Joan den larunbatan (abenduaren 12) Arantzan, Baztan Bidasoako txistularien topaketa izan zen. Ekitaldi hauen helburua, inguruko txistulariak elkartzea eta egun ederra pasatzea da. Baina horrez gain, gure kultura bizi bizirik, dagola ikusteko balio digu. Kasu hontan, soinua, dantzak, tradizioa… belaunaldiz belaunaldi, aitatik semera, mendez mendez, gaur egunerartio iritsi zaigu eta han, bildutakoak txistulariak, hori guztia ordezkatzen dute.
Haurten, Arantzako Ixkibo baserriko Juan Migel Biurrarena ttunttunlaria ezagunaz oroitu dira, Juan Miguel txistulari txistuegile ospetsua izan zen eta baita Euskal Herriko Txistularien Elkarteko lehendakaria.

Maurizio Elizalde. 1985 Lantzeko iñauteak
Guk (Baztanen) ere izan dugu gure ttunttunero ospetsua, eta batzuen erranetan, Juan Mari Beltran musikologoa bezala, XX. mendeko euskal musikari handienetako bat izan zen, Arizkungo Maurizio Elizalde txistularia. Maurizio 1915. urteko Irallaren 21ean sortu zen, Amaiurko Lizundegi baserrian . Bere aita Antonio Elizalde, txistularia ere, Anizen sortua 1884an , baina hiru urte zituelarik bere familiarekin Amaiurrera joan zen bizitzera. Nahiz eta Maurizio Amaiurren sortu, handik guttira Aintzialdeko (Arizkun) Martintoneko bordara etorriko zen famili guzia.
Mauriziok bere aitarengandik lkasiak zun orain danzatzen ditugun mutil-dantzak eta gañerakoak ere. Antonio aitak, lehenagoko txistulari zaharretatik lkasiak zituen eta hoien artean aipatzekoak dira; ‘PIXU” Arizkungo Bozate hauzokoa eta “XAMAR“, Erratzuko txistularia. Aitak baita ere, dantzari zaharrengandik ere ikasiak zituen. Antonio Elizalde, txistulari haundiaz gain kriston lana egin zun Baztango dantzak errekuperatzen, berak eta Errazuko, Jose Telletxea txistulariarekin batera, bildu eta osatu zituzten Baztanen barreiatuak aurkitzen ziren mutil-dantza guziak.
Miresgarria izan zen bi txistulari hauen lana, eta lan hori esker, erdi galdurik aurkitzen ziren mutil dantza guziak, berpiztu ziren. Antoniok memoria haundia eta izugarria zeukan eta dantza guztiak bere buruan omen zituen, eta Maurizio semeak, den denak ikasi zituen.

argazkian Maurizio gazte atabala jotzen, Aita eta ondoan aita Donostia).
Haundia izan zen Maurizioren aita, baina semea ere aita bezala izan zen, maixu eta dantzari haundia!. Hameka urte zituelarik hasi omen zen bere aitarekin soñulari bezala eta orduan atabala jotzen omen zuen eta holaxe eman zion hasmenta bere ofizioari. (argazkian Maurizio gazte atabala jotzen eta ondoan aita Donostia).
Gero txistulari bezala lan izigarria eginen du. Arizkungo herriko txistulari bezala aunitz urtez ibiliko ze, 60 gutienez. Elbete, Lekaroz eta Gartzainen 56 urtez ari izana da herri hoietako bestetan . Elizondon 48 urtez Santiotan eta Baztandarren Biltzarra egunean, Bretoingo Saint Michellen Ezpeletako dantzarikin, Madrilen, eztaietan, omenaldietan ere aunitzetan ibilia da. .. eta guzti hoietan edo gehienetan bere ondoan bere bikotekide, Felix Iriarte atabalariarekin. Felix ere, Arizkungoa zen eta atabala txikitatik ikasi zun eta 35 urte ingur,u plazaz plaza ibili ziren biak, jo eta jo.

Maurizio eta Felix
Maurizioren inguruan, bitxikeri bezala kontatzen da berak erraten zula;- “Nik jotzen det nere aittek jotzen zun era berean”. Honek eratzun xinplea dirudi arren, harras zalla da ulertzea! Mauriziok soñu berbera bat, ez zuen iñoz berdiña iten! bazutan era batera jotzen zun ta bertzentan era hori aldatzen zun. Inprobisazioa eta melodien eta erritmoen jokua zen bere jotzeko era. Orduan ez baldin batzuen iñoiz berdin jotzen , nola joko zuen bere aitak? ba, badirudi berdin joko zuela , hau da inprobisatuko zuela ere. Hori ikusten (entzun) ahal da utzitako lanetan, lan hoien artean bi disko daukagu; Baztango-Dantzak diska eta Lantzeko zortzikoa. Jostaketa-dantzak diska eta hoietako bat Juan Mari Beltranekin grabatu zun eta berak garai batean erran zun bezala, berarekin grabatu zuen diska ez zuela pieza bakar bat errepikatu.
Baztango zortzikoa
http://www.txistulari.com/mp3/zortziko.mp3
1991an Maurizioak Euskal Herriko Txistularien Elkarteko urrezko domiña eman zioten eta egun zoragarri hartan 75 urte zeukala bere ondoan ere Felix Iriarte zegoen.Ttunttunero bikoteak hamaika omenaldi jaso zuten Baztan inguruan eta Lantzen. Elizondon plaza batek bien izena du, eskultura eta guzti.
Biak aspaldi utzi ziguten (fisikoki) baina bere soinuak oraindik baztango herritik entzuten dira zeren hauen bien atzetik eta hauei txikitatik ikusita eta haietik ikasita, ttunttunero belaunaldi berriak izan eta agertu ziren, Elizondon; Agustin Eraso, Jexux Bailon, Asier Viela, Mikel Ortega, Fernando leiza (atabalaria) Jaime Viguria (atabalaria)…Arizkunen, Xabier Durruty, Juan Migel Iriarte (atabalaria), Larraldetarrak ..,
Eskerrak eman nahi nuen Jaime Viguriari zeren argazki guztiak “lapurtu bai diot” eta hauek eta argazki zoragarri gehiago bere Flickr-eko galerian ikusten ahal dira eta baita ere, zoriondu!!! egin duen bideogatik “Maurizio eta Felix…ezin atzendu“ polite, ederra, xamangarrie, goxoa, ez dut hitzik…berriz ere eskermile!
Ederra Baztango ttunttuneroei buruzko artikulotxo hau.
Ez dakit nirekin gogoratuko den baina Xabier Durrutyk eta biok elkarrekin ikasi genuen Iruñeko Joakin Maia musika eskolan txistua jotzen, urte batez edo biz, eta ilusioa egin dit hemen bere izena irakurtzea. Hau irakurtzen badu, goraintziak Xabier!
Kaixo Aritz , jakinzazu Xabierrek tarteka irakurtzen dula bloga eta goraitzak artuko ditula, bertzenaz nik emanen diot zure partez
Aupa Pello & company… artikulo ederra, bai horixe, eta ederki in duzu nere argazkiek hartu balima dituzu, azken finean nik ez dut escaneatu eta Flicken publiketu beizik in…
Segi segi hola pello, informazio bero-bero eta pil-pileko gauzek ezkeintzen, ah! eta bertaneko egutegiko bildotsa ederra, eh? zure hazienda da?
Goraintziek,
Jaime.
Epa Aritz, eskermile goraintziengatik, bainan ez naiz seguro nor zaren, (barkatu) bainan ikusten badatzut zautiko datzut. Urte oietan Alfonso Iturriak erakusten zakun, oroitzapen onak dauket garai oietaz.
Goraintziak Aritz, eta nerekin txistua ikasi zutenendako
Aupa Xabier!
Nik gogoan dut txistu bat ere egiten ibili zinela… Bai, Alfonso Iturriarekin ibili nintzen ni ere. Gero ikusi izan zaitut Urbeltzek elizondon eman zuen hitzaldi batean eta ez dakit beste nonbaiten…
Urte ongi bukatu eta hobe hasi!
Argazkiko erdikoa naiz ni:
