Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Agustin Otondo Dufurrena’

Zigako herria Saioa eta Abartan mendiek inguratzen dute, eta Almandoz, Aniz eta Berroetarekin batera Baztango Basaburua eratzen du. Zigan atentzioa ematen duen lehen gauza, eta ez da gutxiagorako, San Lorentzo parrokia-eraikin ikusgarria da, goi-goian eraikia, haraneko buru bezala lehentasunezko egoeran. Bere bikaintasunagatik, “Baztango katedrala” bezala ezagutzen da.

Eliza honek gurutze latindar formako oinplanoa du, baztango harri gorrizko harlanduz egina, eta herreriar estiloko lerroak zorrotzak ditu. Bere eraikuntza datak, 1593 eta 1603ak dira, nahiz eta lanak hamarkada batzu lenago hasiak izan.

Zigako herria. Argazkia IRANTZU PASTOR. http://www.urarenbailarak.eus

Fabrikaz Pedro de Oiz hargina, (Gartzaingoa jatorriz), eta bere seme Martin de Oiz arduratu ziren eta 1570eko hamarkadan bertan lan egin zutenak, 1580tik aurrera Martin Urrutiak hargiña ordezkatuko die. Miguel de Jauregi abade berriaren etorrerak, Zigako erretorea eta Baztango artzapeza (arcipestre) zena beharrezko dirua aurreratu zuen eta bultzada handia emanen zion elizako lanei.

 1591tik aurrera Juan de Urrutia aurreko maisuaren semeak hartu zuen obra eta diseinu berri bat eman zion ( herrerismoa, Juan de Herrera arkitektoarena). Eliza, bere zatirik handienean, 1603ko abuzturako amaitua izan zen. 

Elizak estilo klasizistaren berezko ildoa du, XVI. mendearen azken herenean penintsulako lurralde osoan zabaldu zena; El Escorial monasterioarena (Juan de Herrera ereikia).

Fatxada idulki batean bermatzen da, eta horren gainean erdiko gorputza altxatzen da. Erdi puntuko bortz arku ditu eta erdikoa sarrerari dagokio, honek “Toskanako ordeneko” bi zutabe errealdoiez banatuta dago. Goialdea, berriz, harri gorrizko harlauntza bortz leiho zuzenek zulatzen dute. Ordena erraldoiko gorputz honek,  zerrenda apaingarri (friso) batekin erdiko gorputza eta gaineko frontoi triangeluarra banatzen du.

Mendeetan zehar, tenpluak lan berriak jasan izan ditu. 1783an, fatxadak gaur egungo itxura hartu zuen. Horretarako, sarrerako eskailera handia egin zen, eta alboetako arkupeak lehendik zegoen eraikinarekiko simetrian gehitu ziren. Hori guztia, Santos Ángel de Ochandátegui arkitektoaren proiektuaren arabera. Pedro de Arraurrechea obra-maisuak egin zituen obra horiek, eta kostua 37.128 erreal eta 29 mirarira igo zen. Obra horiek, hain zuzen ere, Guatemalatik, Fermin de Ayciñena bidali zituen. Gaur egungo dorrea 1823koa da zeren XVII. mendeko hasierako dorre 1821ean tximista batek hondatu zuen eta inguratzen dion balaustrada ere XIX. mendean konpondua izan zen.

Barrukaldean, eraikinaren berezitasun ba,t burualdeko gangetan dago. Absidea Iraulitako maskor galloidunaz batez estalita dago (ez da bakarra Baztanen).

Argazkia dondeviajamos.com. Uranzu

Erranairu zaharra dion bezala, San Lorentzo jaun santu, esku batian sua ta bertzian ura! Hau da, bat eta bertzea eta historia eta dokumentu historikoaz gain San Lorenzo elizari inguru bitxikeri aunitz bada.

Aipatu den bezala Zigako elizako elizaurrea San Lorenzo de Escorialaran oinarrituta dago (estilo herrerianoa). Eskorialak 1563-1584 urteetan egin zen eta jakina da monastegian, otoiza egiteaz gain, astrologia ta astronomia ikertzen zela eta baita ere alkimia lantzen zen, jakintasunaren templo berria izanen zen, Salomon-en templuaren kopia. Bi elizak, izena berdiña eta itxuraz gain (estilo berberagatik); bortz arkuak, zutabe toskanar borobilak, frontoia…gauz bitxiak ditu.

Zigako Eliza alderantziz ereikia dagola da. Bertze Eliza guztiak bezala plazara begirtzen du edo plazatik, ataria ikusten da bortz arku hoiekin, baina elizaurre edo atari horretan sarrerik ez dago. Elizan sartzeko  alboko pasabidetako gibelekoldian dauden atetik sartzen da  eta sartzerakoan konturatzen zara alderantziz dagola , absidea eta aldarea bertze norabidean daude,  hau da elizaurrean edo fatxada nagusian daude, arraroa eta bakarra egiten diona.

Barrukoaldean  bertze bitxikeri bat aurkitzen dugu, aldarean dagoen retabloan, masonen sinbolojia aurkitzen ahal da, konpasa eta eskuadra ta bertze ikur masonikoak argi ageri dira. Masonak, “maestros canteros” (argiñak), unibertsoko eraikitzaileak…ziren eta dira, eta Baztango eliza bitxienan, Salomom temploaren kopia txikian (Eskorialan oinarritua) aurkitzea benetan bitxia da, edo…. Kasualitatea?. Ba bai, kasualitatea zeren retablo hori, Iruñako San Nikolas elizan zegoen 1713. urtetik, enkargatu zutela eta 1904an Zigako elizara eraman zuten.

Misterioa edo ez, masoned eta “arginen” sekretoa edo jaikintasunik sillar eder hoietan gordetu edo ez Zigako San Lorentzo eliza, Baztanen dagoen eliz ederrena, zoragarriena eta harrigarriena da! hortaz Baztango katedrala.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Diccionaro Histórico biográfico del Valle De Baztan“  (2002) . Agustin Otondo Dufurrena.

Las iglesias del Renacimiento en el valle del Baztan. Iglesia de San Lorenzo de Ziga. María Josefa Tarifa Castilla una.edu.

Ziga. Gran Enciclopedia de Navarra.

Read Full Post »