Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Goienetxe Dukesa’

Iruritako arkitektura zibilaren balioa arras nabarmena da. Aipagarriak dira Dorrea edo Jauregizarra izeneko Erdi Aroko eraikin gotikoa eta Goienetxeko Dukesa plaza inguruan biltzen diren jauregiak eta etxe blasonatuak; Gaston Iriarte jauregia, Casa-Torreko (Dorretxeko) markesaren jauretxea, Goienetxe Dukeen jauregia… Indakoetxea…

Azken hau Indakoetxea izena du eta XVIII. mendearen bukaeran Jose Manuel Goienetxek (Huiaki kondea) diruz sortetxea berritu ondoren, gaur egungo itxura hartuz gain Goienetxe Dukeen jauregia bezala ezagutuko da.

Jauregia lau solairu eta bi isurkiko teilatua dituen eraikina da eta etxaurrea luzituta dago. Etxaurreari dagokionez, hiru armarri elkartzen dira bertan. Lehena, zaharragoena Baztango xakearekin eta bertze biak modernoagoak, Goienetxe leinuaren arma-ikurrarekin. Bi armarri hauek zazpi laurdetan banatuak daude eta leinuko abizenen arma-ikurraz gain, erdien Goienetxe leinuaren arma-ikurrak dute (Baztango xakea). Bata buruko gise konde koroa du ( Jose Manuel Goienetxena) eta bertzia gotzainaren sinboloak zinzulatuak ditu ( José Sebastián Goinetxe Limako apezpikuarena).

Sortetxeko bi anai hauek ere laugarren solairuko leihoen artean dauden 1817ko arranoaren forma duten bi “victoretan” azalduta daude.

Lehenengo pisuan, balkoiaren ondoan “Plaza de la Duquesa Goyeneche” zinzelatuta daukan harrizko txafla bat du.

Indakoetxeako etxeaurria. Argazkia Alamy stock photo.

.

Goientxeko Dukesa, María Josefa de Goyeneche eta Gamio zen eta Peruko Arekipan 1839ko ekainaren 19an sortu zen. Maria Josefa, Huakiko lehen hondearen eta Limako apezpikuaten hiloba zen eta aldi berean Huakiko II. kondoren alaba zen.

Arekipako Goienetxetarrak, Peruko jauntxo aberats familia omen zen. “Leinu” hau Iruritako Indakoetxeako Juan Crisostomo Goinetxe Agerreberek (Maria Josefaren aitetxia) ameriketara iritsi zenean sortu izan zen (Arequipako Goienetxetarrak).

Bera eta bere haizpa nagusia, Carmen Goyeneche Gamio (Gamioko dukesa). Famili nobleko alabak zirenez Peruko eta Europako eskol onenetan hezi izan ziren eta aldi berean klase sozial bereko jauntxo dirudun batekin ezkontzeko prestatuak izan siren, baina ez bat ez bertzea ez ziren iñoiz ezkonduko.

Aberastasun eta lur jabetza eta erlijioso sutsu haundiko emakumea izan zen, eta ia heldua bere ondasun zati bat erlijio katolikoarekin zerikusirik zeukan gauzetarako bideratuko du. Guzti hori eta Goienetxe-Gamiotarrak prestakuntza klerikala izan zutela. Pio X.a Aita sainduak, XX. mendearen hasieran Goienetxeko Dukesa titulo pontifikatua emanen dio. Titulo Pontifikatuak Aita santuak Elizaren, fede katolikoaren edo aita santuaren zerbitzuan nabarmentzen ziren gizon edo emakumeei ematen zizkien noblezia-tituluak dira.

Maria Josefa Goienetxe eta Gamio. Goienetxeko Dukesa eta Gamioko kondesa izango zena.

1873an Peru eta Txile artean gerra hotsak direla ta, Goienetxetar anai-arrebak Peru utzi eta Europara etorriko dira, Maria Josefa Parisen ezarriko da. XX. mendearen hasieran bere anaiekin batera Xabierreko gaztelua berritzeko eta ondoko kapilla ereikitzeko sosa eman zuen (anai zaharraren emaztea, Villahermosako dukesak, Xabierreko gazteluko nagusia zen gaztelua eta Jesuitei eman zien). Perun lurrak eta diruak eman zituen (bere anaiekin batera) hospital baterako (Goinetxe hospitala, 1905), eta baita Iruritako eliza zaharberritzeko. ,

Eliza eraiki zutenetik egindako obra garrantzitsuena kosteatu zuen dukesak. Tenplu osoa sakon zaharberritu zuen. Eraikinaren egitura osoa indartu zen, fatxada zaharberritu, dorrearen goialdean zegoen egurrezko teilatu zaharraren ordez kupula oktogonala jarri zen, lehioak ireki, aldare nagusia berritu, tarima eta harmailak jarra “zituen”, komulgatorioko baranda oparitu zuen, eta doike! koroa dukal batez errematatutako lanpara harroa ere. 1917ko urriaren 11n, ospe handiz inauguratu ziren obrak.

Goienetxeko dukesak 1926an 87 urtekin Parisen zendu zen, eta hainbat ondasun uti zituen (Madrilgo Dukesa Goienetxe casa-palazioa, Limako Goienetxe palazio…. Zendu baino hilabete batzuk lehenago (maiatzaren 22an) Espainako  Alfonso XIII.ak Gamioko kondesa tituloa sortu eta eman zion.

Bere gorpua Xabierreko gazteluko basilikako kriptan lurperatua izan zen.

Post hau egiteko erabili den materiala:

LA CONSOLIDACION DE UNA FAMILIA DE LA OLIGARQUIA AREQUIPEÑA: LOS GOYENECHE. CARLOS D. MALAMUD. Universidad Complutense de Madrid.

GRUPO ECONÓMICO FAMILIAR LOS GOYENECHE II DINASTÍA 1872- 1950. MAMANI GUZMÁN, Robert Raúl. Tesisa.

Read Full Post »