Patata tortillaren jatorria Nafarroan omen da, kondaira dio Altsatsu inguruan lehenengo gerra karlistan barne eta Zumalakarregi jenerala eta bere kuartela ezarrita zuen baserriaren etxekoandrearen artean, izan zela. Bata goseti zela eta bertzea patata eta arroltzeak soilik zituela, dena nahastu eta patata tortilla atra zen.
Jakina da, osagai berdiñak erabilita (batzuetan bertze osagai batzuk gehitzen zaizkio; tipula edo piperra) patata tortilla ezberdiñak atratzen direla eta bertsio eta gustu guztietarako daudela.
Baztanek badu bere tortiilla, gainera ospe haundikoa, jaiegunetako menu aunitzetan (bederen izenez) agertzen dena eta baztandar batzuentzat eta lekauzko kolegioko milaka ikasleohien oroimenean, zapore bereizgarria duena eta…doike! batzuentzat ere, patata tortille guztien artean, oberena dena! Patata–arrautzopila hori, Lekauzko kolegioko patata tortille da!
Plater xumea, ekonomikoa, elikagarria eta oso atsegina. Lekauzko kaputxinoek beren baratzeko eta baserriko produktuen aprobetxamendu gisa asmatua. Hasiera batean, plater hori, hazteko adinean zeuden kolegioko ikaslealk asetzeko eta elikatzeko gai zena denborarekin eta arreta handiz landuta, betiko bitxi gastronomiko bihurtu zen.
Bi dira jaki honen ezaugarriak: Bata, olioa erabili beharrean, zerri gantza erabiltzea (olioa urria zen garai hartan eta txerriek kolegio berean hazten zuten) eta bertzea kontraesana dirudi arren, arrautzaren proportzio txikia patatari dagokionez (3/4 unitate kiloko).
Errezeta dio, patatak zuritu ondoren, garbitu, isurtu eta xafla finetan moztu behar direla. Ontzi sakon batean, urtzen da txerri-gantza, eta bertan murgiltzen dira patatak eta tenperatura baxuan egosten uzten dira, erabat bigunduta geratzen diren arte. Arraoltzeak oso ondo irabiatuta egon behar dira, nahastu patatarekin eta gatzatu zartaian.
Itxura aldetik hiru hatz-eko lodierakoa (6/7 zm) izan behar da eta colorea zuria ia uniformea da. Nahiz eta Ikastetxe berrian Ikastetxe zaharrekoaren desberdina omen zen, azken horretan sukaldea egurrezkoa zelako eta urreztatuagoa (doratuagoa) ateratzen ziren. Gainera Ikastetxe berrian egosi gise egiten zuten.
Ospea ez da kolegioan bakarrik geratzen, 60. hamarkadan (XX.mendekoa) bailara osora zabaldu zen, Baztandarren Biltzarrarako hasiera-hasieratik (1963), Lekauzko kolegioko tortillaren aldeko apustua egin zuten herri-bazkariarako (piperradarekin batera), eta 50 urte baino gehiagoz menuan mantendu da eta hoinik izen horrekin agertzen da (Lekarozko ikastetxean jada egiten ez bada ere eta berdina ez den arren).
Baztanen dastatu daitekeen Lekauzeko kolegioko benetako tortilla Iruritako Olari jatetxearena da, Manolo Olondriz Barasoainen bitartez
Manolo Olondrizek 1950eko urriaren 6an jaio zen Iruritako Elizetxean eta 1963an, 13 urte baino gutxiagorekin, sartu zen Lekauzko kolegioko sukaldean lan egitera, lan eta aldi berean ikastetxean ikastera ere. Iruritako marmitoia (sukaldeko laguntzaile gaztea) sukalde zabal, argia eta oso ondo hornitutako hortan denetarik egiten zuen, eta doike! ikaslek hainbertze estimatzen zuten patata tortille ere!
Olarikoaz gain, 2010. urtearen inguruan, norbaitek Lekarozko kolegioko tortilla izenarekin tortilla industrial bat komerzializazen sahiatu zen, baina dirudi banaketa-enpresa ezberdinekin solatu ondoren ez zire akordio batera iritsi.
P.D. Patata tortillaren lehendabiziko aipamena Nafarroako Gorteetara bidalitako 1817ko memorial de ratonera agirian dago. Bertan, nekazariek bizi dituzten baldintza kaxkarrak azaltzen dira, Iruñeko eta Nafarroako Erriberako biztanleekin alderatuz. Menditarrek hartutako elikagai ziztrinen zerrenda luze baten ondoren, honako aipamen hau agertzen da:«…Bi edo hiru arroltze tortillan bortz edo seirentzat, gure emakumeek arroltze gutxirekin handi eta lodi egiten dakite! patatak, ogi-apurrak edo bertze zerbait nahastuz..»
Sarrera hau egiteko erabili den materiala.
La centenaria tortilla de Lecároz. J. Lapitz. Diario Vasco. 2011ko maiatza.
Manolo Olondriz, el último maestro de la tortilla de Lekaroz. Lander Santamaria. Diario de Noticias. 2020ko urrtarrila
La Tortilla de Lecároz…no es tan difícil de hacer (en teoría). colegiodelecaroz.com