2011ko martxoak.
Igandian martxoak 13an, Baztango herri historiko honek (Amaiur),”1512-2012 Nafarroa bizirik” ekimenaren bidez, berriz bildu zitun Euskal Herriko edozein tokitik etorritako naparrak; kostaldeko naparrak, mendedebaldeko naparrak, lautadakoak…Goizean, Amaiurko gazteluaren oroimenean eraikitako oroigarrian, ekitaldi xume bat izan zen, orain dela ia 500 urte (489 hain zuzuen), Amaiurko Gazteluaren defentsan eroritako nafar gudariei, aurreskua eta lore sorta eskeiniz, hau burutu ostean, eguerdia aldera herriko plazan ekimenaren ekitaldi nagusia ospatu zen.
Ekitaldi hortan “Nafarroako gazteluak mugarriztatzeko” ekimena aurkeztuz gain, bertsolariak: Manolo Arozarena, Bittor Elizagoien, musikariak Fermin Valencia, Fabian ta Mila joteroak eta baita ere Xabier Sukia eta Asier Gozategi, “Nafarroa bizirik” izeneko kanta abestuz. (Argazkian Xabier eta Asier, argazkia Baztango Haizegoa)
Gozategi taldearen ondarreko diskan agertzen den “Nafarroa bizirik” kantak, Nafarroa, euskal estatuari buru, doa eta kantaren tenore batian hala dio;
…Amaiurrreko gaztelu hartan
azken berrehun gudari,
azken borroka, azken porrota,
azken berrehun gudari …
Bai hori izan zen Azken borroka, Nafarroa librea eta independentziaren aldeko azken borroka (1536an Naparrengandik azken saiakera bat izanen da lurraldea berreskuratzeko). Baina gaurkoa “haizegoa” ekartzen diguna ez da azken batalla hau baizik bertze azken bat, gure bailaran izan zen azken batalla eta Amaiurrekoarekin zerikusi gutti izan arren parekotasun batzuk billatzen ahal dira, hau ere galdu zen (kanpotik etorritakoak garaile atra ziren), erregeak medio zeuden, eta baita ere erraten ahal da estatu bat galdu zela, karlisten estatua.
Azken bataila hori, Arxurian izan zen, Etxalar, Sara eta Baztan mugatzen duen 756mtako, mendiaren magaletan. Inguru hori garrantzi haundiko balio ekologiko eta interes historikioa du. Berriki jakin dugu berreskuratu behar dela Arxuriako “turbera” eta hezegunea. Baita era Ibañetan, Mendibile (610 m) eta Arxuria (756), artean dagoen bidegurutzea eta antzinako Baztango “atea” dena, zerrendatutako hamasei harrespila eta trikuarri bat aurkitzen dira, guzti hori osatuz, Nafarroako historiaurreko nekropolis haundienetako bat eta noski! Ibañetako muinoaren urbil eta Axuriaren hego-ekialdeko maldan, karlisten gotorleku baten ondareak aurkitzen dira eta bitxikeri bezala aipatu urte hoietaik aintzin, Arxuri mendia erdarazko Peña Plata izenarekin zautuko da, horrela deitzen omen zioten han zeuden karlistak. (Argazkia, Ibañetako muinoa hiru udalerrien bidegurutzea. Argazkia José A. Perales-sena da eta Diario de Navarra-ko “Rincones singulares” web horritik hartua dago)
Baztango azken bataila hori 1876ko Otsailaren 19an izan zen eta ez zen Baztanen izan sen azkeneko batalla soilik baizik baita, bigarren Karlista gerrarren (bigarrena guretzat euskaldunentzot edo hirugarrena bertzeentzat) azkeneko batalla edo behipin garrantzi haundienetako azken batalla.
Azken gerra Karlista 1873an hasi zen, hasierako porrot batzuk kenduta, lehengo urteak harras ongi eman zizaion karlistei. Maiatzan lehenego garaipenak iritsiko dira, Nafarroan 3.000 mila karlista soldadu badire, gipuzkuan bertze hainbertze, Uztailan Don Carlos Zugarramurditik sartzen da berriro peninsulan, Baztandarren harrera beroa jasotuz (gerra hasieran sartu zen baña lehengo porrotekin segidan alde in zun). Udan, Gipuzkoa (Tolosatik Irunera doan zati hori aparte) Bizkai, Araba eta Nabarra karlisten menpe dago. Espaina mailan I. Errepublika ezartzen da euskal gizartea tradicionalista ta katolikoa gehienbat, iraultzaren beldur karlisten alde iten du. Irailan 24.000 karlista armatuak daude Euskal Herrian eta urte bat geroxago 40.000 izanen dira. Karlistak Lizarran Karlos VII.aren Gortearen hiriburua ezartzen dute, Urrian liberalak Ega ibai ondoko herria berreskuratzen sahiatuko dira baña porrot egiñez Lurramendiko magaletan “Montejurrako” bataila ezagunean. Garai hoietan karlistak gerra irabazteko gauza zirela zirudien.
Lehenengo karlistada bezala Hiriburuak liberalen esku zeuden eta hauek eskuratzea tradicionalisten elburua bihurtuko da eta 1874an zehar, Donosti, Bilbo eta Iruña sitiatuko dute. Dena den erran daiteke uda hortan karlistak estankatuko direla. 1875ko Urtarrila Errepublikaren deskalabruaren ondoren monarkia ezarriko da Espainian Alfonso XII. tronuan jarriz, hortik aurrera karlisten indarrak gutxituz joanen da Euskal Herrian. Urte bukaeran Araba galduko dute, 1876ko Urtarrilan Lizarra “askatuko” dute liberak edo Alfonsinoak eta karlistak apenas borrokarik gabe atzera eginen dute , Iparralderantz eta bere gibeletik liberak, Arxurian topatuz Otsailako 19 hartan.
Arxuriako gotorleku, Mariano Larumbe (Lekunberri, 1815-Xavier, 1882) Brigadier Karlistaren esku zegoen eta Martinez Campos general liberalaren ejerzitoarekin topo egin zun. General liberalak Elizondon kokatu zun bere kuartela eta Dantxarineako aduanaz jabetu zen, 18an Alfonso XII. soldaduak Zentinela mendia artuko dute eta geroxago Hirumugetako paragia . Etxalar, Baztan ta Zugarramurditik inguratuak zeukatela Karlisten gotorlekua, liberalak Arxuriako posizioa erasoko dute eta 19an, Ramon Blanco generalaren gudataldea Arxuriako magalera iritsi zen. Karlistak. Sara aldetik hies egitea errex zeukaten baña idei hori baztertuz bayoneta eta kanoikadaz erantzun zuten erasoa. Otsailako 20an Alfonsinoen bandera airean zebilen Axuriko kaskoan. Azken bataila hortan Elío eta Angosto koronel karlistak zendu ziren. (Argazkian gotorlekuaren aztarnak. Irudia Pello S.M.)
Don Carlos Tolosan zegola eta berarekin gelditzen ziren generalak, Leizan bildu ziren, hortik Zubietatik pastuz, 23an Donoztebera iritsten dira , kontseiluan bilzarratuz eta “el estado mayor” aldatzea erabakitzen dute. Baña segidan konturatzen dira gerra galduta dagola eta 25an Don Carlos Doneztebe utziko du eta Olaguen ostatua hartu ondoren, Zubiri, Erro eta Burgete zeharkatuz, 28an Iparraldera pastuko da, Arnegiko mendatea igarotuz.
Bitxikeri kontuetan aipatu, Arxuriako batailatik, ez zela bakarrik Alfonsinoen garaipena atra baizik baita ere Baztango lur zati hortatik bi Markes berri atra ziren. Urte batzuk geroxago 1891an, Alfonso XIII.na tronuan finkatuta zegoela (adingabekoa zen), bataila hartan izandako generalei sari bezala Markesak izendatzen die. Ramaon Blanco y Erenas iruñarrari “Markes de Peña Plata” tituloa emanen dio eta honen nagusiaren semeari, Arsenio Martinez Campos kapitan generalaren semeari (Miguel Martínez de Campos eta Rivera)…”Marques de Baztan” izendatuko dio (Argazkian Arsenio Martinez de Campos. Irudia Wikipediatik hartuta dago).
Gaur egun gezurra dirudi duen arren Baztango IV. Markesa bat dabil mundu hontan, hain justu Arjentinan! honetaz ezer gutti dakigu eta III.naz haunitz ezta ere, eta horrela izatea!!, zeren dirudi markes hauek Baztan ez dutela ezta zauzen! ta guretzat obe!, zartaz gure aitetxik zion bezala, hauek “bereak bere eta bertzenak, ere!“.
Post hau iteko eta informazioa billatzeko wikipwedia eta web gune hauek erabili dugu; Vivir de buena gana bloga, Diario de Navarra-ko “Rincones singulares” web horria, Lander Santamariaren “el marques de Baztan” artikuloa. Baita ere Irujo etxea elkartearen 2008ko anuarion agertzen den Mikel Aberdiren “karlistadak Euskal Herrian” artikuloa eta Román Oyarzun-en “Historia del Carlismo” liburua.
Utzi erantzun bat