Urteberri, berri, zer dakarzu berri
uraren gainean osasuna ta bakea
urtetx, urtetx urtetxa nahi dugu,
Bestondoa! bestondoa ekarri du urtero bezala urteberriak! (urterzarra ondo pasatutako señalia) eta Baztanera, hain zuzen Amaiurrera, berri berri ez izan arren eta bia ia bi urte berandu irizzi arren… Amaiurko monumentuko erakusketa ekarri du!
Nafarroko gobernuak antolatutako Amaiurko monumentuaren 25. urteurrena ospatzeko erakusketa mugikorra, Amaiurko serorategian ikusgai izanen da.

Erakusketa hau oraindela urte bat Iruñan ikusi nuen. Harritu zidan, han ez zen erraten ezta ikusten, nola Amaiurko monolitoa napar eta euskaldunen askatasun sinboloa zenik, ezta Julian Belaz Medranorena (de Medrano) eta bere 200 zaldun napar agramondarraz ezerrez aipazen. Komentatzen den zerbait, 1922an altxatxeko izan zen ideia eta baita ere ia ia 10 urte geroago 1931an, atentadu baten ondorioz (dinamitarda) monumentua sunsitu izan zen.
Erakusketa, 25 azken urte hauetan zentratzen da, Amaiurtarrk 1982an daukaten monumentua berraikitzeko eta errekuperatzeko gogoetan, baina monolito horren sinbologiaz eta 200 napar zaldunen gestaz, ja! Guzti hori estaltzen da.
Gesta hori1521ko Irailan hasten da, Enrike II “zangotzarra”ren napar lealak Amaiurko gaztelua berreskuratzen dute Nafarrorako, ez bakarrik gotorlekua baizik Baztan -Bidasoako “marka” eta egun guttxitan Hondarrabiako gotorlekua ere. Amaiurko gazteluaren kapitaina Jaime Belaz da, eta Miguel Jatso (Xabier santuaren anaia) Elizondon finkatzen da, berriz Hondarrabian Nafarroko mariskalearen semea Nafarroko Pedro (izen berbera daukana) kapitan bezala gelditzen da.
1522ko Ekainan Gaztelaniarrak Belatetik Donoztebera iristen dira eta borroka baten ondoren naparrak ihes egin behar dute Baztan aldera (Donezteben Urtsuako Martin eta bertze batzuk, bat egiten dute gaztelaniarrekin), borrokako napar zaurituak Urdaxeko monastegira eramaten dute (Urdazubiko abadea Naparren kausarekin leala da).
Uztailaren 15an gaztelaniarrak Amaiurko gaztelua sitiatzen dute eta lau egunez saiatzen dira 10.000 gaztelaniar (beno baziren nafar behamondarrak, baztandar batzuk Urtsutar batzuk ez denak, gipuzkuarrak eta alemaniar batzuk… )ezin lortuz gaztelua menperatzea, Azkenian leherriñe, nekatuek (lau egunez gau eta egun borrokatuz) janarik gabe errenditzen dira. Amaiur ez da Naparren azken gotorlekua hego euskal herrian baino askatasunaren sinboloa bihurtezn da, urte batzuk geroxago, 1524an Hondarrabiako gotorlekua ( 1521ko Urriaren 6an sitiatuta dagona) eroriko bai da.
Napar menderatu hontan belaunaldiz belaunaldiz Amaiurren gertatutakoa oroitu edo odolan eraman dugu eta 1879an ” La asociacion Euskara” hasten da pentsatzen han gertatutakoa eta borrokatu zutenen memorian zerbait egin behar zela.1920an “La comision de monumentos de Navarra” baimena ematen du, erranez han hil zirenak Nafarro askatuaren azken dedefendatzaileak izan zirela. Hitz hauek eta baimen hau kriston polemika ekarri zuen, nafar batzuentzat (español nazionalistentzat) han hil zirenak frantsak eta espaiñol traidoreak ziren. Hika mika hoien gain 1922ko
Ekainaren 20an monolitoa inaguratzen da.euskal probintzien lau armarriekin eta “Napar askatasunaren alde Amayurko echarrian borroka egin zuten gizonei ” leloarekin.

Horrela joan zen dena, arazorik gabe baina 1931 Uztailaren 26 eztanda bat esnatu zuen amaiurtarrei, monolitua lehertu zuten dinamitez. Ez zen jakin nork izan zen baina susmatzen zen Victor Praderaren (nazional españolista) ingurukoak zirela.Urteak iraun zuen monumentua horrela bere marmolezko harriek botaiak eta sakabanatuak baino 80ko hamarkadan Amaiurko herria (uste dut garai hortako gaztiak izan zirela) erabaki zuten eta lanean hasi ziren monumentu hori berreskuratzea eta baita ere defenditu zuten izenen ohorea eta 1982ko Urriaren 10an berriro zutik egon zen eta 26 urte ondoren segitzen du eta betirako zutik egongo da.
Utzi erantzun bat