Baztango Basaburua kuartelan, Ziga herria aurkitzen da. Herri eder polit eta izaltsu (majestuoso) hortan sortu zen historio hontako protagonista, hau da, Zigatar markesa. Historio bitxi hau, Juan Fermín de Aycinena Irigoyen bizitza eta nola, Zigako seme bat, Guatemalan markesa bezala akitu zuen kontakizuna da.

Ziga. Argazkia valledebaztan.com
Juan Fermin Aycinena, Zigan sortu zen 1729. urteko Uztailaren 7an. Familia, aita aldetik Berroetarrak ziren eta oraindik gaur egun dagoen Aizinenea etxekoa zen. Juan Ferminen aita, Zigako Aldekoa etxea jaurentsi (heredatu) zun eta han sortu zen gure protagonista, eta bere lau anai-arrebek ere. Hoietako bi, Pedro ta Juan Fermin Ameriketara jon ziren. Pedrok, Veracruzen egon zen eta dirua egiñaz Zigara bueltatuko da. Juan Ferminek, 1751an Mexikora joanen da baña bi urte ondoren Guatemalan negozioak egiten akituko du eta han, Ana María Carrillo y Gálvez aberatsarekin 1755an ezkonduko da. Pentsatzekoa da, jaurentsi aberats honekin ezkontzeko, posizio onako gizona zela eta ez baserri batetik iritsitako eta zorte haundiko etorkiña zela. Badakigu bere aita Juan Miguel de Aycinena y Alzualde 1729tik eta 1735artean Bailarako junta generaleko diputatua izan zela eta Ameriketara joaterakoan, ez zela “abenturara” joan eta familiko baten bidez iritsi zela eta harentzako lan in zula. Baña gauz bat izan edo bertzea izan, garrantzitsuena da, ondarrian, aberastu zela (erraten da emaztea 179.000 peso patu zula dote bezala) eta hemendik aurrera bere bizitza aldatuko da. Merkatarizara dedikatuz eta Europan harras preziatua zegoen ohialak morez edo urdiñaz tintatzeko Indigo landarea exportatuko du.

Marqués de Aycinena. Guatemala argazki zaharrak. Wikipedia
Ana Mariarekin bi seme izango ditu Vicente eta Jose, hauek ez dira seme bakarrak izango ezta ere emazte bakarra, zeren 1771an bigarren aldiz ezkondu zen Micaela Najera y Mencosekin. Mikaela lehenengoaren lengusiña zen eta bertzea bezala lurjabeza haundiko alaba zena eta ezkontza honekin bere ondarea haunditzen joanen da, lur eremu haundiak lortuz. Mikaelarekin hiru alaba izanen ditu eta ez dira azkenak izango zeren hirugarren emazte batekin sei seme-alaba gehigo izanen du. 1780an, Baztandarrak, Micaela Piñol Muñozekin hirugarren aldiz ezkonduko da. Bertziak bezala Micaela honek ere abarats baten alaba da, baña lehenego emazteen familiak, lurgabeak izan baldin baziren bere hirugarren aitaginarreba bera bezala, merkataria da, baño kasu hontan esklabuak importatzen ditu. Bitxikeria bezala aipatu, Juan Ferminek eta emaztearen aita, adin berbera zeukatela eta bere semea, Vicente, aitaren emaztearen haizparekin ezkonduko da.
Ezkontzeengatik eta negozioak ongi joaten zirela, Juan Ferminek Guatemalako gizon garranzitsuenako bat bihurtu zen, alkatea izan zen, erregidore iraunkorra, merkataritzako konsula… eta ondarrian 1783an Karlos III.nak Aycinenako Markesa eta Aldekoako bizkondea izendaztzen dio, baita Santiagoko zalduna ere.(argazkian Juan Fermin Aycinena, Aycinenako markesa)
Markes izendapen hau, 1779an erregeari bidalitako gutun batean hasten da. Dirudienez Juan Fermin Berberak eskatzen dio Markesa izateko eta gutunan, kolonian (Guatemalan) indako onurak aipaitzen dio, baita ere erraten dio Napartarra denez (subdito foral) eta Nafarroko erreinuan bera bezalako (jauntxo titulodunak) salbuetsi daudenez, bera ere egonen dela, oroitarazten dio. Markesa izateko frogatu beharko du judua ez dela, moru odola ez daukala eta ezta ere agotea denik, hau da “kristau-zaharra” dela. Baita ere Markesa izateko armarri bat beharko du, normalki familiaren etxekoa behar du izan, baña bere kasuan, bai Zigako Aldekoa etxea eta Berruetako Aizinenea ez dute armarri propiorik, baizik Baztango etxe guztiek bezala, Bailarako jakedun armaria daukate. Hori errex konponduko da eta Aycinena Markesadoaren armarria Baztango harmarria izanen da (behitiko argazkian Aycinenako bigarren markesa eta bere gibelian Baztango armarria). Armarriaren jabetza hau ez dan Nafarroan ongi ikusiko eta 1788ko abuztuko 5tan Nafarroko diputazioko Luis Geronimo de Muez prokuradorea argi utziko du memorandun batean ezin direla erreinuko armarriak eta ikurrak nola nahi jabetu edo bereganatu.
Juan Fermin Aycinena 1796ko Apirilaren 3an zendu zen, Guatemalako merkataritzako konsula izanez eta herenzia bezala milloi bat baño gehiago “peso”ak utziz. Bere hileta ikaragarrizkoa izan zen, Guatemaleko jauntxo, nausi ta mandatari guztiak zeuden eta denok parte artu nahi zuten. Konsuladokoak hilkutxa eraman nahi zuten, Kabildoak baita ere (berek bakarrik)…ondarrian Kapitan generalak erabakia hartu zun eta behinpin Konsuladoko bi eramango zuten hilkotxa. Ez zen izango Kapitan generalaren agindu bakarra, baita ere markesaren familiari agindu zien, elizan altxatutako “tumulo funerarioa” txtikiagoa iteko zeren, Spainako Karlos III.na, erregearen hiletan erabili zenaren haundiagoa bai zen.
Bere hileta ondoren bere semea Vicente Anastasio de Aycinena y Carrillo, Aycinenako bigarren markesa izango da, eta honen semia , Juan Jose de Aycinena y Piñol, Trajanopolisco artzapezpikua, hirugarren eta azken markesa izango da.
Aycinenako markesadoa 1785an sortu zen eta 1823an, Povincias Unidas de Centroamerica nazioa sortu zenean (Spainian Kadizko kostituzioa berrezarpetu zenean) tituloa ezabatu zen, ez bakarrik hori baizik nobleziaren titulo guztiak. Denborarekin tituloa berreskuratu zen baña Baztandar familiatik kampo eta Gaur egungo Aycinenako markesa ez du zerikusirik Basaburuko kuartelan dagon Zigako, herri polit eta ederrarekin.
wikipedia. Juan Fermín de Aycinena e Irigoyen
Arras interesgaria zigatar honen historioa, baserritik, amerikaertañan markesa bukatzera, Nolako izanen zen, zihurasko eskrupulo gabekoa, dirua iteko zenbat zapalduko zituen?, bere lurrak lantzen zituenak zer izango ziren, langileak, edo esklabuak?…Gañera kriston jeta zuen, erregeari eskatzia markesa izendatzeko!!!…
Aran hartatik denetik atra da, baño holakoek, lur jabe haundikoak, ahunitz….uf ze sensazio txarra ematen naute “gure arbaso” batzuk.
Iepa lamizuri, ezta?. bai gure Juan Fermin honek aparta izan beharko zun, Zuk diozun bezala jeta haundikoa edo erraten den modurara azal lodikoa. Ikusdaitkenez bere ezkonzaz baliatu zen aberatsagoa iteko,
Bitxikeri bezala eran Guatemalako iriburua tokiz aldatu zuen eta Hiri buru berria bereak ziren lurretan ereiki zun, parlamentua, eliza, udaletxea, plaza, konsuladoa…eraikin berriak altxatzeko berari erosi behar zioten (edo berak berari, Guatemalako diruakin) lurra, eta hiriburuko plazan, eliza, konsulado, udaletxea eta bertze administrazio eraikin artean bakarrik etxe pribatu bat zegoen …berea!
Ez bakarrik bere bizitza, harrigarria izan zen baizik bere semetako batzuen biziza ere, bada alaba bat ia ia santa dena eta mirauak iten zula erraten dute.
Milesker irudizkizuna utzigatik
Bai bai lamizuri, lehenego mezuan eztakit zer pastu zen eta izena bikoiztu zizaidan,
Bai bitxia aipatzen duzuna eta interesgarria irudi du baita ere alabaren bizitza, animatzen dizut markesaren alaba santari buruz post bat egitea.
Bertze batarte.