Nafarroa bat, baina ezberdiña, klima aldetik hezea eta idorra, paisaia aldetik berdea eta marroia…Bata harrizko etxeak haundiak eta bertze eremuan ladrillio edo adobeko etxe ttipiak. Faktore ezberdinak han eta hemen bideratu dute, ohiturak, tradizioak, izaerak…eta baita ere, garai edo modak aparte, arkitektura…Baina batzutan, urrun egon arren eta faktore ezberdiñak izanda, gauz berbera aurkitu edo ereike izan d…Subizako jaurgia bezala-
Subizako Jauregia, izen berberako herrian dagon jauregia eta leinuetxea da. Subiza Iruñerrian dago eta jauregia inguru hortan dauden bertze jauregiekin arkitektura, estiloa eta estruktura aldetik ez du zerikusirik, ezberdiña da, arras ezberdiña…erten dute “mendialdelko” palazioa dela, erten diote Iruñerriko Baztango jauregia!
Egia erteko Jauregia ikusita, argi dago Baztango bi jauregia, burura etortzen zaigula, Erratzuko Iriartea edo Goienetxea eta Iruritako Iriarteko Gastonen dorretxea (plazan berean) biak barrokoak eta biak dirudienez estilo aldetik Oieregiko Reparazea jauregian oinarrituta daudenak, nahiz eta estruktura aldetik dirudi Elizondoko Arizkunenean jatorria dutela.
Bien (Erreparazearekin hiruak) etxaurrearen egitura berdiña da, hiru maila dituen atal nagusia eta hegaletan bi dorre, atarian bi zutabe eta balkoiez betetak. Ezberdintasunak txikiak dira Erratzukoa (XVIII. mendekoa), eta Subizakoa (Oieregikoa ere) atea dintelatua dute eta Gastoneako irurita arkoduna da.
- Iriarteko Gastonea. Irurita
- Subizako jauregia
- Iriartenea edo Goienetxea- Erratzu
- Reparazea.Oieregi
Berdin berdintsiuak izatea, ez da kasulitatea eta badu bere zergaitia. Iruritakoa eta Erratzuko adar ezberdiñeko famili berberekoak dira; Iriarte-Goienetxe familiakoak…Subizakoa Rada eta Mutiloa familiako izan arren, XVII. mendean gaur egun daukan irudia hartu zuenean, Goienetxetar bati esker edo bidez izan zen, Pedro Fermin Goineche irunsemeari esker.
Perdro Fermin Goinetxe Iruñan sortu arren jatorriz Baztango Goinetxendarra zen, baina ez lehen aipatutako leinukoa, ezta ere Ordokiko Goinetxeko adarrekoa, baizik bere aita, Miguel Goienetxe Gartzainen iten duen Burraldea etxekoa (ama ere, Mª Josefa Berazeartea baztandarra zen). Miguel, garai haietan bertze baztandar aunitz bezala, bailara “hidalgia” tituloa ematen ziela ta, Pio Barojak deituko zun “hora Navarra” egitera joanjo zen. Ez Madrilera eta ezta ere indietara, baizik aise urrbilago, Iruñara. Iruña garai hoietan Espainako erreinuan barne zagon arren, oinik erreinu tituloa zeukan (1841 arte) eta Nafarrokoa bireiaren “kortetxoan” bere negoziaok egiten asi zen. Denbora guttin merkatari ezaguna egin zen, Madrileko kortean zeuden bertze famili baztandarrekin: Medinuetarrak, Arizkungo Goienetxetarrak, Iriartetarrekin, bai erratzukoak eta Gastonekoak, Arizkun eta Aldekoa familiekin…arreman onak eta negoziotan sozioa, egin zen.
Miguel Goinetxe eta Mª Josefa Berazearteak 1694ko uztailan, Iruñan Pedro Fermin semea izan zuten. Pedrok familiako negoziokin segituko du baina baita ere bere kabuz bertze batzuk hartu eta kargu inportanteak izanen ditu. 22 urtekin Nafarroako estafeten eta posten (denborarekin correos izango zena) erreten administrazailea izendatuko diote ( Espainako estafeta eta posten arduradun nagusia Tomas Goinetxe Irigoien baztandarra zen). Negoziotan,1727 bere kuñatua den Franzisko Mendinuetarekin polvoraren negozioan srtzen da, eta ejerzito errealen suministratzailea da. Baita ere egon zen armadako “viveren” negoziotan, 1729 Nafarroako erreinuko Tesorero general en guerra kargua izan zuen ( Ejerzitoari, Nafarroan bai elikagaiak eta polvora berak salduz gain kontuak eramanen zuen), baita ere Nafarroa, Gipuzkua eta Santanderreko “provision de vienes” arduradun nagusioa izanen da, baita ere itsasoko armadara elikagaiak saltzen zien.
Gizon aberatsa eta boteretsua zen, Miguel de Arizkun (Iturbietako markesa, eta Arizkunenea ereiki zuena) laguna ta sozio izan zen, baita ere Arizkungoa zen Juan Bautista Iturralde (Murilloko kondea) haziendako ministroaren urbilekoa zen. Bi huekin bai Arizkunenea jauregian eta bai Arizkungo komentuaren ereikitzearen atzean egon zen, biek kanpoan zeudenez berak kontuen ardura eraman zuen.
Pedro Fermin Goinetxe 1717an Mª Josefa Mendinueta Elizondarrarekin ezkonduko da eta bi alaba izanen dute, Fermina Josefa Benardina eta Joaquina Vicenta. 1738an alaba nagusia Amaiurko Manuel Tomas Borda gaztearekin ezkontzen da, Borda-Goienetxe familiak elkartuz eta negozioak sendotuz!. Bikote hau, lau seme alabak izanen ditu, mutikoa Joakin Vicente Borda Goinetxe bi familiako negozioak heredatu zun bertzia (bi neska, laugarrena haurzaroan hil bai zen) noblezia titulua zeukaten familiekin ezkondu zuten. Horrela da, Mª Josefa Borda Goinetxe (Pedro Fermin Goienetxeren hiloba nagusia) Subizako jauregiko jaureslea (heredero) zen Joakin de Rada eta Mutiloarekin 1763ko apirilaren 17an ezkonduko dutela. Rada famila, izen haundiko familia zen, “zahar nominakoa” zen. Hauxe da, Subizako leinuetxea (cabo de armeria) Nafarraoako konkista baino lehenagoa zen ( Gongora familia garai haietan, gero Mutilakoak eta ezkontzaren bidez, azkenian Radatarrena) eta Subizako leinetxearen jaunak bezala, Nafarroako korteetan exerlekua zeukaten (militar famili gise). Noblezia zaharra eta burgesia berria junatu ziren, tituloa eta sosa!. Zeren garai haietan, Radatarrak bakarrik izena zuten, garai obeak bizi izanak! eta haien zen jauregia (leinuetxea), XVIII. mendeko jauregi eder bat baino gehiago, erdiaroko dorretxe zahar ilun eta abandonatua zen.
Jakina zela Radatarrek diruz gaizki zeudela eta Jaurgia zela (tituloa) familia zeukan “ondasun” preziatuna ta bakarra, Pedo Goienetxek bere ilobaren ezkontzaren klausolan idatziko zuen, 14.000 “peso”ak maten duela, Jauregia berritzeko eta garai berriko eraikin ederran bere hiloba bizi izateko. Aistion ikusia dugun bezala, eraikin modernuak altxatzen experientzia zuela, Subizako jauregiaren berreraikitzearen ardura hartuko zun eta hortarako bere aita zen bailaran berriki ereiki eta berritu ziren jauregien estiloa kontuan hartuko du, beno Erratzukoaren estiloa kopiatuko du (Reparazeakoa ere), zeren Iruritako Gastonea XIX mendekoa da, zeren Erratzuko Iriarteako alaba Juan Bautista de Echeverria, y Latadi-rekin (Iruritako Iriartea etxeko jauna) ezkontzean, Iriarteko Jauregiaren antzeko etxea eraikin zuten.
Subizako dorretxea 1763ko uztailan bota zuten eta leku berberan urte batzutan, Barroko estiloko jauregi “baztandarra” edo… Erratzuko Goienetxetar (1754 – 1755) antzekoa ereiki zen.
Post hau egiteko erabili den Materiala:
“El palacio de Subiza: Un palacio Baztanes en la cuenca de Pamplona“. Pilar Andueza Unanua. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, Año nº 64, Nº 228, 2003, págs. 59-90.