Arizkungo herrien orain dela urte batzuk hunet, bada ohiture eguberriei hasmenta emateko, katekesiseko neska-mutikoek Kristoren jaiotza antzeztea. Antzerki hau (garai batean ohikoa zen herri gehienetan) Arizkungo Aingeruko Andre Mariaren Komentuaren elizaren barnea egiten da. Eliza hau eta komentua orokorrean, Baztan-en XVIII mendean zehar eraikitako eraikin artistiko aberatsen eta monumentaleena izanen da. Bere itxura Madriletik iritsi zen, egilea Fausto Manso nafarrak izan zen. Komentua, patio karratu baten inguruan antolatu zuen, nabarmenduz, bereizgarria den Baztan-eko harri gorrixkako elizaurrea. Elizako oinplanoa latindar gurutzekoa da eta hiru atalez osatutako nabe handia du, gurutzadura eta burualde zuzenak izanez. Elizari atxikitua, klaustro karratua dago, zirkulu-erdiko bost arkuteria dituena eta horma-artez kanpoaldeari lotua lehen solairuko harlandu gorrizko pilastren bitartez. Eliza kanpoaldean, berriz, etxaurre barrokoa du, harlandu grisez eta gorriz ereikia, moldurak eta “bocelonak” haundiak nagusituz.
Klaretarren komentu hau Juan Bautista Iturralde Gamio jaunak (Murillo el Cuendeko markesak) eta haren emazte Manuela Munarriz andreak sortu zuten. Iturralde Arizkungoa zen Iturraldea etxekoa. Gurasoak, Pedro Iturralde eta Maria Gamio arizkundarrak zitun. Juan Bautistak 1674an jaioa zen, baina ia 1701 geroztik Madrilen bizitzen aurkitzen da, Madrilen Pedro Goienetxe baztandarraren inguruan mugituko da eta honek bezala, bere garaiko finantzia-gizon nagusienetako bat izan zen. Bere negozioei esker, hasiera batean, ejerzitoari hornitzen ( Goienetxe bezala), Granadako erreinuko errenta administratzaile bezala eta geroxago inmobilaria aferetan, dirutza haunitz egin zun eta fortuna haundia lortu zuen. Lorpen horregatik eta Spainako erreinua crisis hundian sartuta zegola erregeak (Felipe V.ak) 1739an estatu-idazkaria izendatzen du eta Errege-Ogasunean (Haciendan)-buru edo goi-intendente kargua izan zun. Ogasunaren karguan 1740ko urtarrilaren 13ra arte iraun zun eta bere kudeaketak sendoki kritikatuak izan ziren (neurri gogorrak hartu bai zun Errege-ogasuna onbideratzeko), baitere Erregeak 1739an “Murillo el Cuende-ren” markesa egin zion.

Aingeruko andreMariaren komentua. http://www.pueblos-espana.org webgunetik hartutako argazkia.
Juan Bautista Iturralde oinordekorik ez zuela, bere ondarea hainbat monasterio ezberdiñei eta fundazio erlijiosoak laguntzera eta sortzeko zuzenduko du, Fuenkarralenko (Madril) Jesusen Dominicoen monasterioa bezala. Baina bere fundazio handienak Nafarroan egin ziren-eta bere erlijiozkotasun sakonari esker, Iruñako “San Juan Bautista2 seminario ereiki aparte (baztandarrei zuzenduta gehien bat) bere ondasunaren parte haundia Arizkungo komentua eraikitzeko eskaini zuen. Komentua Iturralde etxearen ondo-ondoan eraiki zuten, (batzuk diote gurasoen etxea bota zela eta gaurko Iturraldea ereiki zela ere),. Eskriturak 1736koak dira, 1731ko ekainaren 19an eta Murrillo de Cuendako markesaren eskuzAingeruko Andre Marairen komentuaren lehenengo harria ezarri zen, Gastuak 30.000 dukatekoa izan zen ornamentu, apaingarri eta erretaulak barne, nahiz eta, hasiera batean, 12.000 dukat kostatuko zela uste. 1737ko otsailaren 16an, nahiz eta, hasiera batean, hamabi aurreikusi, hogeita bortz ( 20 belo beltzekin ta 5 zuriakin) serora etorri ziren han bizitzera eta oño, klausura-monje klaretar batzuek luze diraute eta doike! arraultze fresko dozena eramateko ohiture ere, erlijiosa hauek otoiztu zezatela eguraldi onaren alde, bai nekazariaren aldetik bai ezkonduko den ezkongai bikoteagatik.
Post hau egiteko erabili den materiala:
www.euskomedia.org “Juan Bautista de Iturralde y Gamio“. Luis F. Larrañaga-ren artikuloa.
Agustin Otondo Dufurrena-ren “Diccionaro Histórico biográfico del Valle De Baztan“ (2002) liburua.
www.unav.es web guneko “Juan Bautista Iturralde y sus fundaciones” idazlana (2006). Mª Concepción García Gainza.
www.baztangoudala.eu webguneko “Arizkungo Aingeruko Andre Mariaren Komentua” idatzia.
“Noticias y datosestadisticos del noble valle y universidad de Baztan“ liburua (1890). Manuel Irigoyen Olondriz.
Utzi erantzun bat