XX. mendearen hasieran, Medellingo (Antiokia) San Ignacio de Loyola ikastetxearen irakasle zelarik, Luis Gorostiza euskal jesuitak jabetu zen, zein ugari ziren bere ikasleen artean euskal abizenak, honen jatorria ikertzen hasi zen eta 1912an “Apellidos Vascos en Colombia” bilduma argiratu zuen.
Medellin (2.343.049 biztanle) Kolonbiako Antiokiako departamenduko hiriburua da, lurralde hau Paisa eskualde bezala ezagutzen da.. Paisa eskualdean euskal abizenen agerpena ohikoa da. Ikerlari batzuek euskal arbaso gehien dituen Hego Amerikako eskualdea dela diote. Euskaldunak XVII. mendean ailegatu ziren lehendabizkoz Antioquiara.

XVI.mendearen herdialdera, Antiokia izenearekin ezagutzen ziren lurraldeak Miguel Armendariz baztandarrak (Pedro Ursuaren osaba) gobernatzen zuen Nuvo Reino de Granada-ra atxikitzen dira.
Mende bat geroxago, 1675an, Miguel de Aguinaga Mendigoitia eibartarra Nuevo Reino de Granadako gobernatzailea izendatzen dute. Urte hortan, indiarrek Aburra bailara deitzen zuten lurraldean Medellingo herria ereiki edo sortuko du (dirudi ia bazela kokaleku txiki bat). Ofizialki 1675eko azaroaren 2an Medellingo La Candelaria herria sortu zuen eta 1679an hirbildua izendatuko dute. Hiribildua eratzean, Medellingo La Candelariako lehen kabildoa edo udala ezarri zen, eta lehen errolda ofiziala egin zen; bertan, 158 familia zeuden, 3.500 bat biztanle (kriolloak, beltzak eta indiarrak kontatu gabe) ziren. Famili hoietako abizenak aunitz euskaldunak ziren.
1696an, hiribildua izan zenetik 17 urte gerora, Medellingo alkate bezala Franzisko Saldarriaga Irigoyen dugu. Franziskok 1654ko martxoaren 6a Elizondon sortu zen. Aita Pedro Zaldarriaga (1626) elizondarra izan zen, ama, Maria Irigoyen (1625) Berroetarra.
Francisco Saldarriaga eta Irigoyen errege armadako kapitain eta sarjentu izan zen eta ustez, Medellinera 1675aren ondoren iritsi zen. 1684ko azaroaren 11n Medellinen, Katalina Jerónima de Castrillón Vásquez Guadramiros andrearekin ezkondu zen. Katalina Castrillón Bernaldo de Quiróz jauntxoaren alabetako bat zen. Famili hau, Antiokiako gizarteko familia aberats eta eraginkorrenetako bat zen.
Ezkontza hunekin Franzisko de Saldarriagak bere etxaldea handitzea lortu zuen. Ezkontzaren ondorioz 5.154 peso bitxietan, arropetan, esklaboetan, urrez eta zilarrez adieraziak jaso zituen. Laister sargentua izatea utzi eta negozioetan eta lur sailak haindiak erosten hasiko da.
Alkate kargua hil arte (1704) mantenduko du. Garai haietan Kabildoko alakate (Alcalde ordinario de primer voto) batek eginkizun polizial eta judizialak zituen, ordena eta segurtasun publikoa mantentzea eta justizia administrazea (bai kausa zibiletan bai kriminaletan) ardura zuen
Franzisko eta Katalina bederatzi seme-alabaren gurasoak izan ziren, eta seme-alaba horiek luzatu zuten Saldarriaga abizena gaur egun arte, zeren bai Medellinen eta bai Antiokian gaur egun Saldarriaga, ohiko abizena da.
Medellingoa eta Saldarriaga dira; Andrés Saldarriaga Kolonbiako atezain ohia, Manuel Saldarriaga argazkilaria (2020ko argazkilaritzako Rey de España sariaren garailea), Luis Fernando Saldarriaga txirrindulari ohia eta gaur egungo Postobon taldeko manayerra, Dora Saldarriaga politikari feminista, Manuela Saldarriaga arropa disenatzailea, Gloria Saldarriaga diseñatzaile grafikoa, hainat mediku Dr. eta Dra. Saldarriaga, German Saldarriaga sariak, Concha Saldarriaga fundazioa, Kick Boxing Fredy Saldarriaga, Plasticos Duque Saldarriaga empresa….Baita ere Medellingoa eta Saldarriaga zen,Andrés Escobar Saldarriaga futbolista ohia, 1994ko futbol mundialaren ondoren, bere porterian gola sartzeagatik hil zuten selekzioko kapitaina. Gaur egun bere auzoko taldea (futbolan hasi zen taldea) Unidad Deportiva Belen Escobar Saldarriaga izena dauka.
P.D- Antioquiako gaztelania euskararen eragina du: bai hitzetan- ‘ama’ (ama), ‘coscorria’ (kaskar)..bai ahoskeran; “s”ren erabileran, “a” gehitzean “R”-z hasten den hitzen hasieran : recostarse baino arrecostarse, recoger baino arrecoger eta napar “ico” txikitzailean ere.
Post hau egiteko erabili den materiala
Francisco de Saldarriaga Irigoien wikipediako wikia.
Guía de los Vascos en Antioquia siglos XVI y XVII. John Alejandro Ricaurte Cartagena. Centro de la Cultura Vasca Gure Mendietakoak.
Vasco-naVarros en antioquia (1890-1970).una aproximación a la historia de migrantes, religiosos y exiliados. John Alejandro Ricaurte Cartagena. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. 2011.
Kolonbia, Euskal Herria eta Antioquia. Amatiño 2017. Eibar.org.
Miguel de Aguinaga y Mendigoitia wikipediako wikia.
.
Utzi erantzun bat