Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Archive for the ‘Historiaurrea’ Category

Elizondoko Jorge Oteiza Museo Etnografikoa jendeari iraganeko ohitura eta bizimoduetan barneratzeko aukera eskaintzen dio. Museoak ballararen iragana gogorarazten dio bisitariari (1)  eta Javier Ciga margolariaren zenbait lan erakusgai izateaz gain, Puriosenean (XV. mende bukaerako eraikina) Baztango biztanleen antzinako ohiturak eta tradizioak jasotzen dira objektu, argazki eta proiekzio ezberdinen bidez.

Objektu horietako bat K.a. I. mendeko txanpon bat da. Txanponan argi eta garbi ikusten da Iberiar zeinuz idatzita «BARSKUNES» hitza.

Ba(r)skunes K.a. I. eta II. mendeetan izandako Euskal Herriko txanpon etxe bat izan zen. Orohar, baskoiena izan zela uste da. Txanponaren alde batean eskubirantz begiratzen duen buru bat agertzen da. Irudia bizarra eta ile kiskurra du. Bertzealdean eskuan ezpata duen zaldun bat ageri das (eskubirantz begira). Zaldiaren anken azpian txanpon-etxearen  izena agertzen da “baskunes”.

Museoan erakusgai dagoen baskoein txanpona, Arrikulunka inguruan aurkitua izan omen zela adierazten da.

Baskunes idazkuna duen txanpon baten aurrealdea eta gi9belekoaldea.
Baśkunes (goian) eta Baŕśkunes (behean) idazkuna iberiar zeinuez idatzita

Arrikulunka, Baztan eta Aldude haranen arteko muga marrazten duten gailur atseginen artean dagon 30 tona inguruko pisua duen arroka bat da eta. Harria, Argibel eta Zagua artean ,126. mugatik gertu enigmatikoki agertzen da.

Bere izenak dioen bezala, harri kulunkaria da. Hau da, oinarri egiten duen bertze harri handiago baten gainean euskarri-puntu txiki bat baino ez du, eta horrek kulunkatzea eragiten du. Haize handiko egunetan, ikus daiteke harri zaharrak mugimendu txiki batzuk egiten dituela, edo bi pertsona beren muturretara igotzen badira eta zangoekin presionatzen badute ere, kulunkatzearen efektua hautemangarri (detektagarria) da! Bertzenaz, harria mugiezina da.

Geologoen arabera, gertu dagoen Argibelgo gailur arrokatsutik askatutako harria da, granito oso zahar batekin osatua eta haizeak eta euriak desegindakoa.

Baina geologoek Arrikulunka sortzearen kontu hori erraten badute ere, larre berde eta mendi borobilen haran honetan, antzinako tradizioz eta kondairaz betetakoa, kondaira bat bada Arrikulunka enigmatikoaren existentzia azaltzeko.

Argazkia GERMATORE. navarrincon.com

Kondaira dio…

Auza mendian bizi zen jentila (batzuk erroldan izena ematen diote), egun batian Auzaren tontorretik ikusi zuen nola Iruñan eraikuntza haundi bat egiten ari zela eta konturatzean eraikuntza hori kristauen katedrala izango zela eta idei berri hori zabaltzen hari zenez eta beren kultura galtzeko bidean zegoenez, arras minduta, harri puske bat artu eta indar guztiarekin bota zuen, katedrala suntsitzeko asmorekin. Ikusten ahal dugunez harria ez zen iritsi eta Argibel eta Albako haizaren tartean erori zen bertze harri baten gainean eta gaur egun dagoen erara geldituz, eta haizeak,  harria mugitu eta  kulunkatzen du eta hortik bere izena Arrikulunka.

Harri kulunkariak bezalako fenomeno geologikoak, itxura bitxiko haitzak edo monumentu megalitikoak, naturaz gaindiko azalpenekin lotuta egon ohi dira: jentilak, erraldoiak, personai biblikoak (Sanson) edo Roldan bezalako heroiak sortutakoak dira.

Kondaira urrutiko garaietaraino garamatza, jentil mitikoek lurralde hauetan bizi zireneraino, baina ez dago hain atzera bidaiatu beharrik harri magiko honen ondoko iragan enigmatikoa sentitzeko. Beartzundik abiatuz, 4 ordu eta 12 bat km oinez egin ondoren, Arrikulunkara iristen da, non han, gutxi gorabehera duela 2.100 urte, norbaitek Iberiar zeinuz idatzita «BARSKUNES» hitza zeukan txanpon bat galdu zuen .

P.D.

Sarrera hau 2008ko abendua idatzi zen denborarekin, gauzak gehitu eta moldatu da.

P.D. 1.

Museoa iragana gogorarazten ZION bisitariari. Baztango Museo Etnofrafikoa 15 urte irekita egon ondoren 2018ko udazkenean betirako itxi zen.

P.D.2

Bertako zaharrek diote, hala ere, azken hamarkadetan harri kulunkaria higatuz joan dela oinarritik, eta kulunka orain duela berrogeita hamar urte baino askoz ere gutxiago dela.

Post hau egiteko erabili den materiala.

Wikipedia: Baskunes

Harrikulunka, la roca oscilante del Baztán. Sergi Ramis. Nabarralde.com

Read Full Post »