. Bizkarraldea konkortua zuten. 

Geruza zurikoa izan arren zerri ugari zeuden orban beltzen batekin, batez ere isatsaren atzealdean eta jaiotzan, Alderney arrazako hazitakoren bat sartu zelako. Geruza zuriko txerriki aunitz 5-7 hilabeteren buruan izaten zituzten orban beltz horiek, herentzia homokratoko kasu tipikoa (Gurasoengan agertu ziren adin bereko ondorengoengan hazpegiak edo asaldurak agertzea).

Oro har, baztandar txerria animalia sendoa zen, kanpoko gorabeherak jasateko egina haragia ekoizteko gai zena, koipe gehiegirik gabe, eta, beharbada, aurreko trena nagusitzen zen atzekoaren gainetik, eta horrek erraztu egiten zuen ingurumen-bizitzara erraz egokitzea. Baztandar “txerria ugaltzaile ona zen bere ugaritasunagatik eta esne-ekoizpenagatik.

Abere landatarrak ziren eta erabat aske bizi ziren Baztango haranean. Abeltzainak Baztango haraneko hazitegiz hornitzen ziren. Irurzun asteko merkatuan soilik, 1956an, 2 hilabeteko 68.900 txerri saldu ziren guztira, 8 eta 10 hilabete bitarteko 3.250 txerri eta gizendutako 1.650 txerri. Azienda guzti hau, Baztan, Bortizi, Larraun, Basaburua, Imoz, Ulzama… etorritakok ziren.

Irurzunera joaten zen ganadu gazte ia guztia bertze probintzia batzuetara bideratzen zen. Irailetik martxora, Leongoak 25.000 txerri-kume inguru erosten zituzten eta La Bañeza, León (hiriburua), Astorgan…merkatuetan saltzen ziren. Probintzia horrek Baztan, Bidasoa eta Leitzatik ateratako abererik onena erosten zuen. Martxotik ekainera, esne-txerrikumeak Valladolideko eta Burgosko probintzietara saltzen ziren, baita Zaragoza, Huesca, Errioxa, Guadalajara, Soria, Bizkaia eta Gipuzkoara ere. Gizendutakoa baita ere azken horretara zihoazen, nahiz eta zati handi bat Nafarroan geratzen zen, etxeko zerri-hiltzetarako.

Gizendutako txerrien errendimendua (180 kg bizirik, gutxi gorabehera) oso altua zen, baina gantza eskas <uen beraz pobrea haragi magran, koiperik gabeko haragia zen eta olio-koipea luxuzko produktua zen ekonomia ahulentzat.

Bertze espezie batzuen inportazioak eta elikaduraran eta hautaketan arretarik ez ezartzea eta Belga zuria arrazarekin gurutzatzea Baztango arrazaren desagerpena eragin zuten.

Elizondo 1907ko urtea. Argazkiak herriko azokara eramateko abeltzain baten prestaketa jasotzen du. Ezkerraldean Euskal txerri (Pintto beltza) arrazako zerri bat ikusten da eta eskuin aldean izan daitezken kapa zuriko Baztango arrazako bi txerri. Argazkia MENA eta Pedro Mª Quevedo utzitakoa (El cerdo “PÌo Negro”
de raza Vasca)

Baina agian…Berako txerria ere, bertakoa zen eta aspalditik hazia eta ustiatuako xuri beltza txerria, hankabeltz txerria edo nabar beltza izenekin ezagutzen zen zerria lizateke. Txerri mota hau 1920ko hamarkadan hartu zen ofizialki arrazatzat (Iparraldean) eta aspalditik Ipar Euskal Herrian, Biarnon eta Nafarroa Garaiko iparraldean zabaldutako arraza zenez Euskal Txerri bezala izendatu zen. Fantsesez, pie noir du Pays Basque du izen ofiziala eta gazteleraz “Euskal Txerri” erabili arren Pio Negro (Pintto Beltza) bezala ezagutzen da.

Euskal Txerria, Baztango txerria  zein Gasteizko muturmotz txerriaren arraza hurbila zen eta mende hasieran, bertze arraza hoiekin batera (muturmotz zerria Nafarroan Lizarraldean hedatua zegoen), eskualde osoan hedatzen omen zen.

Historian zehar txerrien presentzia oso nabarmena izan da gure inguruan. Iparraldeko agiritegi historikoetan ageri denez, zerrien hazkundearentzat lege eta zergak ezarriak ziren XV. mendetik aurrera. Udazkenean gaztaina, ezkur eta antzekoak jatera eramaten omen zituzten mendietara zerriak. Zerrizainek zerga bat ordaindu behar izaten zuten herriko lurretan beraien zerriak bertan bazkatzeko.

Nafarroako errege-erreginek “quinta” izeneko zerga bat hartzen zuten “Erregearen mendietan” bertan zerriak ibiltzearen sari gisa: 5 zerrietarik 1 hartzen zuten. Zerga horrek “iurdea” edo “ehiurdea” izena zeukan. Harez gain, zerrizainek bertze zerga batzuk ere ordaindu behar omen zituzten (wikipedia)

XIX. mendearen amaieran, txerriak eta haien ekoizpena hobetzeko asmoz, “granjas modelo” izeneko etxaldeak sortu ziren. Nafarroan, Diputazioko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak 1889ko maiatzaren 18an egindako batzarrean Bertizaranako haranean Baztan-Bidasoa ibaiaren ertzean halako etxalde bat sortzea erabaki zuen. Etxaldea Reparacea jauregiko lurretan ezarri zen, ain justu Oiaregiko Ustarizenean eta, Nafarroan eratu zen lehenengo “granja modeloa” izan zen.

Urte haietan “herrialdeko arraza purua” deitzen ziren txerriak erosi ziren inguruan, eta Ingalaterratik, Pasaiako portutik, Yorkshire eta Berkshire arrazetako ugaltzaileak inportatu egin ziren (baita ere Franziako Kraones arrazakoak). Txerri hauek “herrialdekoekin” gurutzatu ziren eta txerri hobetuak agertu ziren, eta ospe handia lortu zuten.

Baztan-Bidasoa aldean hazitakoak “Baztango txerri arraza” izenaz ezagutuak izanen dira. Pintto beltzak (Euskal txerria) eta txerri zuriak (Baztango txerria) hobetuak, XX. mendearen hasmentan Baztan-Bidasoa aldeko baserrietan hazi eta gizendu ohi ziren.
.

“Bertako zerri” hauek, ezaugarri oneko txerriak zirela zioten. Honela, 1939an Nafarroako Diputazioko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak egindako ikerketa batek zera zioen: «Gure probintzian, jatorri ezberdineko zerriak ditugu; badira txarrak, Lizarraldean; erdi mailakoak, Erriberan eta onak Mendialdean».

Baina…Basogabetzeak eta bereziki gaztainondoen urritzeak euskal zerriaren ustiapena murriztu zuen XX. mendean. Bertze arrazekin alderatuz  gantz eduki handia dauka eta kumaldi txikiagoa dituenez, txerri ekoizleen lehentasuna izateari utzi zion.

XX. mendearen erdialdera, Euskal Txerri arrazako ale gutxi zeuden Euskal Herrian; 1929an 158 000 ale baziren, 1980ko hamarkadan 25 edo 30 ale soilik geratzen ziren. Ordurako desagertuta zeuden bertze bi euskal arraza hurbilak (Gasteizko muturmotz txerria eta Baztango txerria). Edonola ere, zenbait abeltzainen adoreari eta determinazioari esker, bereziki Aldudeko Pierres Oteizari esker, erabat galtzeko arriskutik atera zen arraza hau.

Pierre Oteiza laborari baxenabartarrak Parisko azoka batean aurkitu zituen bizirik zeuden aleak, 1980ko hamarkadan: Aldudera ekarri, hazi eta ugaldu egin zituen.

2016an, hamabost urteko lana egin eta gero, Iparraldean lortu zuten Parisek onartzea euskal txerriaren sor-marka, Kintoa izenekoa. Nafarroa Garaiaren eta Beherearen arteko mugako mendialdearen izenak eman dio deitura.

2.000 urte inguruan ITG-ren medioz Oronozko Zubialdea baserrian euskal txerria berriz baztanen, zazpi zerrama eta aketz batekin hazi eta ugaltzen hasi ziren eta hamarkada bukatzerakoan, zerrikiak merkaturatzen hasi ziren.

Gaur egun 4500 euskal zerri daude Euskal Herrian, horietatik 3000 kintoan.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala;

Raza porcina Baztanesa. http://www.enciclopedianavarra.com.

Baztango txerria. wikipedia.eus

Euskal txerria. wikipedia.eus

El cerdo “PÌo Negro” de raza Vasca. Una raza porcina tradicional de calidad diferenciada. Juan Carlos Iriarte Jorajuría-Leopoldo Alfonso Ruiz.

Txerrien euskal abizenak. Jon Fernandez . Berria 2019.

Zerri pintto beltza bizirik eusteko ITGren saiakera. Aitor Arotzena. Erran.eus 2009

Read Full Post »


Urria aldera sagardoa egiteko garaia da, irailetik sagarrak bildu izan dira. Sagarraren bilketa beti izan da festa giroa bailarako baserri eta herrietan. Antzina, sagarraren garaia iristen zenean, denek parte hartzen zuten sagarren bilketan eta sagardoa egiten, zaharrek, haurrek, emakumeek, gizonek
Sagardoa egin ondoren,sagardantza dantzatzen zen, sagarra kontsumitzeko edo sagardoa egiteko bildu ondoren zuzenean sortutako  dantza. Sagardoa gauz preziatua eta garranzitsua izan da lurralde hauetan.

Ez dakigu noiz sartu zen sagardoa Euskal Herrian; hala ere, aztarna batzuek erakusten dute sagarra eta sagarrondoak antzina-antzinatik egon direla euskaldunen artean. Oso litekeena da euskaldunek erromatar garaian ikasi izana sagardoa egiten. Bertze batzuek, ordea, erromatarrak iritsi aurretik ere egiten zutela uste dute.
Koldo Mitxelenak Textos arcaicos vascos liburuan aipatzen du sagardoari buruzko lehen idatziak XI. mendetik aurrera agertzen direla. Gaur egunera arte iritsi den testurik zaharrena, euskal sagardoaren ekoizpena aipatzen duena, 1014ko apirilaren 17koa da, eta latinez idatzitako testu bat da, Iruñeko Antso III.a erregeak Leireko monasterioari Gipuzkoan emandako lur-emate bati buruzkoa.

“Hernaniko terminoetan itsas ertzean Donostiaz erraten den monasterio bat ematen eta eskaintzen dugu, lurrekin, SAGARRONDOKIN, itsas arrantzekin,…”

Horregatik, garai hartan sagarrondoak landatzen ziren eskualde horretan, eta jende arruntak eta monjeek sagardoa egiten zutela suposatzen da.

Arizkungo Gamioxarreko dolarearen sabaia. Argazkia baztanargazkitan.com 

 Gaur egun, “baserri” deitzen ditugun eraikinetan, sagardoa eta sagarrak izan duten jarrantzi haundia ikusten ahal da. Baserria, Euskal Herriko isurialde atlantikoko landetxe tradizional bat da. Historikoki, bertako jarduera nagusiak nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza izan dira, baitakere a sagardogintza (wikipedia). Baserri zaharrenak 500en bat urte izanen dute (Euskal herrian), Nafarroko zaharrenak Baztanen daude, harrizko horma, zurezko egitura itzela ta barruan behi ikuilu zabala eta batzuk, dolarea (barruan edo kanpoan) ere dute. Dolarea, sagardoa egiteko tokia da eta Baztanen gelditzen zaigu batzuk! Adibidez Amaiurko Apezaren etxean berritu dutena eta ikusteko dagona, Arizkunen  badira batzuk ere (bortz baziren tenore batean) baina haur egun garrantzisuena Gamioxarreako da.

Gamioxarreako dolarea bizirik eta aktibo dago, dena “Jo ala jo” kultur taldeari esker. Elkarteak dolareari astindu bat eman zion eta zarberritu izan zen eta bere prentsa barrokoa (XVIII. mendekoa) urte aunitz geldirik egon arren, 2006ko Urrian martxan jarri zuten eta 1.500 kilo sagar sartuta ( Aritzakun, Azpilkueta, Arizkun eta Erratzuko sagarrondoetatik) dolarean sagar zukua atera zen berriro.

Aipatzekoa da “Jo a la jo” taldeko kideek egindako lan handia sagarraren kultura berreskuratzeko eta erakusteko, ez bakarrik dolaria zaharberritzearen kasuan, baita Kirikoketa jotzearena eta Baztango hainbat sagardantzak berreskuratzeko (Amaiurkoa azkena).

Etxe guztiak dolarea ez zuten arren, baserri eta etxe gehienetan sagastiak omen ziren eta orain dela gutti arte sagartegia (sagarrak gordetzeko tokia) mantendu dute sabaiako txoko batian, (lurrean zabalduta sagar pila, izara baten gainean). Dolare barrokoen garaian, dolarearen nagusia nekazariei sagarrak erosten zizkieten eta sagardoa egiten zen negu luzerako.

Pedro Mari Esarte historialari baztandarrari esker dakigu nola saltzen zen eta nori saltzen zitzaion Sagardoa. Berak ikertutako, 1544 data duen “Elizondoko ordenantzetan” (Batzango ordenantzak baino zaharragoak), argi ta garbi azaltzen da nola zen saltzeko prozesua, eta baita, nola sagardoari prezio patzen zizaion. Dirudi, mandatariak, alkate jauna, kargodunak (akaso Baztangoa edo Herrietako alkate-juradoak) sagardoa dastatzen zutenak lehenengoak ziren eta hauek egiaztatzen zuten ona baldin batzen edo ureztatua zegoenik ala ez, goxoa ala samiñe baldin bazen, kolorea zein zuen… Sagardoaren kalitatea zehazten zenian ,orduan prezioa ezartzen zen kupela bakoitzeko sargardoari, sahiatuz, beti ahal zen prezio merkenan (ekoizleari kaltetuz gabe).

Sagarrak zanpatzen. Pisoien bidez zanpatutako sagarrak “patsa” bihurtzen da, patsarekin ( sagar puskek) tontortxo bat iten da. Argazkia baztanargazkitan.com 

Ordenantzetan, baita bertze arau batzuk aipatzen dira eta bete beharrezkoak zirenak, adibidez ez dela saltzen ahal kanpoko sagardoa Baztangoa ez baldin bada akitu, baita ere ixunak egonen dira ezarritako prezioa baino garestiagoan saltzen baldin bazen, prezioa ezarritako kupeleko sagardoa bakarrik saltzen ahal zen, ta beharrezkoa zen, izatea “pintak, pinteroiak eta pintalaurdenak”. Gañera harras garrantzitsua zen arau hauek betezea  zeren  sagardoa ez zen edari arrunt bat, baitzik ia ia elikagai bat eta garai hartako osasunarako harras garranzitsua eta beharrezkoa. Bitxikeri bezala erraten da, euskal marinelen fama, marinel finak, langileak eta osasuntsuak sagardoari esker zela, zeren sagardoz betetzen zuten itxasontziak (lapurdiko produkzio guztia itsatsontzietarako zen) bidai luzetarako, Terranobara, bakailua eta baleak arrantzatzera, sagardoa edateari esker ez zuten antrax, eskorbuto eta alakorik gaixotasunik artzen.

Gauz guzti hauek nabarmentzen digu zein preziatua zen sagardoa eta horren ondorioz baita ere sagarrak, sagarrondoak eta sagastiak eta ia erdiarotik arau idatziak daude sagastiak babesteko. Lehenengoetako bat 1189 ko udazkenekoa da Lapurdin eta Rikardo (lehoi biozkoa) emandakoa da, erranez- “debekatua dagola animaliak sartzea sagastitan eta zigortuko zela sagarrak lapurtzera sartzen zena” baita ere Lapurdin ematen da lehenengo epaiketa, behi batzuk sagasti batean sartu direlakoz,..1457an gipuzkun heriotz zigorra ezartzen da behinpin bortz sagarrondo moztu edo xehatzen duenari, 1587an Hernanin 24 marabediko ixuna jartzen zien ahuntzen artzaiei, (ahutz bakoitzagatik) sartzen baldin baziren sagastietan… eta horrelakoak, haunitz dokumentatuak dude.

Jo ala Jo taldekoekprensa prestasen. Argazkia baztanargazkitan.com

Baina pixkanaka pixkanaka sagastiak desagertzen joango ziren, gehien bat artoarekin, zeren artoarekin iraultza txiki bat izan zen (ez zen gendea aberastu baini bai famili asko ez zuten gose gehiagorik jasango, taloak, artopilek. oiloendako…erabiliko bai da). XVII. mendetik aurrera sagastiak ordez lur horietan artoa landatzen da. Honek eta gero ta gehiago asten dela kontsumitzen Arabak eta Nafarro erdialdeko ardoa, egin zun ia ia sagardoa eta sagastiak desagertzea. XIX. mendearen bukaeran Araba izanen da, lenengo herrialdea sagastiak galtzen duna, kasu hontan mahatshondoagatik eta patatagatik, gero Lapurdin, arrantza flota ia ez da hain haundia ta bertze pattarral edaten dira (wiskia..), ta baita ere ia, ia Nafarro guzian.

Bertzaldetik, ardoa sagardoa baino iraunkorragoa eta sendoagoa zen, garraiorako praktikoagoa, ez baitzen herdoiltzen (ez zen pikortzen), eta hori ardoa merkataritzarako merkeagoa izate egiten zuen. Ardoarekiko desabantaila horien ondorioz, une horretatik aurrera etxerako sagardoa baino ez zen ekoizten. XX. mendean ekoizpena txikiagoa izan zen eta sagastiak ere murriztu egin ziren.

1917an Nafarroan  bakarrik Bera aldean ekoitzten  da (egin ta saldu)  sagardoa. Gipuzkoan berriz garai haietan, oraindik 30. milloi litro egiten da baina urte batzuk geroxago 1967an 1.250.000 litro bakarrik ekoiztuko du.

Gaur egun 12 milloi litro ekoizten da [1] , Baztanen Larraldeako sagardotegia bakarra izanik, sagardoa ekologikoa eta nahiz eta sagasti propioak izan eta zonaldeldeko baserrietako sagarrondotik artu eta jaoan den urtea harras ona izan zela sagarrentzat, kanpotik ekarri behar dira, Galizia, Asturias, Francia… 200.000 litro ekoizteko.

P.D. Gamioxarrea dolarea.

Arizkungo Gamioxarrea dolarea bertan antzinako sagardoa ekoizpenaren eta kirikoketa erakusketak egiten dira. Dolarean XVIII. mendeko dolare edo prentsa bat dago.

Gamioxarreko sagastia, Arizkungo etxe hau dolaretxa gain baita ere sagastia mantentzen du. Sagastia bi metrotako etsi batez babestua dago, garai batean sagarra harras preziatua zen.

Dolaretxeko behitiko solailuan kupeltegia dago, paretan dago zirrikitutik, sagar zukua dator dolaretik, egurrezko kanal baten bidez eta askan erortzen da.

Sapaian, biltegia dago, han sagarrak pilatzen dira Katilu haundi hori, sagar bolumena neurtzeko erabiltzen zen.

Oharrak

[1] – 2009ko datuak

Sarrera hau egiteko erabili den materiala.

Wikipedia.

FOTOTEKA

Argazkiak Pello San Milla.

Read Full Post »