
Alan Lomax 1948 Argazkia The American Folklife Center
Alan Lomax 1915an Texasen sortutako etnomusikologobfamatu bat izan zen, baita ere XX mendeko abesti herrikoien bildutzaile haundienetako bat bezala zautzen zaio eta garaiko telebistako saio garranzitsuenetan parte hartu zuen. Estatu Batuetan blusaren inguruan ibili zen eta Muddy Waters, Leadbelly, Woody Guthrie, Jelly Roll Morton …eta halako artistak aurkitu eta ezagutzera eman zuen.
Europa osoa bere grabadorakin zeharkatu zuen; Italia, Irlanda, India , Rumanía, Aragoi, Asturias, eta 1952ko abuztutik Euskal Herrian, urte notaio abenduan eta 1953ko urtarrilan…Baztanen ibili zen.
Baztanen Mariano Izeta ezagutu zun eta 40 urte lenago Rudolf Trebistch ikertzaile eta etnografo austriarra Tadeo Bielari eginzion bezala, Alanek 38 urteko Mariano, kantari eta irritziak botaz grabatu zion .Grabaketak hiru kanta ta hainbat irrintzi izan ziren
1. Akerra ikusi degu Marianori gizon koro bat laguntzen dio
2. Kaila kantuz,1925ko Cancionero de Azkue-en Hasparren (Laprdin) bildutako abestia da.
3. Txoriñoa, nora hua Aita Donostiak baita ere Lapurdin bildutako kanta,
Grabaketan Mariona abeslari fine eta franco ongi agertzen zaigu eta Alan berberak harritu eta zorionduko dio.
Maiatzan Alanek Marianori gutun bat idatziko dio, erranez bai irrintziak bai hiru euskal kantak Parisen eta Londresen Gaunitz gustatu dutela eta B.B.C-en erabili eta laster emitituko direla aipatzen dio. Gutunaren bukaeran eskerrak emanez gain bere ahotsaz zoriontzen dio.
Irrintziak eta bideo hontako kanta “Akerra ikusi degu” banatuta grabatu zituen, baina bideoan, kantan txertatuta agertzen dira.
Kanta. Akerra ikusi degu
Abeslaria Mariano Izeta
Grabaketa Alan Lomax
Audio montajea Pachi Mendiburu
Bideo edizioa Pello San Millan
Elizondon, Mariano lagunduta Juan Erasok gidatutako koralari “Ai hori begi ederra!” “Aran lore” gradate zen. Baita ere, Elizondon hainbat audio grabatu zituen ta solasaldiak izan zuen Candida Olaetxea Erasorekin, eta J. Lorenzo Iturralde (itsue eta zaharretxean zena) abesti baten bat kantatu eta honek grabatu zion.

Birgiña ama. Abeslari Juan Lorenzo Iturralde. Partituraren argazkia musicatradicional.eu
Alan Lomaxek Elizondoz gain, 1952ko abendu bukaeran ta urtarrila hasieran Erratzun ibili zen eta Etxebertzeko Joxe Fagoagarekin eta bere alaba Mariarekin hainbat kanta grabatu zituen. Kasu hontan 10 pieza eta bat Erratzuko “sonido ambiente.
Erratzuko audio guztiak musicatradicional.eu atarian daude. Hoietako batzuk 2001an The Alan Lomax Collection. The Spanish Recordings. Basque Country: Navarre (Rounder Records, 2001) cd-an argitaratuak izan ziren.
Eskualdeko ibilbidea Lesakan amaitu zuen eta han Maurizio Elizalde eta Manuel Jaurenarekin Baztango Yoyak grabatu zuen.
Post hau egiteko erabili den materiala:
Patxi Mendibururen desolvidar bloga.
wikipedia, Alan Lomax-en wiki
Arratse on atzerritik. Galderatxo bat; baduzu baztandarrez idazten den atalik? Ikasi nahirik nabil baina ez dirudi hedabideetan edukirik dagoenik, tamalez 😥 Mila esker!