Baztango haraneko eliz aunitz estilo errenazentistakoak dira (edo jatorriz, ziren) eta XVI. mendean eraiki ziren. Guztiek dute antzeko eredu arkitektonikoa oinplanoari, altxaerari, estaldurari eta kanpoko egiturei dagokienez, eta Nafarroan garai hartan eraikitako tenpluen berezko ezaugarri formalak dituzte.
Baztango eliza errenazentista horiek bertako maisu harginek egin zituzten, harriaren lanean adituak, hareharri arrosazeozko (harri gorrie) harrobiak dituen harri lan tradizio handiko eremu bateko arginak ziren. Eraikuntzako profesionalak, koadrila ibiltarietan taldekatuak, maisuak, ofizialek eta ikastunek (mutil) osatuak, eta familia bereko hainbat kide aurkitzea ohikoa zen, ogibidea normalean gurasoengandik seme-alabengana pasatzen baitzen, edo osaba-izebengandik ilobengana.
Baztandar artisau klan emankorrenetako bat Oiz familiarena da, XVI. mendearen erdialdean buru Pedro de Oiz zuena (1580 zendua). Pedrok, Irurita, Arizkun, Lekaroz eta Zigako parrokietan lan egin zuen, eta azken enpresa horretan Martin de Oiz semeak lagundu zion. Hala ere, harginen “dinastia” honetako kiderik nabarmenena Miguel Oiz gartzaindarra izan zen. Miguel aipatutako Pedroren iloba zen eta Arraioz (1568), Arizkun, Goizueta, Zubiri, Berroeta, Eugi (1581) eta Gartzaingo parrokietako harri lanetan parte hartu zuen eta hil ondoren Juanot eta Juanes semeak jarraitu zuten.

Bestzalde, Pedro Oizen suhia zen Martin Urrutiak (1596 zendua) Arizkungo parrokia-elizako burualdeari, kaperei eta sakristiari ekin zien (1584), eta Iruritako parrokiako gangak egin zituen (Gerora, gaur egungo tenplu barrokoek ordezkatu zituzten). Halaber, 1580ko hamarkadan Zigako elizan hasitako obrekin jarraitzeko ardura hartu zuen, eta 1591tik aurrera Juan Urrutia semeak hartu zuen haren lekua.
Baita ere nabarmentzekoa da Juan Garaikoetxea eta Oiz, Elizondarra. XVI. mendearen amaieratik XVII. mendearen hasierara bitartean Nafarroan bere eraikuntza jarduera oparoa garatu zuen eta hargin aurrerakoi (abangoardista) izan zen; Eugi, Berroeta, Elbete, Eratsun, Gartzain eta Leringo Santa Maria elizan parte hartu zuen.
Baztango bertxe hargin batzuk izendatzeagatik, Juan Martínez de Leizagoyen nabarmendu behar da, Amaiurobrako Jasokundearen Elizako nabea eraiki zuena eta Erratzuko Juan de Goyaran harginak amaitu zuena, edo baita ere Erratzuko Pedro José de Iriarte hargina, 1773an kontratatu zutena mende batzuk lehenago eraikitako kanpai oktogonalen gorputza errematatzeko.
XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, Jose Ciaurriz “Joxe Argiñe” (goitizena zuena) dugu, eta haren senideak izan ziren Santos eta Polikarpo Ciaurriz. “Joxe argiñak” 1901an 10 metrotako harriz landutako gurutze bat zintzelatuko du Legate kaskoan patzeko (atorrizko gurutzea). XX.mendearen 20.hamarkadan Baztanen arras ezaguna zen Martin Zabaleta hargin Berruetarrak Amaiurko jatorrizko monolitoa zizelkatuko du.
Mende berean ere nabarmendu ziren Silveiro Sobrino hargiña elizondarra, José Lorenzo Rementegi Berroetarra, eta Bautista Soule Arizkundarra (bere aita Juan ere zen hargiña). Azken honek Ostiztarrak bezala ogibidea gurasoengandik seme-alabengana pasatu da eta bere ondoren Cesáreo Soule eta honen semeak Albaro eta Biktor jarraituko dute.

Gaur egun Souletarrekin batera, Elizondoko Mitxelena edo nik berbera (ogibidez hargiña naiz) harria eta armarriak zinzelatzen segitzen… dugu.
Sarrera hau egiteko erabili den materiala:
“Los artífices: los maestros canteros baztaneses“. Las iglesias del Renacimiento en el valle del Baztan. María Josefa Tarifa Castilla. Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro. Universidad de Navarra.
“Estructuras arquitectónicas“. Las iglesias del Renacimiento en el valle del Baztan. María Josefa Tarifa Castilla. Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro. Universidad de Navarra.
“Las cuatro estaciones en el Valle del Baztan” (Diario de noticias, Baztango Herri Unibersitatea. 2006) Lander Santa Mariaren liburua.