2011kako Urtarrila.
Jakin berri izan dut, Lander Santa Matiaren bidez (diario de noticiaseko artikuloan) Elizondoko kabalgatak aurten 80 urte betetzen zitula (2011), eta kabalgataren sortzailea Elizondoko apeza, Mauricio Berekoetxea izan zela, bere anaia Juan organistarekin batera.

Argazkia J.M. Ondicol, http://www.diariodenoticias.com
Maurizio Berekoetxea Oscoz Elizondarrak, Elizondon apez moduan XIX.mendearen bukaerako azken urtetatik eta ia ia XX.mendearen 30. hamarkada artio aritu zen, hain justu 22 urtez (lenago Lesakako parrokoa izan zen) eta Landerrek aipatzen duen bezala apaiz arras “aktiboa” izan zen. Ez zuen bakarrik kabalgata sortu baizik baita ere Elizondoko eliza berria iteko (gaur egun dagoen tokian) gogo haundiak patu eta zerikusi haundia izan zun.
Baña, gogo haundiena patu zuen gaian, musikan, kantan eta Kaperaren abesbatzan izan zen. Elizgizona, organista paregabea zen eta lan ikaragarria in zun arlo hontan Elizondon. Bere lana herrian, musika konzientzia izatea edo piztea izan zen. Bizitasun haundiko gizona izan zen eta ahots bilatzaile nekaezina ere, kalean, kaperako abesbatzan sartzeko asmoz bere ahotsa probatzeko, jendea”erasotzen” zituen . Erraten da, Elizondo erdiari solfeoa erakatsi ziola, hau da gizonei, zeren bertze erdiak, neskak, Sagrario Lazarori esker ikasi zuten. Baita ere, aipatzen da, solfeoa eta kanta irakaste horren nahi edo gogoen atzetik, Berekoetxeak bere interesak eta irabazkiak bazituelka, zeren hileta bat abeslariekin zelebratzia, primerako hileta zen eta honek diru gehiago kostatuko zun,eta bera zeukan kantariak horretarako!, oroitu behar gara, garai haietan primerazko, bigarrenezko eta hirugarrenezko hiletak bazirela .
Bañan zurrumurruak alde batera utziz, erran behar da ia 1895 urtean, lehenego Kapillako ahotsei batuta astinduko dula. Kapilla barruan, bi abesbatz baziren, bata ahots mistoekin osatua eta bertze bat soilik larunbatetan abesten zuena eta ahots “tipleak” zituena. Gazte hoiek, Berekoetxeak zeukaten musika frantsazko artxiboarekin eta ia ia profesional disziplinarekin, abestea ikasi zuten. Kapillaren lehenengo garrantzi haundiko emanaldia 1925an izan zen, Elizondoko eliza berria inaguratu zen egunan. Meza horren buru, Vatikanoko nunzioa (Vatikanoko diplomaziaren ordezkaria) zegoen, Federico Tedeschini monsignorea eta Kaperari kategoria pixket gehiago emateko, Iruñetik bortz abeslari etorri ziren.
Urte batzuk geroxago, gauzak aldatu ziren eta, 1930 aldera Baztandarrak ziren joanten zirenak “El Orfeon Pamplones” indartzera, abeslari hoiek Eraso anai-arrebak, Juan, Pablo ta Pakita eta Angel eta Tomas Garayotarrak ziren. 30. hamarkadan aldera, Berekoetxearen batutatik bi Baztandar kantari beaunaldi pasatu ziren eta bere hiltzearen ondoren, hiletan, Santio egunan ta eguberritan abesten, Kapilla segitu zun (urte batzuz). Gero, erten ahal da Berkoetxearen ahotsak, hirugarren eta laugarren belaunaldiak segitu zutela Baztanen abestuz, hori bai,kasu hontan, 1942an Erasok sortutako ” Orfeon de Elizondo” abesbatzan eta denborarekin “Agrupacion Coral de Elizondo” izena zuen eta duen abesbatzan.
Kapillaren inguruko bitxikeria bat aipatuz erran 1950an Kapillak Etxalarren izandako hileta “de primera” batean abestu zun, eta hileta horren defuntua, garai hoietako ABC eta El Sol egunkariako zuzendaria zen, hau da Manuel Aznar, Spainako presidente ohiaren aitexia.
Mauricio Berekoetxea, Baztango Parroko arzipestea zen, organista eta ahots irakaslea eta Elizondno musika inguruan garrantzi haundiko pertsonai izan zen, kultur inguruan mila salsetan sartue eta dirudienez bere garaian preziatutako gizona ere. Elizondoko parrokoa gaixotasun luze eta mingarri baten ondorioz 1933ko abuztuaren 24an gaueko 23:00 zendu zen. Urte erdi bat geroxah¡go (1934ko urtarrilan)
Elizondoko herria, Maurizio Berekoetxeaz ez ahazteko eta Elizondarren memorian beti egoteko, herriko kale bati bere izena emanen diote, eta eliza ondoko kalea eta betidanik Alduides bidea izenarekin zautzen zena, txaflan agertzen den gise, Monseñor Berecoechea etorbidea izanen da.
Post hau iteko urrengo materiala erabili da.
Diario de Noticiasko N.P. -en “La cabalgata de los magos cumple 80 años en elizondo” artikuloa.
“Baztan solasian, ahozko tradizioaren bilduma” liburua. Maite Lakar Iraizoz eta Ana Telletxea Koxkolin. Nafarroako Gobernua-Baztango Udala (2006)
“El silencio electrico. Cincuenta añaos de la Coral de Elizondo” liburua. Carmen G. Romero (1992)
“El contrabando en Baztan contado por sus protagonistas”. Pedro Mari Esarte Munian. (Pamiela 2011 ).
Eta doike! gure amatxiren oroizapen lausotuak (goian bego)
Harront interesgarria hemen aipatutakoa, lastima. Monseñor Berecoechearen bizitza, datu gehiegokin ez argitzea, baña beno egia da beretaz gutti idatzi dela.
Gerra zibilako pasajeaz ez dut uste, aipatzen duzuen bezala hainbertze izatea, nahiz eta ez jakin seguru, uste dut kopuru txikiagoa zela.
Animo!