Baztan, mendiz inguratuta dago, hoietak mendi batzuk garrantzi haundia daukate baztandarrentzat, historio baten bat gordetzen dutelako, aspaldiko kondairak eta aztarnak daudelako, kontakizuna eta gertakizun bitxiak dutelako… hoietako bat Legate mendia dugu. Gauz guzti hoiek betetzen duelako eta Legate bere 870 metrokin, ia ia Baztango edozein lekutik ikusten delako eta gizakia hasierako garaietatik handik ibili ta igo dutelako, mendi garranzitsu, ezaugarri eta magikoa batean bihurtzen diote.
Leku Magikoa, gizakia bailara hauetan bizi izan zenetik da (neolitotik), zeren hor daude Legate inguruan garai hartako aztarnak, trikuaharriak, harrespilak eta zutarriak, Urriki 1-2 , Mairu Harri, Xaldarri 1-2 , Legate 5-6…Barandiaran, aita Ondarra, Luis Milla ta bertze batzuk, aurkitu ta katalogatu zutenak eta gaur egun oraindik aurkitzen direnak, azkenetakoak 2007an Hilarriak taldea aurkitutakoak, Xaldarri 3, Errandonea Ipar, Errandonea hego… trikuharriak eta bizpa hiru zutarri (argazkian Legateko harrespila, argazkia “el buho”rena da eta menhieres y otras piedras blogetik artuta dago).
Majikoa ere bere kaskoan dagoen gurutzagatik, zeren garai batean bazen ohitura mendi kasko batzutan gurutzeak paratzea udaberriaren omenez, oparotasuna erakartzeko. Zihuraunitz ohitura pagano batik etorrita eta lehenago zerbait izango zelarik akaso, 1901ko maiatzaren 3an eta Lekauzko kaputxinoak sustatuta gurutze bat altxatu zuten (ez da gaur egun dagoen burdinezko gurutzea), 10 metrotako harrizko gurutze bat zen eta Joxe “argiñe” argiñak indakoa, eta erraten denez harri batzuk mila kilo pisatzen zuten eta leraz eraman ziren Zarborta baserritik, hango larraiñan egin bai ziren. Bitxikeri bezala erran, lera horren “gurdizaina” emakume bat izan zela, Elizondoko Angela “beratarrak“, arraroa garai haietan lanbide bezala emakumeentzat, baina zonaldean, lanbide horretan onenetakoa zena. Inaugurazioa Maiatzan izan zen eta eunka baztandar joan ziren, baino urteak eta jasandako denboraldiak, ekaitzak ta tximistaz kolpatuta, eroria bukatu zun.
1979an horrela zegola, Mariano Izetak zerbait egin behar dela proposatzen du, eta baztandarrak erabakitzen dute berri bat egitea baina aldi hontan burdinezkoa. Lehenengoa argin bat egin bazun, kasu hontan arotz bat eginen du Eugenio San Miguel Zubietarra (jatorriz Baztandrra), eta Franzisko Etxenike Oronoztarra kaskoan montatuko zun gurutze berria. 1979ko Abuztuaren 5an inaguratuko da gurutze berria, 5m izanen du eta harrizko pedestalekin 8metrotara iristsiz. Guruzea berriak, bere harrizko anaia zaharra izan zen bezala, aspaldiko via crucisko helmuga ikustezina bihurtuko zen, zeren hori izanen zen lehengoaren helburua akaso, via cruzis hori egitean, urrundik ikustea gurutze haundi horren bidez, kalbario-bide horrren bukaera. Nabaria denez ohitura haundia bazen Legate igotzea eta igoera hoietan garrantzi haundia, izanen du gurutze berriaren bultzatzailea, Mariano Izetak, zertaz hainbertzetan igo zuen, erraten da 100 aldiz baño gehiagotan eta ehungarren horretan ospakizun xume bat egin zen eta nola ez mutildantzak dantzatu ziren gurutzearen inguruan (argazkia pirineo 3000 webgnetik artuta dago)
Legatera igotzearen ohitura segitu eta mantendu da orain arte, eta horren adibidea bezala joan den Igandeko Baztango mendigotzaileen, Legateko ateraldia da. Aurtengoan eguna ederra atra zizaien , dena zuri zuri eta zeru urdin, eta urtero bezala Gerardo Plaza baztandar mendigotzailearen oroigarrian bilduz, urteko omenaldia egin zioten. Gerardo Plaza Lekauztarra, lehenego baztandarra izan zen eta baita ere lehenego euskalduna iñaki Aldaya, eta Xabier Garaioakin batera zortzimil bat igotzea lortu zuena, Himalayako Dhaulagiril (8.I67 m) mendia izan zen 1979ko Maiatzeren 2an (gurutze berria inagurtu zen urtean). Oroigarria argazkian ikusten ahal den bezala piolet bat irudikatzen du. (argazkia pirineo 3000 webgnetik artuta dago).
Gerardo Plazaren oroigarria ez da kaskoan dagoen bakarra, zeren baita ere dago D. Julian Mitxelena apeza ezagunaren omenez, harri gorriz eta zutaharri moduko eraikitako oroigarria. D. Julianek apez ezaguna eta ahazteziña izan zen (nola ez ahaztu buruan ematen zituen kokak! ah! eta bazutan sugusak ere!), mendian ibiltzea eta mendiak igotzea gustokoa zuena, mendigotzaile aparta zen. Bere afiziogatik, garai bateko baztandar gazte haunitz mendiarekin lehen kontaktuak bere eskutik (lobatoak bidez) izan genun eta 14 urte bete gabe Saioa, Mendaur, Legate eta inguruko mendiak igotzen genun.
Bi Baztandar mendigozaileen (D, Julian Arantzarra zen, baña urte aunitzan apez moduan Baztanen egon zen) oroigarria apartez, Legate kaskoa bertze “eraikin” batzuk aurkitzen ahal dira, altare txiki bat, via-cruzis egiterakoan meza batekin akitzen bai zen, inguruko mendien eta norabideak ezartzen duen mahia, baserri baten irudia daukan buzoia, Xorroxingo antenak…ikusten denez, gizakia moldatutako kaskoa edo kasko gizatartua da Legatekoa, baina guzti hori magikotasun hori kentzen ez diona. Benetan magia edo xarmantasuna kentzen diona inguruan dagoen harrobia izanen da, ez harrobia hain zuzen, baizik garai batean egindako harrobira iristeko pista, zeren lan haietan ez zen ezer errespetatu eta bidean aurkitzen ziren trikuaharriak sunsitu ziren ta baita ere zutarri bat lekutik eraman.
Baino gizonaren basakeriaz gain eta eskusartzeaz gain, oraindik mendi honetan nabaritzen eta sumatzen da aspaldiko magikotasun “laino” hori, eta mendi guztiak ez daukate lanbro majiko hori!.
Post hau iteko hurrengo materiala erabili da.
Lander Santa Mariaren “San Miguel en el País del Bidasoa” idazlana.
“Las cuatro estaciones en el Valle del Baztan” (Diario de noticias, Baztango Herri Unibersitatea. 2006) Lander Santa Mariaren liburua.
Mariano Izetaren ” Baztango kontuak” ( Bilbao Bizkaia Kutxa. 1999) liburua.