Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘gentil harriak’

Aste  buru hontan, Bizkaiko lagun batzuk etorri zaizkit bisita egitera eta Baztago txoko xamangarrienak ikusiz gain, Elizondoko Jorge Oteiza museo etnografikoan egon ginen. Ez da izan museora joan naizen lehenego eguna baino bai lehen aldiz hango pieza batea konturatu ninzela. Museoko txanponen erakuslehioan sorpresa haundiz txanpon batek harridura sortu zidan. Txanponan  K.a. lehenengo mendekoa da eta iberiar alfabetuan argi eta garbi  BARSKUNES hitza irakurtzen da.

Ba(r)skunes K.a. I. eta II. mendeetan izandako Euskal Herriko txanpon etxe bat izan zen. Orohar, baskoiena izan zela uste da. Txanponaren alde batean eskubirantz begiratzen duen buru bat agertzen da. Irudia bizarraeta ile kiskurra du. Bertzealdean eskuan ezpata duen zaldun bat a geri ds (eskubirantz begira). Zaldiaren anken azpian txanpon-etxearen  izena agertzen da “baskunes”.

Baskunes idazkuna duen txanpon baten aurrealdea eta gi9belekoaldea.
Baśkunes (goian) eta Baŕśkunes (behean) idazkuna iberiar zeinuez idatzita

Museroko baskoein txanpona harrikulunka inguruan aurkitua izan omen zen.

Lagun Bizkaitar hoietako batek, (gaur egungo persona baten pensamoldearekin) komentatu zuen;– Ze demontre egongo zen iten txanpona galdu zuena, han goian, akaso  ia joaten ziren hararaino harria nola kulunkatzen den ikustera? (egon bat lehenago Harrikulunkara eraman nien)

Ideikere! baina bederen, txanponaren datatutako garaitik, 4.000 urte baino lehenago, Harikulunkako ingurutan; Argibel, Albako Haizan…gizakiak ereikitako zutarriak, trikuharriak, harrespilak, mairu baratzak (kromletxak) aurkitzen dira. Megalito guzti hauek (Baztango guziak) eneolito garaiakoak dira, bronze eta burdin arokoak.

Atgazkia GERMATORE. navarrincon.com

Zihur aunitz harri hau garai haietan (k.a lehenengo mendean) gaur bezala leku magiko eta xarmangarria izango zen, eta gaur egun gendea joaten den bezala akaso lehen ere joango ziren. Toki magiko bat denez eta leku magiko guztiak bezala, harri hau bere kondaira edo ipuintxoa dauka.

Diotenez Auza mendian bizi zen jentila (batzuk erroldan izena ematen diote) egun batian Auzaren tontorretik ikusi zuen nola Iruñan eraikuntza haundi bat egiten ari zela eta konturatzean eraikuntza hori kristauen katedrala izango zela eta idei berri hori zabaltzen hari zenez eta beren kultura galtzeko bidean zegoenez, oso minduta, harri puska bat artu eta indar guztiarekin bota zuen, katedrala suntsitzeko asmorekin. Ikusten ahal dugunez harria ez zen iritsi eta Argibel eta Albako haizaren tartean erori zen bertze harri baten gainean eta gaur egun dagoen erara geldituz, eta haizeak,  harria mugitu eta  kulunkatzen du eta hortik bere izena Harrikulunka.

Leku magiko hau, Elizondotik urrun ez dago ta herritik oinez joaten ahal da lasai (txikitan ikastolarekin joaten giñen aunitzetan) eta  el navarrincon web horrialdean, ruta ongi azaldua eta argazkiekin lagunduta aurkitzen ahal da.

Post hau egiteko erabili den materiala.

Wikipedia: Baskunes

Read Full Post »