Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Santiago’

Odonimoa (grezierazko οδός, odós, “kale” + ὄνομα ónoma, “izena“) hiri barneko eta kanpoko bideei emandako izendapena da. Toponimiaren azpi-atala da.

1858ko azaroaren 30eko Errege Aginduaren arabera, beharrezkoa zen herri bat osatzen zuten kale guzti-guztiak izendatzea, eta kale horien barruan, kale horiek osatzen zituzten eraikinak etxez etxe zenbakitzea. XIX. mendearen erdialdera arte, kaleak ez ziren errotulatuak izan, eta eman zitezkeen izenak gremio jakin baten, profesionalen, jarduera jakin baten, herritar bikain baten etxearen edo antzeko gaien kokapenaren isla baino ez ziren.

Kaleen izenek aunitzetan konta diezagukete udalerrien historiari eta kulturari buruz. Horietako aunitz oroitzapenezkoak dira, hau da, kolektibitatearentzat garrantzitsutzat jotzen diren pertsona ospetsuak, ekitaldiak eta balioak ospatzeko aukeratu dira.

Elizondoko kale nagusia, Santiago kalea izena du, herriko zaindariagatik datorkio, eta karrikaren jatorria XIX. mendearen erdialdekoa da,  1845an ireki zen .

Data hori baino lehen, bi karrika nagusi zituen Elizondok: kale Nagusia eta Eguzki kalea. Azken hau, Baztan ibaiaren eskuineko ertzan zeuden etxe soltuek osatzen zuten eta bertzearekin alderatuta, kale eguzkitsu bat zen, non eguzkiak egun osoa ematen duen. Urte guttira bi karrika hauek izen propioa emanen diete.

1890eko urriaren 30ean, Elizondoko herriak Isabel II.ari Suplikako instantzia bat zuzendu zion, Jaime Urrutia Irisarrirentzako titulu edo kondekorazio bat eskatuz, ongile publiko gisa. Eskaerarekin batera, herriko kale nagusiari bere izena eman zioten. Ohore hori emateko merezimendueak; urak herrira ekartzea, espaloiak, zuhaiztidun pasealeku bat, bi garbitoki (bat Miserikordiarako eta bestea publikoa), parrokia-organoa erostea eta Elizondoko errota aprobetxatzeko produkzio elektrikoko makineria ezartzeko egin zuen ekarpena eskertu nahi izan zioten. Jaime Urrutia kalea bere izena darama eta karrika hortako Zatonea etxean Jaime urrutia Irrisarri jaio zen.

31 urte ondoren, 1921eko urriaren 18an Eguzki kaleko (Txokoton) Martindene Etxeko pareta batean “Braulio Iriarte kalea” jartzen zuen txafla erakutsi zen. Hortik aurrera Eguzki kalea Braulio Iriarte karrika bezala ezagutuko da. Braulio Iriarte Goienetxe, 1860an jaio zen eta garaiko baztandar haunitz bezala, 17 urtekin eta inolako ikasketarik, ofiziorik eta sosik gabe, Me­xi­kora emigratuko du.Mexikon legamia, irina eta derroten negozioetaan ibili ondoren sosa unen du eta Elizondoko ongilea izanen da; Elizondoko pilotalekuaren eraikuntza osorik ordaindu zuen , 120.000 pezeta (kostu osoaren %13,2) eman zituen  Elizondoko eliza berriarentzarako baita ere zarretxea aurrerea segitzeko sosa dexente eman zuen.

Baztango zarretxea, Francisco Joaquin Iriarte karrikan du sarrera. Francisco Joaquin Iriarte, elizondar eligizon (presbiteroa) ongilea izan zen eta XIX. mende erdialdean diru mordoxka eman zuen miserikordia berri bat erekitzeko intenzioarekin. 1857an, emandako sosakin gaur egun ezagutzen dugun zarretxeko eraikina erriki zen eta bere omenez karrikari izena patu zioten.

Izen propioak dituzten kaleekin jarraituz, Elizondoko Santiago elizaren ondoan doan kalea eta Agerreako bideraino hedatzen dena, Maurizio Berekoetxea Elizondar parrokoaren izena du. 22 urtez Elizondoko parrokoa izateaz gain, Baztango artzapeza, organista eta ahots-irakaslea izan zen, eta garrantzi handiko pertsonaia izan zen musika eta kultura baztandarrean. Gaixotasun luze baten ondoren 1933ko abuztuaren 24an zendu zen eta urte eta erdi beranduago (1934) Elizondoko elizaren inguruko kaleari bere izena emanen diote.

Azken kale horrekin ia paraleloan, Maria Azpilkueta karrika dago, Xabierko San Frantzisko santu eta patroi nafarraren amaren izena daramana. Haren ahozko tradizioak dioenez, ama Azpilkuetako baztandar herrian jaio zen.

Bi kale horiek zeharkatuz Aita Donostia kalea dago, Jose Gontzalo Zulaika Arregi Lekauzko kolegioko fraide kaputxino, musikologo, folklorista, idazle eta euskaltzaindiaren omenez izena daraman kalea da.

Plazatik irten eta Baztan ibaiaren ertzean, Pedro Axular kalea abiatzen da. Karrika honek Pedro Agerre Azpilkuetaren oroimenez (bere jaiotetxearen izenaz ezagunagoa, Urdazubiko Axular baserria) izena du. Axular apaiza eta historiako euskal idazlerik handienetakoa izan zen, eta bere “Gero” liburua euskal literaturako lan garrantzitsuenetako bat da, euskara batua definitzeko ere balio izan duena.

Gure euskal kulturako pertsonaia batekin lotuta dagoen bertze karrika bat Xalbador kalea da. Trinketaren alde batean dagoen kale honek, Fernando Aire Etxart bertsolari handiaren goitizena darama.

Kuartelekozelaia (Ikastola) Mendinueta karrika irteten da. Mendinuetarrak Elizondoko Istekoenea etxeko jatorrizko jauntxo familia zen eta hoien artean Juan Martin Mendinueta Urrutia nabarmentzen da, 1797an Nueva Granadako erregeorde izan zena ( gaur egungo Kolonbia). Nahiz eta zihur ez nagon kale honen izena toponimikoa den. Hau da, toki edo termino horrek duen eso zuen izena.

Hauetatik mordoxka ditugu; Burges kalea, Erabeta karrika, Menditurri, Giltxaurdi, Erlategi. Kale horiek iragaiten diren parajearen tokiagatik hartzen dute izena. Bertze kale mordoxka bat Baztango medien izena dute; Abartan kalea, Legate, Amezti kalea, Alkurrunz, Atxuela, Gorramendi eta Akullegi karrikak.

Nahiz eta azken hau ordea, kale horrek Akullegi muinora garamatzalako (338 m) deitzen zaio. Era berean, Alduides kalea, eta Urepel karriken izena kale horiek Iparraldeko herri horietara garamatzatelako jasotzen dute. Azkenik, Amaiurko gaztelua kalea dago, nafar lealistek gaztelarren eta traidore nafarren aurka egindako defentsa ohoretsuaren pasarte historikoa gogorarazten eta omentzen duena, eta honen bukaeran perpendikularrean Diputazio kalea, 60-70eko hamarkadetan probintziako diputazioen omenez, kasu honetan Nafarroako Foru Aldundiaren omenez, herri askotan erabilitako izena.

FOTOTEKA

Argazkiak  Leoncio Urabayen. Academicae 1910-20


Read Full Post »

Elizondon bi Karrika (kale) nabarmentzen dira: goikoa eta behekoa. Goiko kalea Santiago karrika deitzen da eta Elizondoko zaindariaren omenez izena du. Bere  jatorria XIX. mendearen erdialdekoa da.
Nafarroak Frantziarekin dituen komunikazio-bideak hobetu edo modernizatu ondoren 1845an “ireki ” zen. XIX. mendearen erdialdean, Nafarroako Probintzia Aldundiak, Bidasoako udalek eskatuta, erabaki zuen Iruñetik Frantziarako Errege Bidea deritzon proiektua Baztandik eta Gipuzkoatik abiatzea, ibaiaren ibilbideari Endarlatsatik jarraituz. Ordura arte, Leoncio Urabayenek (Nafar geografo ezaguna) erraten zuen bezala, Orreagakoa zen Frantziara joateko ohiko irteera, ibilbide txikiak bazeuden ere.

Foru Aldundiaren eta alkateen arteko gestioak “Baztandik Frantziara, eta Bidasoatik Gipuzkoara, bide erreal bat eraikitzeko proiektuan amaitzen dira Errege bidea (jatorrizko nomenklaturaren arabera) Atarrabian hasiko zen Olagüe, Belate-barren, Almandoz, Marín-Berroeta, Irurita, Elizondo eta Urdaxetik, Dancharienean amaitzeko. Bideak adar bat izango du, Marinetik Mugaire, Sumbilla, Bera eta Endarlazatik Gipuzkoara pasatuz, eta han Irundik Frantziara (Iparraldea). Mugairen hasiko den bide bat ere eraikiko da, Iruritako Oronoz eta Arrayoz lotuko dituena. 1841. urtea da eta Pedro de Ansoleaga “Akademiako arkitektoa” izanen da  proiektua idatzi, siñatu eta aurrera eramen duna.

Errepidea, guztira milioi eta erdiko (Belloneko errealak) aurrekontua izan zuen, obren kostua. Finantzazioa bide berria amaitzean kobratuko da, eta horretarako bortzt kate (merkantziengatik bidesaria kobratzeko lekuak) ezarriko dira Iruñetik Dancharieneara; Belaten, Mugairen, Elizondo aduana bat ezarrilo da, Amaiurko bidegurutzearen Katea etxearen parean eta mugan.

Santiago kalea 1920 aldera. Argazkia Leoncio Urabayen. Academicae

Errepidea, Elizondon kale Nagusiko etxeen gibelekoaldetik igaroko da (etorkizunean Jaime Urrutia izena izango duna), gaur egun ezaguna den Santiago kalea sortuz edo, hasieratik goiko kalea bezala ezagutua izan zen.

Santiago kaleak Elizondo osoa zeharkatzen du eta 1,5 kilometroko luzera du. Behin Elbetea zubia igarota, Frantzia etorbidea du izena. 2012 arte (Irurita-Elizondo bariqantea ireki zenean) Karrika N-121 B errepidearen zati bat zen.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Elizondo. Gran Enciclopedia de Navarra.

Las comunicaciones con Francia y la N-121-A. Lander Santamaría. Noticias de Navarra.

 Fondo histórico y Colecciones especiales.

FOTOTEKA

Elizondora txangoa. Manuel eta Francisco Altadill Aldave Gure Etxea eta Etxaide txaleten aurrean, Santiago kalean.
Argazkia: Julio Altadil Torronteras
Data: 1911-1915 
Nafarroako Kuluraren Atari Digitala
Elizondora txangoa. Manuel eta Francisco Altadill Aldave Gure Etxea eta Etxaide txaleten aurrean, Santiago kalean.
Argazkia: Julio Altadil Torronteras
Data: 1911-1915
Nafarroako Kuluraren Atari Digitala

Read Full Post »