Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Bautista Iribarren’

2010ko martxoak.

Jakina da historian zehar emakumeak hartaz ahaztuak izan direla, zientziatik eta kulturatik baztertuak, gutxi dira liburuu edo entziklopedietan agertzen direnak, eta are gutxiago gure tokiko historiariako edo istorio ttipien protagonistak. Gure historian, Elizondoko Angela bezalako emakume interesgarriak ditugu. “Beratarra” ezizena zuen, mandazaina zen ofizioz, gizonen ogibidea, eta, emakume bakarra izanik, eskualdeko onena  omen zena.

Baita ere  gure historian baditugu, halaber, emakume hutsa izateagatik bizitza gogor eta bortitza izan dutenak, hala nola Amparo “la baska” bezala, baztandarra Iruñean, bizitza gogorra izan eta jasan zuena, bortz urtekin umezurtza, gaztetan errekete batek bortxatua, berarekin ezkontzera behartua, senarrak eta haren amak lan gogorrak eta tratu txarrak jasan behar izan zituena, separatista eta atea deitua… orduko Iruña erdaldun eta anker hartan Javier semeari euskaraz hitz egiten ziolako… Egun batean, Amparo “la vasca” (mespretxuz erranda) itota hil zen Argan,batzuek izotzetan irrist egin zuela diote eta bertze batzuek… bere buruaz beste egin zuela. Hilerritik kanpo lurperatua izan zen, lorerik gabe, iluntasun beltz batean eta otoitz laburrik gabe (hitz hauek Josu Soraurenenak dira eta Nabarraldeko Anparo “la baska” artikulutik jasoak daude).

Baina hontakoan, Baztango emakume bat nabarmentzeko, Bittori Etxeberria Agerrebere, Elizondarra ekartzen dugu. Aistion aipatu den Angela bezala, Bittorri izan baitzen onena bere “jardueran”, eta baita Anparo bezala, bizitza gogorra izan zuelako ere. Bittori atxilotu egin zuten, Madrilera eraman zuten, eta garai hartako fiskaltza frankistak, heriotza-zigorra eskatu zion.

Bittori Etxeberria Agerrebere. Argazkia nabarralde.eus

Bittori Etxeberria edo “Pepita Etxano” (ezkutuko edo gerrako izena) 1908an Elizondon jaiotako emakume euskaltzale eta abertzalea zen. Errepublikako urteetan Baztango EAJren idazkaritzan eta EABren (Emakume Abertzalalen Batza) lehendakaritzan jardun zuen, jeltzaleek antolatutako ekitaldi eta mitin guztietan parte hartuz. 1936ko urtarrilaren 12an, Elizondon, egun handia izan zen (aipatzekoa da 20 urteko elizondar gazte bat zegoela Etxeberria anaiekin batera, Mariano Izeta izenekoa). Bittori bera ere Elizondoko ikastolaren sustatzaile eta sortzaile izan zen 1935ean, eta 36ko egun beltz hartan kanpotik etorritako erreketeek (eta hemengo batek) ikastola arpilatu zuten, bera barruan zegoen eta bere begiekin ikusi zuen nola erre zituzten liburu eta material guztiak. Bittori, ikastolako bultzatzailea izateaz gain garaiko Elizondoko liburutegiarena ere izan zen.

Bittori Etxeberria edo “Pepita Etxano” (ezkutuko edo gerrako izena) 1908an Elizondon jaiotako emakume euskaltzale eta abertzalea zen. Errepublikako urteetan Baztango EAJren idazkaritzan eta EABren (Emakume Abertzalalen Batza) lehendakaritzan jardun zuen, jeltzaleek antolatutako ekitaldi eta mitin guztietan parte hartuz.

Euskal kulturaren emakume aktiboa ere izan zen, eta hainbat kultur jarduera sustatu zituen bailaran, hala nola Nafarroako I. bertsolari txapelketa antolatzea (Esteban anaiarekin batera), 1936ko urtarrilaren 12an, Elizondon (aipatzekoa da 20 urteko elizondar gazte bat zegoela Etxeberria anaiekin batera, Mariano Izeta izenekoa). Bittori ere, Elizondoko ikastolaren bultzatzaile eta sortzaile bat izan zen 1935ean, eta 36ko egun beltz hartan, kanpotik etorritako erreketeak (eta hemengo baten bat ere) ikastola arpilatu zutenean, barruan zegoen eta bere begiekin ikusi zuen nola erre zituzten liburu eta material guztiak.

Gerraren hasieran Bittori 28 urteko emakumea zen, eta nazionalek, nor zen eta bere ideiak zeintzuk ziren jakinda, bertze baztandar batzuekin batera deportatu zuten: Francisca Iribarren eta Felizitas Ariztiarekin batera. Baina Baztanera itzuli ziren eta itzuli bezain laster, bera eta Felizitas, Esteban eta Timoteo Plazaren laguntzarekin, jendea pasatzen hasi ziren mugatik. Bittori arduratu zen erakunde hau lau lurraldeetara zabaltzeaz, bertze laguntzaile batzuen bila aritu zen, eta Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako lehendakariak erran zuen bezala:Erakundea Pepitatik sortu zen. Berak eman zituen lehen urratsak “. Bittorirekin batera, lau lurraldetan, hogei bat jeltzalek jardun zuten. Sarea emakumeek osatzen zuten ia esklusiboki, eta sarearen egituran zeregin garrantzitsuenak emakumeen esku zeuden (gizon gehienak hasieran gerran zeuden, eta gero erbesteratuta, atxilotuta edo hilda). Sarean, Bittori Etxeberria, Delia Lauroba Yeregui, Itziar Mugika Irastorza (Gipuzkoa) eta Teresa Verdes (Bizkaia) nabarmentzen ziren.

import_8211579_1
Alaba espioi sareko sortzaileak: Tere Verdes, Delia Lauroba, Bittori Etxeberria eta Itziar Múgica. Argazkia Sabino Arana fundacioa.

 Sarea arras garrantzitsua izan zen bai alderdiarentzat bai bertze talde “antifrankistentzat”, komunistek bat baino gehiagotan erabili zuten sarea, La Pasionaria eta Negrinen mezuak Baztango txoko honetatik pastu ziren. Javier de Landaburu, garai hartan Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde zena, Gazteiztik Elizondora bidaia arriskutsua egiten lagundu zuten. Baina emakume horiek gehien erabiltzen zuten ekintza kartzela nagusietan (Burgos, Larrinaga, El Dueso, Puerto S. María.) preso zeuden gudariekin lotura izatea zen, eta epaiketez arduratzen ziren funtzionarioekin harremanetan jartzea zen, preso zeuden gudarien informazioa lortzeko. Bide horietatik lortutako informazioa Eusko Jaurlaritzaren bidez erabiltzen zuten, Enbaxadari eta kanpoko ministerioei presoen egoerari eta heriotza-zigorrei buruzko datuak emateko. Horrela, Francoren gobernua internazionalki presionatzen zuten.

Sarearen eraginkortasunaren datu adierazgarria, honako hau izango litzateke: Burgosko epaitegietako kuarteletan lapurtutako dokumentuak, ezkutuan eta mugak zeharkatuz, Baionaraino eraman ondoren (kopiatu), 24 ordutan Burgosera itzultzen zituzten berriro. Bertzeak bertze, frankismotik ihesi zihoazen pertsonak muga pasatzea, Bittori, Esteban, Felizitas Ariztia, haren anaia Agustín eta Timoteo Plaza ari ziren lan horiek egiten, baina bertze baztandar batzuk ere inplikatu ziren, hala nola Pablo Etxeberria, Luis Plaza, Aniceto Arozena, Rafael Garmendia, Bautista Iribarren… Iheslariak edo dokumentuak bi tokitatik pasatzen ziren muga zeharkatzeko, bai Alduiderantz (Beartzundik), bai Sararantz. Sara oso urruti zegoen, baina seguruagoa zen. Zazpi edo zortzi ordu behar izaten zituzten, eta hiru lerro igaro behar izaten zituzten; karabineroak, falangeak eta erreketeak… Baztango samariarrak (samaritanoak) bezala ezagutzen omen zituzten. Bittorik berak egin zituen espioi lanak, bere lehen lana Bilbora joatea izan zen eta Asturiasko lurretan Eusko gudarosteak Italiarren aurka amore emateko baldintzak zeintzuk izan ziren jakitea izan zen. Informazio horri esker, Baionan zeuden Eusko Jaurlaritzako erbesteratuek errendimenduaren baldintzak zein izan ziren jakin ahal izan zuten.

Bittori Etxeberriak sortutako erakunde hau “Sare Alava” izenarekin ezagutu zen, sarea handituz eta indartuz joan zenean, erbesteko Euzkadiko Jaurlaritzak alderdiko gizon bat jarri zuen buru gisa, Bittorik berak ekarri zion Iparraldetik bere nagusia izanen zen Luis Alava medikuaren, kredentziala.

Erakunde honek (Alaba Sarea) 1937ko abuztutik 1940ko abendura arte iraun zuen (nahiz eta Bittori eta bertze guztiak muga, aurretik zeharkatzen ibili arren). Alemaniar Naziak Parisen sartu eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza okupatu zutenean, han barruan, “Barrne Zerbitzu” en zenbait txosten lortu zituzten eta Gestapok, Francoren poliziari entregatu zituen. Horren ondorioz, bi hilabetetan, 1940ko abendutik 1941eko urtarrilera, sare osoa deseginda geratu zen, eta Bittori Elizondon atxilotu zuten Agustin eta Felizitas Ariztiarekin batera. Hirurak Madrilera eraman zituzten eta sareko 28 atxilotuetatik 21 auzipetu egin zituzten. Lehenengo epaiketan, fiskalak 19 heriotza-zigor eskatu zituen, tartean Bittorirena, baina 1942ko berrikuspen-prozesuan Auzitegi Gorenak zortzira mugatu zituen, eta azkenean bakarra izan zen, Luis Alava buruarena. Luis 1943ko maiatzaren 6an hil zuten.

Bittori eta bertze hiru emakumeei 30 urtera arteko espetxe zigorra ezarri zitzaien. Azkenean, kondena 6 urtera arteko kartzela-zigorra izan zen. Bittori 1947an itzuliko zen Baztanera, bortz urtez Madrilgo Ventas kartzelan (emakumeentzako kartzela handiena) preso egon ondoren. Espioi gisa ere auzipetu zituzten Esteban eta Agustin Ariztia anaiak, eta, Bittori bezala, Estebani ere 30 urteko zigorra ezarri zioten hasieran, eta Agustini, berriz, 25 urtekoa. Felizitas Ariztia atxilotu zuten, baina ez zuten epaitu.

15125107921i1
Goitiko aldean Bittori baztandarra, beheko aldean Delia, Itziar eta Tere Madrilgo Ventas kartzelan. Argazkia Sabino Arana Fundazioa

Bittori, emakume ausarta eta izaera handikoa zen, feminismo euskaldunetik aurreratua, adoretsua eta alaia. Hirurogeiko hamarkadan sartua Lehen Baztandarren Biltzarretan piperrada prestatzen gogoratzen da. Urte batzuk geroago, 1978an, baztandarrek, Baztandaren Biltzarraren bitartez, merezi zuten omenaldia egin zieten emakume ausart horiei, Bittori Etxeberriari eta Felizitas Ariztiari.

Eugenio Ibarzabalek elkarrizketa bat egin zion eta Bittori Etxeberriaren erranetan: -“Arras pozik gaude Euskadi zerbitzatu dugulako eta gure kontzientzia erabat bete dugulako“.
Bittori, izan beharreko adibide bat, 1997ko maiatzaren 3an Gartzaingo bere etxean hil zen.

Post hau egiteko erabili den materiala

MEMORIA HISTÓRICA DE LUIS ALAVA SAUTU. Rafael Larreina blog. 2007.

GUDARIS Y REHENES DE FRANCO (1936-1943) (liburua). José Manuel Mendizabal Mendiola. Alberdania 2006

FOTOTEKA

Teresa Verdes, Itziar Mujika, Bittori Etxeberria eta Delia Laroba. Argazkia Fundación Sabino Arana.
Bittori Etxeberria, Delia Laroba eta Felicita Ariztia Elizondon. Argazkia diariodenavarra.com
Bittori Etxeberria, Delia Laroba, Itziar Múgika eta Tere Verdes,
Bittori Etxeberria, Itziar Mugika (kapelagilea lanbidez) Teresa Verdes ( inprimategi familiar bateo langilea eta irakurzale amorratua) eta Delia Lauroba. Argazkia Fundación Sabino Arana.

Read Full Post »

Urtero bezala, Ekainaren hasmentan  Baztan ikastolak bere besta ospatzen du ( aurten ekainak 7an). Festa hau Ikastola sortu zenetik egin da eta famili giroan, ospatzen da.

Baztan Ikastola  1970 urtean jaio edo sortu zuten (1970-71)- Garai haientan, Baztandar gehienentzat ama hizkuntza eskuara izan arren,  egoera larrian zegoen. Hola zela, zenbait guraso, Baztanen, ikastola baten beharra sentitu zuten eta segidan lanian patu ziren; Paperak eskatzen, Hernaniko Ikastola ikusten,  haurrak eskolara joateko  zeukaten gurasoekin hitz egiten… eta azkenean 1970eko martxoaren 24an; Mariano Izeta , Fernando Iribarren, Pablo Eraso, Antonio Astiz,  Joaquín Zubikoa eta Marcos Irigoyen gurasoek  Vianako Printzea Erakundean  “Elizondoko leku honetan euskarazko eskola bat irekitzeko, non haurrek gure hizkuntza maitea ikasiko duten” eskaera siñatu zuten, eta dena lortuta Irailan ikastola martxan jarri zen. Marcos Irigoyen Guraso Elkarteko lehen lehendakaria izan zen.

Lehenego ikasturte horrek 27 haurrekin Miserikordiako (zahar etxean) libre zegoen eta gustora utzitako gela batean hasi zen eta lehenego ikasle hoien andereñoa Lekarozko neska gazte bat izan zen;  Mari Karmen Goñi andereñoa.

20 hamarkadako ikastolako ikasleak. Argazkia nie50urte

Urte haietan, gela antolatzeko modua arras desberdiña zen: mahiarik gabe, lurrean exerita (honek zer erranak sortzen zituen herrian), liburu gabe, euskara abestiz eta txontxongiloz lantzen zen eta Larunbatetan, ibilaldiak egiten ziren…Baita ere urte hasieran, irakaslearen fitxa egitera eta haurren kopuruatz galdetzera garai haietako “sekretak” pasatzen ziren.

Hurrengo urtean bertze andereño bat etorriko da, Sokorro andereñoa.  Bi talde izanez eta urtez urte ikasle kopurua haunditzen joan zenez, irakale gehiagoren beharra  zegoenez  Mª Jose Bertiz, Mª Lourdes Apeztegia (Marilu) eta Mª Paz Goñi sartu ziren. Beranduxago 1978an lehenengo maixua agertuko da,
Kepa Dendarieta.

Ikastola haunditzearekin arazoak etorri ziren, lekua txikia zen eta gainera guraso batzuk “libro de escolarida” lortzen ez zelakoz seme-alabak atera zuten. Lekuarena, parkeko ikastetxearekin irtenbidea bat lortu zen. Eraikina eskola nazionalaren egoitza zena eta libre gelditu zenez “parkeko ikastolan” bihurtu zen. Geroxago etorriko zen Elbeteko eskola  eta borroka luze baten ondoren (herria ia ia bi zatitan banatu zen ta guzi) Pilarreko egoitza lortuko zen. Ordutik hona  aldaketak aunitz izan dira, oztopoak gaindituz normalizazio bat arte aurrera segitu du Ikastolak.

Hasierako 27 hoietako haur,  haunditu ziren,  gurasoak  bihurtu ziren eta bere seme alabak ikastolan matrikulatu zuten eta ia  urte dexente ondoren badirea kasu berezi batzuk, ikastolatik famili berbereko bi belaunaldi (guraso-seme/alabak)  pasatu direnak.

 Baztan kastola eta gaur egungo ikastolen aurrekaria, 30eko hamarkadan sortutako euskal eskolak (Nafarroan ikastola izena eman zizaien) izan ziren. Lehena, 1931n, Iruñeko Karlos III etorbidean jarri zen abian. Hiriburuaren ereduari jarraituz, 1933an Lizarran patronatu bat sortu zen ikastola bultzatu eta zuzentzeko. Azkenik, 1935ean, euskal eskola sortu zen Elizondon.

Guztiak ekimen pribatutik sortzen dira (Gerra Zibilaren ondoren sortzen diren ikastoletan ere izango da hori). Bultztzaileak Nafarroako euskal nazionalismoarekin zuzenean lotutako pertsonak edo taldeak dira. Denetan modu batera edo bertzera Nafarroako Emakume Abertzale Batza atzean zegoen; Hiru ikastoletan kontratautako andereñloak erakunde hoorretakoak ziren. Baztanen erakundearen lehendakaria Bittori Etxeberria zen eta berak, bere anai Esteban eta Elizondo’ko Eusko Etxea’n biltzen ziran bertze euskaltzaleek eraginda; Manuel Aramburu, Agustín Ariztia, Rafael Garmendia, Bautista Iribarren, Felizita Ariztia, Timoteo Plaza, Ignazio Iturria …posible izan zen. 

Ikastola 1935ko Irailan ireki zen eta Beitonea etxean kokatua zegoen. Pilare Alba Loiarte goizuetarr hartu zuten andereño. Ikastolak onek Ignacio Iturriaren laguntza jaso zun eta honek gastu guztiak hartu zituen, andereñoren soldata, liburuak, mahiak. Bertze batek tokia utzi zien. 

1935ko ikastolako gela, Beitonea etxean. Argazkia nie50urte

Baina Mariano Izetak kontatzen zun bezala gure herri hontan beti izan dira euskararen etsai batzuk eta hauek maltzurkerietan, ikastolak ez zuela baimenik, legez kanpo zegola , bota behar zela…hasi ziren eta lan zikin hori bere fruituak eman zuen. Hasi bezain laster, aste batetara gobernua ikastola itxi zun eta haurrak eskola nazionalera bueltatu ziren (erdaraz ikastera)

Ikastola lau hilabetez egon zen itxita baina  1936ko Otsailan hauteskundeak izan ziren Espainian eta Frente Popular talde ezkertiarrak hauteskundeak irabazi zitun eta gauzak aldatu ziren. Baimena eskatu zen Gobernu berriari eta honek baietza emanez ikastola berriro, ireki zen. Bizpa-hiru 
hilabetez segitu irekia egon zen eta ikasturte anormaltasunean aktie zen, baina zorritxarrez faszistak armetan altxatu ziren (Espainiako gerra zibila lehertuz) eta uztailak 25ean Iruñetik Mauricio Iribarren falangista iritsi zen. Udaletxeko Errepublikaren bandera balkoitik behera bota ondoren, falanjistak (eta haien inguruan bilutako elizondar aunitz) Ikastolako atea bortxatuz sartu ziren eta han aurkitu zuten liburu guztiak erre zuten, mahiak eta aulkiak eskola nazionaletan banatu zuten eta  ikastola ustu ondoren,  ate buruan horiz “cuartel de Pelayos” idatzi zuten.

P.D Sarrere 2009ko ekaina engin zen baina, urta hauetan moldatu eta informazioni berria gehitu zaio.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Mariano Izetaren ” Baztango kontuak” ( Bilbao Bizkaia Kutxa. 1999) liburua.Las Ikastolas en  Navarra ( sigloXX): Búsqueda de un modelo de escuela propio. Irene López Goñi. Universidad Pública de Navarra. 2005

Euskerazaintza. LVIII Zenbakia. 2006.

Gerra Zibila eta gerraostea Baztanen 1936-1946. Iker Frias Iturria. Kondaira.com 2004.

Los primeros alumnos de Baztan Ikastola vuelven a clase. Lander Santamaría. Diario de Noticias. 2015

Read Full Post »