Arizkunenea da, duda gabe, Baztango “jauregi”-arkitekturaren eraikinik apartekoena, ia ia Elizondoko eta Baztangoko enblematikoena. Elizondon dagoen eta gaizki deitua den “jauregi” honek “U” forma du, bi hegal irtenekin eta etxaurre atzera etzanarekin, zeina, hegalekiko bigarren planoan egon arren, oso nabarmendua geratzen den harlanduz eraikia dagoelako eta apaingarri gehiago dituelako. Etxaurreak barroko kutsua du elementu apaingarrien dinamismoagatik, eta horri erantsi behar zaio duen armarri ikusgarria. Armarria eraikinaren bigarren atalean dago, eta ezin hobe markoztatzen du kiribildura lerronahasi lodi batek. Armarriak orla apaingarria dauka behealdeko maskaroiarekin, lehoiekin, haur sostengatzaileekin, orbelarekin, ugaritasun-adarrarekin eta intsignia erako markes-koroa batekin, markesa bai zen Miguel de Arizkun, Arizkunenean eraikitzea agindu zuna. Armarri fine landua gainean, etxaurrea mantsarda nagusi batean amaitzen da, eta mantsardaren babesean leiho bat dago, kiribildutako marko batean. Etxaurrearen parean, patio bat ikusiko dugu, zirkulu-erdiko portale batetik zehar joanda. Portaleak apaindura barrokoa du eta albo-hegalekin lerrokaturik dago. Ixten duen burdinazko hesiak 1740ko data du, eraiki zeneko data, alegia.
Aipatu dugun bezala Elizondoko Arotzarena etxeko Migel Arizkunek eraikiarazi zuen Arizkunenea. Arizkun familia, abizena dion bezala Arizkun herrian du jatorria, bederen notiziak baditugu 1560 inguruan Arizkunen sortutako Joanes Arizkun “Adiskide” Elizondoko Joanes Arotzarenaren Graciana Arotzarena etxeko alabarekin ezkondu zela, eta Arozarena etxeko nausi ta jabe bihurtuko zena. Etxearen (gero palazioa) izena dion bezala, bai dirudi Arotzarenak arotzak zirela eta aroztegi (ferreria) baten bat zutenik, zeren Arzikun familiaren bizi modua eta urrengo mendetan (XVIII) lortutako dirujabetzaren jatorria, aroztegi eta burdinarekiko negozioaren inguruan izan ziren. Adibide gise aipatu Norberto Arizcun Behitorenak (1666-12-24) Arozarenako semea eta merkataria 1723an espainako erregetzarekin kontratu garranzisu bat lotzen du, Arizcundarrek zortzi urtez erregearen ejerzitoa munizionez hornituko du eta horretarako Eratsungo Asura auzoan “real fabrika” bat ereikiko du (tokian lehenagotik ia daukate aroztegia) eta bere labetan ejertzitorako esku-granadak, bonbak eta halakoak galdatuko dituzte. Mendez mende Arizkundarrak, lehendabizik Baztanen eta gero Madrilen garrantzi haundiko familia bihurtzen da, Baztanen alkatetza eta “capitan de gerra” kargua bere eskuetan urte dexente egonen edo pasatuko dira, Madrilen, bertze batzandar aunitz bezala kortearen inguruan ongi mugitzea jakinen dute. 1691 Urriaren 18an Arozarena etxean Migel Arizkun Mendinueta sortuko da. Migelek, bere arduran hartuko du, 1713an bere aitak Eratsun ta Goizuta artean dagoen Asura auzoan erositako burdinola, eta 1726an bere osaba Norberto hiltzreakoan, ejezitoa hornitzeko eraiki zen burdinola Iturbieta ere, eta osabaren kontratuarekin geldituko da. Migelek kontratua luzazea eta haunditzea lortuko du eta inguru hortan hirugarren burdinola bat erosiko du, Zamarristakoa.

Arizcurenea Argazkia: Garmendia, Pedro
Miguel Santiago aginduko zalduna izan zen eta Segoviako korregidorea, 1732an bere sortetxea, armategia eta “kabo de armeria” izendatzen dute. Arozarena, Jauregi-klasera goratzean, etxeko armarriko baztago jakeari, Mendinuetaetarren armak (amaren abizena) gehituko zaio, baita ere armarriaren behitiko aldian, kañon bat balak botatzen eta bere inguruan bala pile bat zintzelatuko da (ejerzito errealaren munizio hornizailea zela adierazteko). 1740 Felipe V-ak markesa tituloa emanen dio, titulorako Erreal fabrikaren (burdinola) izena hartuko du eta Iturbietako lehen markesa izanen da. Markesa izendatu bezain pronto Arizkunenea etxea ereikiko du eta han bai, bere armarriari (kañona duna) harrizko markesen koroa ipiniko dio. Arizkunenea markes baten etxea izan arren inoiz ez da jauregia izan, jauregi kategoria ez bai du, baiata ere Arizkunenea markes baten etxea izan arren…”la casa del conde” bezala zautua izan da (ttikia ninzela hala erten zizaion, erren behar XIX.mende bukaeran Herediako kondea etxearen nagusia dela) baita ere gobernadoren etxea bezala ere zauta izan da. Miguelen anaia Juan Arizkun Mendinueta “puerto de Mayako” gobernadorea izan zen eta Arizkuneneako nausie, bertze anaia bat, Francisco Arizkun, anaia nagusia eta Arozarenako jauna, Migel hilzerakoan Iturbietako bigarren markesa izan zen.
Arizkunenean, markesak, gobernadoreak eta tronuaren erregegaiak ospedatu dire. Lehenengo karlistadan Karlos V. Borbondarrak egun batzuk hospedatu zen (6 urte gerorago gerra amaitzekotan zegonean berriz gau bat pastuko du). Arizkunenean egon ondoren spainako tronua lortzera atera zen. Joan baino lehen 1934ko uztailaren 12an Zumalakarregirekin batera Arizkunenean, “Elizondoko manifestua” idatzi zuten. Horrela hasten da siñatutako aguiria…«Españoles: mostraos dóciles a la voz de la razón y de la justicia. Economicemos la sangre española». Don Carlos añadiría: «El éxito no es dudoso; un solo esfuerzo y España es libre»…zortez hori historia da eta gaur egun eraikin hortan bertze gauzak idazten dira, idatzi, ikusi, danzatu, sentitu,,,,gaur egun, 1988tik Baztango Kultur etxea bai da, 1982ko maiatzaren 11an, ate baten dintelan jartzen duen bezala, Martos Marquez de Arizkun eta Fernandez de Lascoiti y Zulueta familiak (eraikinaren nagusiak) dohaintzan ematen dute Elizondo ta Baztan guztirako kultur aferetan erabiltzeko.
Arizkunenean egondako bertze personai historikoak
Jose Napoleon (Pepe Botella) Espainako erregea, Franziar tropak Gasteizko porrotaren ondoren Iruñara eta Iruñatik Baztanera, eta hemendik Franziara erretiratuko dira. 1813ko ekainare 26ko gaua Arizkunenean pasako du
1835ko Martxoan Espoz y Mina generala eta bere emaztea (lehenego karlistadan) Arizkunenean ospedatuko dira aste bat inguru.
Post hau iteko erabili den materiala.
Baztan udalaren webguneko “Arizkunenea-jauregia” artikuloa.
elizondo-baztan.com-eko “Palacios de Armeria” artikuloa.
http://www.antzinako.org-eko “Arizkun familiaren geonologia“.
Utzi erantzun bat