Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘bunkerrak’

1944ko abuztuaren 19an Aliatuek alemanek okupatuta zuten Paris hiria askatu zutenetik, Francok eta bere Estatu Nagusiak Frantziatik eginiko inbasio aliaturen bat aurreikusten zuten.

Parisen sartu zen lehenengoko ibilgailu blindatua Gernika izena zuen, askatzailen artean Espainiako eta Euskal Herriko errepublikano erbesteratuek zeuden.

Jesus Monzón (Iruñea), PCEko gizon indartsua Frantzian eta Frantzia okupatuan errepublikano espainiarren erresistentzia zuzendu zuena, nazien aurkako erresistentziako gerrillarien arrakastaz fidaturik, Pirinioak zeharkatuz Espainia inbaditu zitekeela uste zuen.

Grafitia, Sallent de Llobregateko horma batean, makiak gogora ekarriz (Wikipedia).

Inbasioa prestatzeko, gerrillariak, Espainiako Gerra Zibileko eta Frantziako erresistentziako 13 000 beterano inguru, Foix eta Toulouseko erreklutamendu-guneetara joan ziren; horien artean, 4.000n – 7000 (según nork) boluntarioak aurkeztu ziren operazioan parte hartzeko. Operazioaren zuzendaria Vicente López Tovar koronela izan zen, Herri Armada Errepublikanoko eta Frantziako Erresistentziako beteranoa.

Espainiako Errekonkista Operazioan parte hartu behar zuten gizon gehienak errepublikar erbesteratuak ziren, frantziako maki taldetan ibilitakoak, eta Frantziako hegoaldeko departamenduetako zati handi baten okupazio alemaniarraren askapenaren protagonista nagusiak izan zirenak.

Gerrillari hauek nahiko ongi antolatutak zeuden, experientzia zeukaten eta aliatuak zerbait prestatu diete, azken hauek utzitako armekin armatuak daude (ez sobera). Iparraldeko Pau hiria biltzeko eta Espainian sartzeko aukeratu zuten

Estrategia Pirinioetako muga osoan zehar eraso batzuk egitea zen, eta Aran Haranean zehar eraso nagusi bat egitea, non behin-behinean gobernu bat ezarriko zen.

Aran haranaren inbasioa baino lehen, Urria 3ren gauen, bi talde handi sartzen dira Nafarroan: bat 300 gizonekin Erronkarin ( 522. Brigada) eta bertze bat 200 gizonekin Esterenzubin (54. Brigada). Makiak ere talde txikiagoetan sartzen dira, mendebalderantz joateko asmoz, gure eskualdera.

Baztanen, ondo prestatutako ejertzito frankista zain daukate. Baztango muga 1939 eta 1940 urteetan lan bataionetako errepublikar presoak ereikitako bunkerrak basbesten dute. Baita ere Otsondotik Beraraino errepidearen alboetan metrailadoreen habiak daude, hoietako baten bat bunker anti-tankea omen da.
Otsondoko bunkerrak “Organización Defensiva 6” izena dute Erratzukoak berriz OD7.

Victor Bikuña Agrupacio de Guerrilleros
de Euskadi
10.brigadako buruzagia

Baztanen; zapadoren 5. batailoia, Sizilia eta Amerika erregimentuetako ingeniarien unitateak eta Alfambra Dragoi Taldea, (ibilgailu blindatuekin). Gainera, Juan Villanueva errekete-kapitainaren agindupean zeuden 900 boluntario inguru sei destakamendutan banatzen ziren, eskualdean Ulzama-Basaburua, Donozteben-Bertizaran, eta Bortzirian zeuden.

Mugako goarnizioaren zatirik handiena errepublikar gudari ohiek osatzen zuten ( kartzeletatik eta preso batailoietatik igaro ondoren, garaitu zieten ejertzitoan zigorra onik betetzen zutenak) eta ordezko soldaduek,

Egoera zail hartan soldadutza egitea egokitu zitzaion gipuzkoar kinto batek gogoratzen du “Maquis. La guerrilla vasca 1938-62” liburuan

Baztango haranean nengoen, Ia gauero tiroketak izaten ziren, nerbio asko zegoelako. Azienda eta mugitzen zen guztia tirokatzen genuen.

Eta hala zen, urriko egun batean Mugairen zegoen guarnizioa, Reparazea eta Bertizko jauregiaren inguruan maki-talde bat ikusi zelako Bertizera joateko deituak izan ziren. Soldaduak Reparazeako zubian barrikada bat egin ondoren, Mugaireko zubitik (Zokozar) jauregiko lorategian sartu ziren, eta makiak ezkutatuta zeudela uste zutenez tiroka hasi ziren zuhaixken eta sasien atzean mugitzen zen guztiaren aurka; etsaiak akabatu ondoren ikustera joan zirenean, lau anka zituztela eta kurrinka egiten zotela konturatu ziren. Zerri talde hau hiltzen zuten biztartean jauregiko nagusia eta etxeko langileak sotoan ezkutatu zeuden.

Urriaren erdialdera, Makien 10., 27. eta 35. brigadek muga zeharkatu zuten Hendaia eta Donibane Garaziarteko sektoretik, baina armadaren eta guardia zibilaren oposizio gogorra aurkitu zuten, eta 35. brigada bi egunera erretiratu zen; 10. eta 27. brigadek, berriz, Saratik sartzea lortu zuten zortzi egun iraun ondoren eta baja aunitz jasanda eskualdetik sakabanatu ziren.

Hilaren 22an,  522ª Brigadako hamabi gerrillari atxilotuko dituzte Baztanen, 23an 10. brigadakoak Igantziko bentetan izandako borroketan, 5 gerrillari hilko dira. Gerrillari horietako bat kanalera erorita hil zen, bertze bat lur jota erori zen ibaian Minasko zubitik zeharkatzen saiatzean eta bertze 3 makiak Landanetxe baserrian hil ziren.

Egun batzuk lehenago, 18an, hiru maki harrapatu zituzten XIX. Amerikako soldaduek Velateko portuan. Hiru horiek 54 brigadakoak ziren, urriaren hasieran Esterenzubitik sartu zirenetakoak.

Azken erasoaldia 30ean izan zen, Bentartetik (Erroibar) 300 gerrillari Ultzamako haranera sartu zirenean, eta infanteriako tropek atzera bota zituztenean.

Nafarroan, borroka iparraldean izan zen, eta arras eguraldi txarrarekin garatu zen. Elurrak, lainoak, hotzak eta euriak makien mugimenduak mugatu zituzten, eta frankistek, herritarrek laguntzakin, ibietan, pasabideetan eta zubietan itxaroten zuten. Goseak, baliabide eta informazio ezak, biztanleriaren harrera hotzak eta etsaiaren nagusitasun numerikoak inbasioa gaitzetsi zuten. Hilabete batean, Armadak 17 hildako izan zituen, 3 Polizia Armatuak eta 3 Guardia Zibilak. Zaurituak askoz gehiago izan ziren, eta presoak bi gehiago.

Ez dira ezagutzen gerrillarien baja zehatzak, baina hildakoak 50 baino gehiago izan ziren, eta harrapatutakoak ehun baino gehiago.

Aizkolegiko jauregitxoa. Argazkia Pello San Millan

P.D.1

Amerika erregimentuetako ingeniarien mandoak Aizkolegiko jauregia daukate erresidentzia. Urte haietan, militarrak jauegian zirenean, Aizkolegi jauregiko sukaldea erre izan zen. Sutea sukaldetik atra eta jauregi ederraren zati bat erre zen, sute horren ondorioz jauregia za zen gehiago erabili (kompotzea garestia bai zen) eta pixkanaka pixkanak ondatuz joan da gaur egun daukan itxura arte.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala

“Maquis. La guerrilla vasca 1938-62”. Mikel Rodrigez. Txalaparta.

Arango haranaren inbasioa”. wikipedia.eus

Octubre de 1944. ¿España invade a Francia?. El grancapitan.com forofa

FOTOTEKA

10. Brigada. “Maquis. La guerrilla vasca 1938-62”. Mikel Rodrigez. Txalaparta.
“Maquis. La guerrilla vasca 1938-62”. Mikel Rodrigez. Txalaparta.

Read Full Post »

Gaur egungo Elizondoko Merkatuzelaiko zonalde erresidenziala, bere etxe adosatuak, unifamiliarrak,  urbanizazio pribatua, inguruko etxeak eta haur-eskola, garai batean Frantziskanotarren lurrak (terrenoa) ziren. Franziskanoen eskola, zinema, futbol zelaiak (hiru baziren) … inguru guzti hori hartzen zuten eta eremu hori “frantziskanoak” bezala zautzen (ezagutzen) zen.
Han, futbol zelai nagusiaren amaieran, Erabetako bidean (gaur egun etxe baten gibeleko  lorategi) bunker txiki bat edo “nido de ametralladora” (habia) bat zegoen (bertan,humetan aunitz jolastu dugu) eta etxebizitzak egiterakoa eraitsia izan zen.
Búnker txiki hori ez da izan eraikuntza berri baten ondoren desagertu den bunker bakarra, bera bezala Zubiberrin (Arizkun) zegoen “bunkerra” ere eraitsi egin zuten Zubiberrikobidea zabaltzerakoan. Bertze batzuk; Dutarimuinokoa (Azpilkueta-Arizkun) edo Bilkortekoak (Erratzu) bezalakoak sasi eta sastraka artean daude.

Baztango bunker hauek, Gerra Zibilaren ondoren ,Francok eta bere Estatu Nagusiak sortutako defentsa-sistemaren (Frantziako Linea Maguinot antzekoa) zati bat da. Hasieran batean (1939), Espainia armada inbaditzaile batetik defenditzeko sortu zen.

P linea-ren mapa. Avilako Artxibo Orokor Militarra

Defentsa-harresia “linea P” (Pirinioetakoa) izena zeukan, “Linea Perez” bezala ezagutzen bazen ere. Asmoa Pirinioetako katearen 500 kilometroetan 6.000 búnker (estazionak) “ereitea” zen. Gipuzkoa, Nafarroa, Aragoi eta Katalunia arteko 4.500 defentsa-estazio inguru biltzen ditu eta Nafarroan bakarrik, 1.814 bunker planifikatu zituzten (200 inguru katalogatuta daude).

Lanak 1939an hasi ziren, eta munduko II. gerraren amaiera aldera areagotu ziren, Hitlerren Alemaniak gerra galduko zuela argi zegoenean. Baztango bunkerrak 1939 eta 1940 urtekoak dira, “Vallespin gotorlekua” izenekoak, Donostian destinatutako koronel horrek diseinatu baitzituen. 1940an eraikuntza gelditu ziren baina bunkerrei lotutako errepideak eraikitzen jarraitu zen. Búnker eta errepide hauen eraikuntzarako erabilitako eskulana, 12.000 gizonekoa izan zen, lan-batailoi izeneko presoak ain zuzen.

Otsondo. Argazkia Pello San Milan

1944an, Bigarren Mundu Gerran Frantziaren askapena gertatu ondoren Espainiako diktaduraren beldurra Pirinioetan zehar aliatuen inbasioa (errepublikarrekin batera) jasan zezaketela zen eta P lerroa eraikitzen hasiko da, non Baztan Bisadoako búnker eta gotorlekuak partzialki integratu ziren.

. Hala ere, obren kalitatearen eraginkortasuna ez zen hain zorrotza izan eta bunkerrek akats ugari izan zituzten. Bunkerrak eta habiak aztertu dituzten adituen arabera, habien neurriak ez ziren egokiak arma berrietarako, ainitz ia agerian edo estrategikoki txarrak ziren eremuetan zeuden eta, gainera, hormigoizko babes batzuek nekez eutsiko zieten obus indartsuenei.
Gerraostean urriak ziren burdina eta zementu kantitate ikaragarriak erabili behar izan ziren, Material horren zati handi bat esku pribatuetan amaitu zen, zeren militarrek negozio paraleloak asmatu baitzituzten, eta ez zen harritzekoa eraikuntza partikularretara bideratzea.

Pirinioetako bunker ikusgarrienetako bat eta handiena Alkurruntzekoa da. Otsondo mendatea menderatzen duen tontor horretako harkaitzean zulatuta dago, 930 metroko altueran. Sarreratik beste muturreraino, metrailadore-habia artio, zementu armatuzko hormen artean 110 metro luzeko korridore ilun bat igarotzen da. Argi naturala troneroen zulotik (tiratzaileentzako leihotxo estuak) soilik sartzen da.
Otsondo portuan bertze bunker txikiago batzuk daude, baita ere metrailadore-habia eta tiratzaile-putzu baten bat (azken hauek tapatuta, oso arrunta baitzen aske zebilen ganadua haietan erortzea).

Alurruntzko bunkerra. Argazkia Milobato.

Otsondoko lepoaren ondean, Goizamendiko magalean, errepide ondoan, babesteko (de abrigo) bunker bat dago, hiru sarrerarekin. Bunkerraren mutur bakoitzean metro eta erdi baino gehiagoko barrunbe bat dago, Mauser fusil edo mosketoientzako armairuarekin
Otsondotik Berara errepidearen alboetan metrailadoreen habiak daude ( geratzen direnak), hoietako baten bat bunker anti-tankea omen da (omen zen).
Otsondo 06 (Organización Defensiva 6) zen eta Erratzukoak berriz 07.

P lerroko obra osoa ez zen inoiz amaitu, bunkerrak ez ziren zerbitzuan jarri, aliatuen inbasioa ez zen inoiz eman, ezta aliatuek prestatutako makiena ere… edo agian bai?…Hala bada, hori bertze istorio bat da.

P.D.1.

Hasierako sarrera 2008an idatzi zen, denboran zehar berrituz joan da.

P.D.2

2020an Erratzuko hiru bunker garbitu eta berreskuratu zituzten Bilkorte inguruan

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

La fortificación de Vallespin 1939-1940. Juan Antonio Saéz Garcia. Ingeba. 2010

La Línea P, la paranoia de Franco. Aje Ribera. El Correo.com. 2013.

El secreto de la ‘Línea P’ y sus seis mil búnkeres. José Antonio Guerrero. Hoy.com. 2017.

FOTOTEKA

Vallespin gotorlekuaren planea. La fortificación de Vallespin 1939-1940
Goizamendi magaleko Basbespeko bunkerraren sarrera bat. Argazkia Pedrete
Goizamendi magaleko bunkerraren gela nagusia. Argazkia Pedrete.

Read Full Post »