Jakiña da 1440an Kontuen Ganbarara (camara de comptos) eramandako eta irabazitako auzia baten bitartez, argi eta garbi (idatzita) geldituko da Baztandarrek kaperatasun orokorraz gozatzen dutela, (1441an Bianako printzea egiaztatu eta zihurtatuko zuen).
Nobleziako titulua apalena izan arren arras garranzitsua izanda baztandarrentzat eta haunizendako inpostuak ez ordaintzea eta armarri bat izateaz aparte , koorteko ateak ireki zien, mundu berriara joateko aukera ere, negozioak sortzeko eta doike! bertze jauntxo tituloak lortzeko ere, erabili zuten kaperatasun orokor hori, adibidez; Juan Fermín de Aycinena Irigoyen zigatarra ( Aycinenako markesa),Juan Bautista Iturralde Gamio arizkundarra (Murillo el Cuendeko markesak)…edo jatorriz Iruritarra izandako José Manuel de Goyeneche y Barreda, Huaquiko lehendabiziko kondea izan zena.
José Manuel de Goyeneche y Barreda, Arequipan (garai hatean Peruko erregeorderria), 1776ko ekainaren 22an sortutako militar eta diplomatikoa zen. Bere aita 1.741eko urtarrilaren 26an Iruritako Indakoetxean jaiotako Juan Goienetxe Agerrebere zen. Famili haundikoa zen Juanek, Iruritako Indakoetxeaz gain, Goienetxea, Grajitena, Iturregia eta Agerreberea, Anizko Arraioz, Maritorena eta Zigaurreko Iturraldea etxeetako oinordekoa genuen. 1768an, 27 urte zituela, Peruko erregeordetzako Callaoko portura iritsi zen. Amat erregeordearekin harremanetan jarri ostean, Arequipara igorri zuten, Milizia Diziplinatuen sarjentu nagusi karguarekin. Horrezaz gainera, meatze eta nekazaritza lurren ustiapenari esker eta doike! eskualdeko pattar saltzaile handiena zela eta esklabu-tratuan aritu zelari ere… aberastasun handia, lortu zuen. 1772an Maria Josefa de Barreda y Benavidesekin, Arequipako lurjabe handienetako baten alabarekin, ezkondu zen eta bortz seme-alaba izan zituzten, bigarrena: José Manuel de Goyeneche y Barreda

Teniente General José Manuel Goyeneche y Barreda. Huaquiko kondea. Margoa Federico de Madrazo.
Zortzi urte zituela Arequipako miliziaren 1º batallonan sartuko da eta bederatzi hilabete egon ondoren, 1783ko abenduan (zortzi urtekin ere), Cumañako zalduneriako (caballería) 4. errejimentuan zegola, teniente izendatuko zioten, orain arte izendatutako teniente gaztena izanez. 1788an (13 urtekin) “cadete” ikasketak amaitzeko Sevillara bidaliko diote. 1795an eta 80.000 erreal ordaindu ondoren Granadero errejimentuko kapitaina izendatzen diote. 1802an, kristiano zaharra eta bere lehen lau deituren noblezia probatu ondoren (hidalgoa zela eta Baztanen familiaren sortetxea zegoela azalduz) Carlos IV erregea Santiagoko zalduna izendatu zion. 1803an ejerzitoak taktika berriak ikasteko Europan zehar bidaltzen diote, Prusiako ejerzitoarekin Berlin eta Postdamen egonen da, Vienan Austriako artxidukearen ejerzitua ezagutuko du eta Parisen eta Bruselasen Napoleon Bonaparteren ejerzitua zautu zuen, horrez gain Inglaterra, Erbereetan, Italian arituko da. 1805 bueltatuko da eta Koronel gradua lortuko du.
1808an Napoleon Spaina inbadituko du eta Espainako erregea Karlos III Bayonan adikatu ondoren lealtasuna Jose Bonaparte Iºari zin eginen dio, baina hilabete batzuk Sevillako junta osatzean ( Franziarrei erresistentzia antolatzeko junta probinziala) bat eginen du. Franziarrek, ameriketara mezulari bat bidaliko dute, hango gobernatzaileak, erregeordeak errege berriarekin bat egiteko, Sevillako junta Juan Goienetxe bidaliko dute kargu politikoak konbentzitzeko franziar erregea ukatzeko. Bitxikeria bezala aipatu badela bertze bersio bat erten duena bera zela Hegoa Amerikak, Jose Bonaparte erregea berria onartzeko franziarrek bidali behar zuten mezularia (azken momentua Sevillako juntari pastu zion informazioa). Afera da Franziarra lehenago iritsi zela Buenos Airesera eta hango erregeordekin, Santiago de Liniers (jatorriz franziarra) bilduko da. Erregeordeak ez dio ezer zihurtatuko baina Goienetxeri ez dio biltzeko aukera emanen. Honek , kartaz sahiatuko da erregorde guztie aipatzea, franzes bat zegola erregea berria konbezitu nahian eta ez itea kasu.
Momentu berberan, Karlota Borbon ( Spainako Calos IVren alaba eta Fernando VIIren arreba) Portugaleko erregiña zena, baina 1807tik Napoleon Portugal inbaditu zuenetik Brasilen zegoena, Goienetxeri aipatuko dio bera lurralde hoiek administratuko zuela…heme baita ere, bi bersio badira, bata Goienetxek erten duna ezetz lur horiek Fernando VIIrenak direla eta bertze bersio bat, ideia ongi ikusten duena eta hitz hori gobernatzaile eta erregeordean artean zabalduko zuena. Hego amerikako lealista batzuk juntak sortzen dute eta Sevillako juntari karta bidez aipatu eta salatuko dute Goinetxe Karlota eta Franziarrenzat lana egiten ari dela. Goienetxe lealista bezala aurkezten da sevillatik diote leala dela eta horren ondorioz junta defendituz Buenos Airesen erregeordea aldatzea lortuko du (franziar jatorriagatik). Junta Supremako zuzendaritza emanen diote eta baita ere tropen generala izango da. Baina Goinetxe Peruko erregeorderriari abiatzen da, Perun bere famila dago, anaiak epaile kargua du, aita kapitaina, eta iritsi bezain laste Peruko erregeordea Brigadier izendatzen dio,
Hegoa Amerika eztanda ingo du, Karlota lurralde batzuk eskatzen ditu, Juntak ez dira ados patzen, Buenos Airesen erregeorde berria bota dute, leku batzuetako nobleak agian, hobe egonen zirela ezta espaina ez Karlota ezta Franziarren eskuetan…matxinadak hasten dira…
1809ko Urrian Rio Platako erregeorderri ko iparraldean, Altos de Peru (gaur egun Bolivia) nobleak eta indiarrak (behartuak) matxinatu dira, lehenego Chuquisacan eta gero La Pazen. Buenos Airesko mandatariak ( orain junta) Peruko erregeordeari laguntza eskatzen dio (hurbilago dagoenez). Perutik bakea lortzeko Juan Goinetxe birigadier bidaltzen dute . Honek 5000 soldadukin agertuko da (gehienak indiarrak), La Pazko matxinatuak ezer egin izan zuten eta seguidan Goienetxren armada garaituko die.
“Bakea” ezarriko du,odolez sinatutako bakea, hainbat matxinatuak hilko du, baita ere Bolibiar indegenkin fuerte arituko da, ez ahazteko bertze baterako mehategian lanean segitzeko (Potosiko lurrak dira).

Huakiko bataila.
Matxinatdak segitzen dite eta 1810k maiatzan Buenos Airesen “la Revolución de Mayo, aseen da (Onen ondorioz Arjentina independencia lortuko du). Gauzak itxusiak daudeala Ekainan Alto Peruko lurraldea (Bolibia) Peruko erregeroderriara pasten da….Goienetxek lur horretako nagusia izendatuko dute eta Alto Peruko ejerzitoa bere eskutan dago. Bere taktika hegoaldera ez jaustea da. Matxinatuak Suipachako batalla ondoren Alto Peruko lurraldearen jaun ta jabeak dira, Goienetxe ez du erasotzen. Matxinadak sortu ziren urte bat ondoren eta batalla txiki batzuen ondoren 1811an Goienetxek eta independentisten generala armistizio bat siñatzen dute. Independentistak Huaquin izeneko eremuan daude, armistizioa siñatu da, armistizioa borrokan diharduten herrien edo armaden artean itundutako borroka etena da eta independentistk lasai daude, ba bapatean Goienetxek ibaia pasatu eta titau batean independentisten armada sunsitu eta deseginen du. Independistak alde eginen dute eta bere atzetik Goienetxeko tropak herrian sartu zirena ez ziren salbatu, jauntxoak, andreak indiarrak zaharrak eta emakumeak hil zituzten. Bataila lealistenzat arraskastatsua izan zen. Aste gutti batzutan Alto Peru berriz Fernando VII.aren lurrak ziren, Cochibamba, Potosi….hango jendea Goienetxeren gogorkeriak jasan zituen, hau da, sarraskeria. Peruko lealistak berriz Goienetxerandako tituloa bat eskatu zuten.
1815an Fernando VII.erregea Batailla horregatik Huaquiko kondea izendatzu zuen, gero grande de España, gentil hombre eta bla bala ba….han Bolivian, oñik bere izena ez dute entzun nahi, deabluarekin lotzen diote.
P.D Gregorio Funes garai hoietako idazlea eta kazetaria, bere ” Ensayo histórico de la revolución de América” Goienetxeri buruz erten du : «Madrilen Bonapartista zen, Sevillan federalista, Buenos Aires realista eta el Perún… tirano hutsa».
Posta egiteko erabili den materiala.
wikipwdiako José Manuel de Goyeneche wikia.
wikipwdiako Batalla de Huaqui o Guaqui wikia.
Juan de la Rosa. Memorias del último soldado de la Independencia. Nataniel Aguirre
LHistoria web guneko invasion-francesa a España. Invasión napoleónica a España 1808 artikuloa.
–
Utzi erantzun bat