“Elezahar” herrikoi baten arabera, Baztan bailaran, kiwia Zelanda Berriko errugbi jokalari baten begikotasunari esker iritsi zen Lezarozko zelaietan.
Kondaira egia borobila ez den arren, egiazko zerbait dago istorio horretan. Roger Mahan 70eko hamarkadaren amaieran Madrilera iritsitako hogeita hamar urte inguruko Zeelanda Berriko gazte bat zen, berarekin Jim laguna zihoan. Bi Zelandaberritarrak Espainako hiriburuan ingeleseko akademia batean eskolak emateko etorri ziren, eta ia hirian eman zuten lehen egunean, beren kirol gogokoena praktikatzeko asmoarekin rugby talde bat aurkitzea proposatu ziren.
Madrilen zehar hainbat itzuli eta saiakera egin ondoren, Unibertsitate Hiriko Zelai Nagusira iritsi ziren, eta, zeelandaberritar gisa aurkeztu zirenean, entrenatzaile baten aurrera eraman zituzten berehala. Entrenatzaile horren hitz bakarrak “Training, tuesday” (entrenamendua, asteartea) izan ziren.
Entrenatzailea Lino Plaza Lekauztarra zen, garai hartan Arkitekturan dena zena, eta Estatuko errugbiaren kondaira bat, ordurako Baztandarrak hiriburuan bi hamarkada zeramatzan.
Entrenamendu haietan (astearteetan), Mahan eta Plazaren artean sortu zen adiskidetasun haundia eta aipatutako Baztango kondai berriaren hazia izan zen; horren arabera, haraneko kiwi laboreen jatorria errugbian egongo zen. Urteetan zehar, Plazak, jokalari, nazioarteko epaile, entrenatzaile, zuzendari eta errugbiko hautatzaile nazionala izan zenak, zeelandaberritarren adiskidetasunari esker, kontzentrazioak antolatzen hasi zituen Lekarozen, Zeelanda Berriko jokalariek etxekoak hobetzen irakats zezaten. Eta diotenez, kontzentrazioetako atsedenaldietako batean, Zeelanda Berriko jokalari batek erran omen zuen Baztango lurra kiwia lantzeko egokia zela.
Garai hartan, Mahanek errugbiarekiko zaletasuna eta Plazarekin egindako entrenamenduak Australiako otarrainxkaren, Zeelanda Berriko arrainaren eta, jakina, kiwiaren inportazioarekin uztartzen zituen. Bere herrialdeko “mayoristen” tokiko ordezkari bihurtzea zen bere helburua, baina dena ia itxita zegoenean, bertze bat hartu zuten ordezkari gisa Espainian.
Orduan proposatu zion bere lagun Linok ekoizle bihurtzea. Eta Baztan bailaran egitea. Mahanen arabera, “klima leun eta hezeagatik Baztan laborantza hau garatzeko egokia zela” aipatu zuen eta koindairako errugbi jokalari ospetsua bera izan liteke, baina meritua Plaza baztandarrarena izango litzateke, berak baino lehenago ikusi baitzuen aukera.
Zeelanda Berrikoak zalantzak zituen mikroklima atlantikoarengatik iruditzen zitzaion Pirinioetatik gertuegi zegoela eta hotza gogorregia izango zela. 82an hastera animatu ziren. Urte hartan, hain zuzen ere, ezohiko elurte batek estali zituen lehen landaketak, eta ekintzaileak okerrenaren beldur ziren. Aitzitik, landareek bizirik iraun zuten eta Mahanek ordura arte dastatu zituen kiwirik gozoenak lortu zituzten. Zeelanda Berrian kontatu zuenean, ez zioten sinetsi.
Hektarea bateko landaketarekin hasi zen esperientzia eta Hasierako arrakastak Kiwi Baztán, S.A. izeneko sozietate anonimo bat sortzera bultzatu zituen (Miguel Mindegia ere bazkide gisa sartu zen), 1987an Sociedad Agraria de Transformación (S.A.T.) bihurtu zena. Bere kapitalaren zati bat Zeelanda Berrikoa zen eta, era berean, Zeelanda Berriko teknikariek landa-lanetan aholkatzen eta esku hartu zuten..
Hasieratik, Nafarroan fruta horri eskainitako azalera pixkanaka hazten joan da. 1987. urtearen amaieran 17 hektarea zeuden landatuta eta handitzen jarraitzen zuen. Hala ere, bailaran ezartzea ez zen guztiz erraza izan. Eztabaida ugari izan ziren, errate baterako, fruitua ez zela ohikoa inguruan, eta, dirudienez, arrakasta handiagoa izan zuten landaketak sortzeko aholkularitzarekin merkaturatzearekin baino. Baina… berrogei urteko historiarekin gaur egun erraten ahal da Kiwwia tokiko eta fruitu tradizionala izan daitekela!
P.d (Bitxikeria).
82an Espainiak Munduko Futbol Txapelketa hartu zuen urtea izan zen. Zeelanda Berria jokatzeko sailkatu zen, eta Mahan bere herrialdeko futbol selekzioaren manager gisa kontratatu zuten, eta batzordearen eskaera bat jaso zuen Zeelanda Berria ordezkatuko zuen landare bat hautatzeko, Munduko Txapelketako Lorategia izango zena (Bernabeuren aurrean) landatzeko. Eskaera Plazari eman zion, eta honek Zeelanda Berriko lihoa (lino) edo formioa aukeratu zuena, eta plakan herrialdeko agintarien edo txandako enbaxadorearen izena jarri beharrean, “Lino” hitza ezarri zen.
Sarrera hau egiteko erabili den materiala:
Una “montaña de dinero”, una venganza y el rugby de Nueva Zelanda: la historia de cómo llegó el kiwi al Baztan. Haritz Sarasketa. 2022. Publico.
Kiwi. Gran Enciclopedia de Navarra.
El cultivo de kiwi vuelve con fuerza a la comarca. Alicia del Castillo. 2010. Diario Vasco.
FOTOTEKA.
Utzi erantzun bat