Bixer Bizernean bizi de, herri ttipi hoketan hola da oraino: etxiak ematen du izena.
Aldike pollite izeten da Bixerrekin ele xaharketan aritzea. Holako batian zuei erakutsi nahi datzetena hola kontatu zaten:
Etxe xahar batian famili xume bat bizi omen zunen: senar- emaztiak eta haur sortu berrie. Ilunabar batez senar-emaztiak hola mintzo zitunen:
– Aurre beti titien diet baño ez duk batere handitzen ― Emaztia, arras kezkatue.
– Subia dunela…! ― Senarrak, pentsakor.
Gizona gau hartan kuartoko ate ondoko zola irineztatu zinen eta hartan konturatu zunen biharamun goizean, baietz, subia ebaskuan ibilki zunela. Gizona, ondoko gaue, ate gibeleko aldian zelan egon zunen. Bera konturetu orduko subia eta haurre, biek, tzupe eta tzupeka ari zitunen; bata emaztiaren titie edaten eta bertzia subiaren puzten puntari lotue. Ama-semiak deustaz ohartu gabe goxo-goxuan lo zitunen . Manera hartan senarrak ez zunen deus egiten ahal, subiari bere lana akitzen uztia baizik. Noizpait aski edan t´onduan abietu zunelarik, senarrak subia makilekin zanpaka lehertu zunen. Animeleko sube tzar hure lehertzerakuan ganbara den-dena esnez orakatu omen zunen…
Eskerrak eman nahi nion Begoña Durruty artista Arizkundarrari, bidalitako ipuin onegatik ta baita ilustrazio ederragatik. Ipuia, Arizkungo Bozate auzoan aspaldi bildutakoa da eta han azaltzen dena ez da kontakizun ximple bat edo haurrendako ipuiña, baizik gizakiak betidanik beldurra izan dun animali baten gertakariak; naharrastia, nazkantia, hiltzen ahal duna eta mitologi edo kultur guztietan indar gaiztoen ikurra izan dena.
Gure mitologian, erensuge, sugar, bertze gauz batzuen artian erautsien sortzailea; mitologia grekoan, Typhon (erdi gizona erdi sugea), haiz bortitzen sortzailea, Equidna… Leviatan itxasoko suge erraldoia eta kristoneko uholdeak sortzen duna, judetarren mitologian; eta nola ez biblian agertzen den bezala Evari sagarra ematen, deablua!
Baño suge esne xurgatzailearen kondaira hau (baita ere bada behien errapetik zintzilikatzen direnak) berriz munduko, kultur gehinetan aurkitzen ahal dugu, badira Amerikan,Europan eta baita Iberiar peninsulan (gehien bat kantauri “kornisan” eta Pirineotan). Bozaten bezalaxe, herri aunitzetan, oraindik atsoak kontatzen dute ipui hau eta baita, ikusi izan dutela, erranen dute, Austuriasen , Galizian las serpes, Aragoien lacuerco, Extremduran Luzeroa… Europan berriz, Italian serp que pupen, Alemanian…
Berriro bueltatzen gure zulo hontara, erran, ez dugula hau historio bakarra suge bat protagonista dela, ez Bozatetik urrun, Auzan, aipatzen da ere sugar edo erensugeak kobazulo batean, aspaldiko altxorra gordetzen dula (hemen kondaira) eta akitzeko baita ere erran, blog hontan sugezarrarren bertze ipuin bat agertu zela eta hau ere, bertze baztandar artista bat bidalitakoa, lola sarratea .
Ondo izan ta kontuz sube-tzarrarekin!
Utzi erantzun bat