Maiatz lore, urre lore.
Maiatza, edo Loraila eskuaraz deitua ere, loreen hilabetea da eta Maiatza hitza, Maia erromatar-grekotar jainkotsarengatik datorkigu. Baita ere kristauen ohituran Maiatza Ama Birgiñari (Maria, Mari, Maddi…) eskainita dago. Grekotar mitolojian Maia “ama ttipia” da eta erromatarran Maia Maiestas (Bona Dea, Jainkotsa ona) da bere parekoa. Jainkotsa na-k (Maiak) ugalkortasuna, kastitatea, birjintasuna eta osasunaren jainkosa da. Bere gurtza oso antzinakoa zen eta bertan, emakumeentzako bakarrik ziren errituak zeuden, Emakumearen ugalkortasunarekin lotutara zuenez udaberriko jainkosa ere zen (Kristauen Ama Birjiñaren antzeko parezido).
Baztanen, Arizkungo “Maiatzako erregiña” eta Arraiozen ospatzen den“ Erregiñak eta saratsak” bestak (Donozteben “Maia Besta”), denbora urrunetatik Maia jainkotsa errituekin errotutako ospakizunak dira.
Maiatzeko erreginaren festa eta dontzeilen gorteatzea arras antzinakoak ziren Europan, eta dantza, kantu, lore eta adarrekin ospatzen zituzten. XVI. mendean Iruñeko gotzainek debekatu egin zituzten. uten Gipuzkoako elizbarrutiko herrietan XVI. mendetik, eta hurrengo mendean, Nafarroako ipar-mendebaldeko mendian. 1797an oinik Iruñeko auzoetan Maiatzan gurdietan adarrak eta hostoekin apaintzeko festa eta tradizio mantentzen zen Hala ere, maien jaia Baztango herrietan mantendu zen.
Gainerako merindadeetan ez da debekurik ageri. Gero, erregeek kendu zituzten Espainian. 1797 arte iraun zuen Iruñeko auzoetan enramadak jartzeko eta festa garaipen-gurdiekin egiteko tradizioak. Hala ere, maien jaia Baztango herrietan mantenduko da.
Ospakizun honen funtsezko egitura iduritsua da leku guztietan: neskato gazteak zuriz jantzita eta lorez hornituri, kalez kale ibiltzen dira kantuz eta dantzaz, herritarrei “borondatea” eskatzen dutenak. Ematen dutenentzako bertsoak loratsu eta politak izanen dira eta benetako madarikazioak luzatzen dizkiote ezer ematen ez diotenei.
Arizkunen (Maiatzako erregiña) erregiña neskato bat da eta aulki batean eramaten diote. Arraioizko Erregiñak eta saratsak bestan bi erregiñak dira eta saratsen laguntzakin eta panderoz joka etxez etxez abesten eta urtatxa eskatzen doaz.
Maiatzako erregiña Arizkungo Bozaten 1941. urte arte Goitikostean egiten zen, (gaur egun bai Goitikosten eta Beitikosten egiten da), eta herrian 1963.urtean Larraldetarrak berreskuratu zuten eta berriz ohitura galde ondoren 80 hamarkadan (Mari Cruzita Goñi esker) berriz berreskuratu zen eta orain arte irauten du. Arraiozen ere berreskuratu zen festa, kasu hontan, Valentin Barragani esker dirudienez 1935zko urtean izan zen ospatu zen azken aldia.
Festa hauek Udaberria eta ama naturaren omenez dira, eskertuz emandako loreak, ostoak, fruituak, zuhaizetakoak eta baratzekoak…
Utzi erantzun bat