Elizondon, 2009ko Martxoaren 21an, Lur aretoan 38. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala (azken urte hauek bezala) ospatzen zela Baztan eta Elizondo ain zuzen txapelketarekin duen erlazio estua ekarriko digu Haizegoak.
38. edizio hontan, 25 bertsolarik hartu zuten parte eta hoietatik lau baztandarrak izan ziren; Iñaki Aleman iruritarra, Bittor Elizagoien arraioiztarra, Jon Elizetxe gartzaindarra eta azken bi ediziotan txapeldunordea izan zen Jon Barberena elizondarra (hontan ere finalaera iritxi zen).
Baztandarren artean Bittor Elizagoien izan dugu txapelduna eta bi alditan gainera; 1994an eta 1999an eta bietan Lesakan. Baina ez da izan bakarra, 1936an, Lehenengo “edizioa” izan zena, garailea era Baztanen hazitako Juan Felix Iriarte “Berjinato” bertsolaria izan zen.
Juan Felix Iriarte Gainza “Berjinanto” 1912ko urriaren 1ean sortu zen Sunbillan, baina arrunt haurra zenean Iruritara etorri zen. Alduide aldean bertsuekin moldatzen hasi omen zen (hamasei urtetan hasi zen plazan kantatzen). Bankan Beronika Ospitalekin ezkondu zen eta emaztearen etxean kokatu ziren, Berjinanton (hortik goitizena). Seme bakarra ukan zuten, Adrien, haurrean adoptatu zutena. Eskolan ez zen iñoiz ibilia eta laborantzatik bizi izan zen. Sari andana bat irabazi zuen eta aipatu dugun bezala Elizondon Nafarroako lehenengo txapelduna izan zen. 1987ko otsailaren 15ean Bankan zendu zen.
Lehenengo Nafarroko Bertsolari Txapelketa, Euskaltzaleak elkarteak eta Elizondoko Euzko-etxeak antolatu zuten. 1936ko urtarrilaren 12an Elizondoko Antxitonea trinketean ospatu zen. Saio bakarreko txapelketa izan zen eta bertan 10 bertsolarik hartu zuten parte. Antolakuntza Elizondon kokaturik egonik, Baztan eta inguruetako ibarretara (Bidasoa, Ultzama, Baigorriko kantonamendua) zabaldu zen deialdia. Bertsolaritzan munduan zer erran ugari izan zezaketen bertze lurralde batzuetan (Larraun, Imotz, Leitza eta Goizueta aldea, adibidez) ez zen kasik haren oihartzunik izan. Bertzalde ere, txapelketaren figura bera “berrikeriatzat” hartu zuten bertze batzuek, eta uzkurtu. Azkenik, ideolojia karlista zuten zenbait bertsolari -eta ez ziren gutti orduko Nafarroan- ez ziren agertu “nazionalisten afera” zelakoan.” . Guzti hori kontuan artuta lehen urratsa emana zen jada eta Nafarroako Bertsolaritzaren aro berri baten hasiera izan zen,
Udan nazionalen altxamendua, guerra eta ondoren diktadura nazional-katolikoa etorriko dira, urte dexentez ez da Txapelketarik izanen.
60. hamarkadan txapelketaren bigarren aldia etorriko da, Príncipe de Viana erakundeko “Euskararen aldeko saila” itzalean Nafarroako Bertsolaritzaren piztu aldia teori zen. 1960tik 1966ra ospatu ziren txapelketak. Príncipe de Viana erakundearen aldizkaeiko Mariano Izetak txapelketako bertso saioko kronikak idazten zituen. Baita ere erakunde honen bidez, Marianok, Klemente Ezkurdia Gorriti-rekin batera eta baztandar bertsolarien laguntzekin ainbat saio antolatu zituzten Baztanen; Elizondon, Erratzun, Arizkunen…
Garaiko oberenak arito ziren urte haietan; Uztapide, Mattin, Xalbador… Azken honek aunitzetan erten omen zun:
– Nitaz berhartzen bazarete, Auzako kaskotik ohiu bat egin eta etorriko naiz !
1979an berriro bueltatuko da txapelketa eta hauek bai (gaur egun arte) Nafarroako bertso txapelketa izena eramango dute, finala urte hartan Lesakan jokatuko da eta Joxe Miguel Arguiñarena eskuratuko du txapela eta txanda edo aldi berri hontan hontan Mariano Izetak 1986artio epai lanetan egonen da. Urteak pastu ondoren 2006an Elizondo hartuko du berriro finala, lehenengo txapelketa hortatik, 60 urte gerorago.
Post hau egiteko erabili den materiala:
Bersotzale.eus webguneko datu basea, Nafarroako Bertsolari Txapelketa (1. 1936). https://bdb.bertsozale.eus/es/web/aldizkakoa/view/515-nafarroako-bertsolari-txapelketa-1-1936
Juan Felix Iriarte. wikipwdiako wikia.
1936ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. wikipwdiako wikia.
.