Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘eliza’

Mauricio Berekoetxea.

2011kako Urtarrila.

Jakin berri izan dut,  Lander Santa Matiaren bidez (diario de noticiaseko artikuloan) Elizondoko kabalgatak aurten 80 urte betetzen zitula (2011), eta kabalgataren sortzailea Elizondoko apeza, Mauricio Berekoetxea izan zela, bere anaia Juan organistarekin batera. 

import_10192714_1

Argazkia J.M. Ondicol, http://www.diariodenoticias.com

 

Maurizio Berekoetxea Oscoz Elizondarrak, Elizondon apez moduan  XIX.mendearen bukaerako azken urtetatik eta ia ia XX.mendearen 30. hamarkada artio aritu zen, hain justu 22 urtez  (lenago Lesakako parrokoa izan zen) eta Landerrek aipatzen duen bezala apaiz arras “aktiboa” izan zen. Ez zuen bakarrik kabalgata sortu baizik baita ere Elizondoko eliza berria iteko (gaur egun dagoen tokian) gogo haundiak patu eta zerikusi haundia izan zun.

Baña, gogo haundiena patu zuen gaian, musikan, kantan eta  Kaperaren abesbatzan izan zen. Elizgizona, organista paregabea zen eta lan ikaragarria in zun arlo hontan Elizondon. Bere lana herrian, musika konzientzia izatea edo piztea izan zen. Bizitasun haundiko gizona izan zen eta ahots bilatzaile nekaezina ere, kalean, kaperako abesbatzan sartzeko asmoz bere ahotsa probatzeko, jendea”erasotzen” zituen . Erraten da, Elizondo erdiari solfeoa erakatsi ziola, hau da gizonei, zeren bertze erdiak, neskak, Sagrario Lazarori esker ikasi zuten.  Baita ere, aipatzen da, solfeoa eta kanta irakaste horren nahi edo gogoen atzetik, Berekoetxeak bere interesak eta irabazkiak bazituelka, zeren hileta bat abeslariekin zelebratzia, primerako hileta zen eta honek diru gehiago kostatuko zun,eta bera zeukan kantariak horretarako!, oroitu behar gara, garai haietan  primerazko, bigarrenezko eta hirugarrenezko hiletak bazirela .

Bañan zurrumurruak alde batera utziz, erran  behar da ia 1895 urtean, lehenego Kapillako ahotsei batuta astinduko dula. Kapilla barruan, bi abesbatz baziren, bata ahots mistoekin osatua eta bertze bat soilik larunbatetan abesten zuena eta ahots “tipleak” zituena. Gazte hoiek, Berekoetxeak zeukaten  musika frantsazko artxiboarekin eta ia ia profesional disziplinarekin, abestea ikasi zuten. Kapillaren lehenengo garrantzi haundiko emanaldia 1925an izan zen, Elizondoko eliza berria inaguratu zen egunan. Meza horren buru, Vatikanoko nunzioa (Vatikanoko diplomaziaren ordezkaria) zegoen, Federico Tedeschini monsignorea eta Kaperari kategoria pixket gehiago emateko, Iruñetik bortz abeslari etorri ziren.

Urte batzuk geroxago, gauzak aldatu ziren eta, 1930 aldera Baztandarrak ziren joanten zirenak “El Orfeon Pamplones” indartzera, abeslari hoiek Eraso anai-arrebak, Juan, Pablo ta Pakita eta Angel eta Tomas Garayotarrak ziren. 30. hamarkadan aldera, Berekoetxearen batutatik bi Baztandar kantari beaunaldi pasatu ziren eta bere hiltzearen ondoren, hiletan, Santio egunan ta eguberritan abesten, Kapilla segitu zun (urte batzuz). Gero, erten ahal da Berkoetxearen ahotsak, hirugarren eta laugarren belaunaldiak segitu zutela Baztanen abestuz, hori bai,kasu hontan, 1942an Erasok sortutako ” Orfeon de Elizondo” abesbatzan eta denborarekin “Agrupacion Coral de Elizondo” izena zuen eta duen abesbatzan.

Kapillaren inguruko bitxikeria bat aipatuz erran 1950an Kapillak Etxalarren izandako hileta “de primera” batean abestu zun, eta hileta horren defuntua, garai hoietako ABC eta El Sol egunkariako zuzendaria zen, hau da Manuel Aznar, Spainako presidente ohiaren aitexia.

Mauricio Berekoetxea, Baztango Parroko arzipestea zen, organista eta ahots irakaslea eta Elizondno musika inguruan garrantzi haundiko pertsonai izan zen, kultur inguruan mila salsetan sartue eta dirudienez bere garaian preziatutako gizona ere. Elizondoko parrokoa gaixotasun luze eta mingarri baten ondorioz 1933ko abuztuaren 24an gaueko 23:00 zendu zen. Urte erdi bat geroxah¡go (1934ko urtarrilan)

Maurizio Berekoetxea 20. hamarkada aldera. Utzitako argazkia.

Maurizio Berekoetxea 20. hamarkada aldera. Utzitako argazkia.

 Elizondoko herria, Maurizio Berekoetxeaz ez ahazteko eta Elizondarren memorian beti egoteko, herriko kale bati bere izena emanen diote, eta eliza ondoko kalea eta betidanik Alduides bidea izenarekin zautzen zena, txaflan  agertzen den gise, Monseñor Berecoechea etorbidea izanen da.

Post hau iteko urrengo materiala erabili da.

Diario de Noticiasko N.P. -en “La cabalgata de los magos cumple 80 años en elizondo” artikuloa.

Baztan solasian, ahozko tradizioaren bilduma” liburua. Maite Lakar Iraizoz eta Ana Telletxea Koxkolin. Nafarroako Gobernua-Baztango Udala (2006)

El silencio electrico. Cincuenta añaos de la Coral de Elizondo” liburua. Carmen G. Romero (1992)

El contrabando en Baztan contado por sus protagonistas”. Pedro Mari Esarte Munian. (Pamiela 2011 ).

Eta doike! gure amatxiren oroizapen lausotuak (goian bego)

Read Full Post »

Elizondoko  bestak akitu berriak daude, bestak hoiek Santio omenez dira edo behipin Santiago egunean ospatzen dira. Sant-iago honek Elizondon, garrantzi haundiko ikurra da, eta ez bakarrik herriko eliza bere omenez altxatuta dagolako, baizik baita ere, adibidez, herriko kale naugusia, bere izena darama, eta bitxia dirudi arren Santiago kalea ez da Santaigo edo Donejakue bidea, baizik, Baztan osoa zeharkatzen duen donejakue bidea, Elizondon!!, Jaime Urrutia kalea da, hau da beheko karrika.

Gure Santioa edo Santiago, sant-iago da, hau da Iago, Yago, Iagoba… latinezko Iagubus-tik datozenak eta honek aldi beranYakov  hebrearratik datorrena, hortaz euskaraz, bide hori Donejakue biedea izenarekin zautzen da.

09sant1.JPGTradizioa erreten duenez, 813 urte aldera Konpostelan, Santio edo Yakov apostoloaren hilobia aurkitu zen, errekonkista garaian zela, eliza ta erreinu kristandarrak (kristautasuna indartzeko) harat joateko erromesaldi bezala bultzatuko dute.  Europa guztiatik erromesak joaten dira eta hauek bide berberak erabiltzen dutenez, pixkanaka pixkanaka bide hoiek ibilbide batean bihurtuko dira eta Donejakue bidea izenarekin zautoko da. (Argazkian Elizondoko Jaime Urrutia kalea, zoruan dauden oskola adierazteko Donejakue bidea dela).

XI. mende aldera, Nafarroko Antso Nagusiak, orduan peninsulako erreinu kristauen nagusia zela, izan zen bideari bultzada haundiena eman ziona, gehienbat bere lurretatik pasten zenari eta denborarekin “bide fransa” bezala zautoko zena. Europa iparraldetik torritakoak eta Nafarroko Donibane Garazitik hasten zena, Luzaidetik pastuz, Iruña, Gares, Lizarra…Logroño, Burgos…eta ondarrian Konpostela. Nahiz eta bidea hau ezagunena izan, bertze adar zeukan eta ez zen bakarra  Pirineoak zeharkatzen zuna. Bertze pasabide bat Somportik (Aragoi) pasatzen zena zen eta hirugarren bat ere batzen eta bidean aurkitzen ahal ziren (edo diren) aterpe, hospital eta monasteriongatik, bide garranzitsuan zela baieztatzen ahal da. Bide hori, Baionan hasten zen eta Baztan osoa zeharkatuz, Iruña, bide “nagusiarekin” lotzen dena, da.

Ibilbide hau garranzisua izatea aparte, bere garaian harras erabilia izan zen, gehien bat neguetan, zeren negu luze, elurtu hoietan klima aldetik goxoagoa zen eta Baiona-Urdax eta Otsondoko portua errexago zen pastzeko, Pirineoko bertze pasabideak baño.

baztangohaizegoarenargazkiak-20090909222614.jpgDonejakue bidea, hiru zatitan edo “etapetan” banatzen da, lehenegoa Baiona-Urdax, bigarna Urdax-Belate ta ondarrekoa Belate-Iruña.

Bigarren etapa 45 km-koa, Baztan osoa zeharkatzen du, Otsondotik hasiz eta Belaten amaituz. Otsaondoko portua igota, handik malda bera Amaiurko herrira iristen da. Herria bide horren iguruan hazi da eta oinik donjakue bidea dela nabaria da, adibidez harri gorriz zinzelattako Donejakue iturria dago, bere edalontziarekin, erromesak ura edan dezaten eta urte batzuk hona erromesendako albergea era, herriko etxeko sabaian . Amaiurtik, bidea bi iten zaigu, bata eskuinaldera eta lehenagotik “bide erreala” (camino real) zena. Bidea, Azpilkuetako Urrasun auzotik pasten da eta  autzo hortan, Santiago omenez eraikitako XVIII. mendekoa eta urte gutti batzuk zaharberritu izan den baseliza, ikusten ahal da (argazkian).Bertze ibilbidea ezkerrekoa da, Arizkungo Ursua eta Lamerritatik pasten dena eta albo batean Bozate auzoa uzten duena. Auzo garranzisua Donejakueko bide osoan, zeren kontatzen denez, Agote haunitz argin ta zurgin fiñak zirenez, bide osoan ereikitzen ziren baseliza, hospital, eta bertze eraikinetan, lanian aritu bai ziren.

Berdin da ze bidea hartzen zen zeren biak Arizkungo Ordoki auzoan amaitzen dira. Ordokin, Berroko zubia pasatuz eta Berrobidetik erromesak Arizkunera iritxten dira eta handik Aintzialdeko bidea artuz Bergarako dorreraño. Bergaratik (zati bat errepide nazionalatik) Elbetera, Elbetetik Gurutze Saindua kaletik Elizondora. Zati hontan, 1288tik aintzin, solasten da bazirela bi hospitale, Bata Elbeten Askozko Gurutze Sainduko hospitala, erromes beharsuentzat zena eta Elizondoko kale nagusian (gaur egungo Jaime Urrutian) bertze bat erromes dirudunentzat. Oiniken, Elizondon badago Hospitalenea izeneko etxea eta nahiz  eta ez izan erdiaroko hospitala , erainkin hau karlistadak artio, segitu zun hospital bezala funtzionatzen. Hospitalenea ondoan altxatzen zen 1920 urte artio Santiago bideko eraikin garrantzisuenetako bat, Elizondoko Santiago eliza, eta erromesendako beharrezko geldialdia zena, otoiza iteko eta biderako zorte ona eskatzeko. Gaur egun punto hortan gelditzen segitzen dute baño ur goxoa edateko eta txoko berria indutenetik baita ere Santiagoko eliza “berrie”  ikusteko aukera bada. Elizondo utzitz “pietzatik” Lekarozko Uharte auzora, Irurita, Egozkueko jauregia, Anizko trinitae baseliza, Berrueta (eskola zaharran kokatua santa-maria-de-belate-3_1.jpgdago erromesendako aterpea), Almandoz eta ondarrian Belate. Portu hasieran oinik dago garai batean San Blasko aterpe zaharra zena eta aspalditii benta dena eta ia goian, harrizko galtzadan ibiliz, Baztango Donejakueko azken eraikin edo ondareak aurkitzen ahal dugu. Eraikina Santiagoko basilika da eta Almandozko Ermitako lepoa izenarekin zauzen den inguruan dago, basilika-ermita gelditzen diren ondareak 60 zm-ko oinarriak dira. Hemendik urbil (ondoan) Belateko Santa Maria monastegia dago, (argazkian monastegia ta bere gibelian basilikaren ondariak daude. Argazkia www.noticiasdenavarra.com web gunetik hartuta dago) baño hau ia, Ultzama da eta hain justu gune hau XVII.mende artio Baiona eta Iruñeko elizbarrutien muga izan zen. 

Donejakue bidea izan zun erromes gorakada haundiena XI. eta XVI. menden artean izan zen, gero pixkanaka pixkana bidea eta erromesaldia indarra galduz joan zen eta horren ondorioz bide batzuk ahaztu eta sasi ta berroz estaliz ziren.  XX. mendearen erdialdera erromesaldiaren interes berria pizten da eta honekin “bideak” berriro berreskuratuko dira.  1987an Europako konseilua Donejakue bidea “Europako Kultur ibilbidea” izendatzen du eta hau erromesen kopurua haunditzen du, batzuk bere erlijiotasunagatik bidea iten dute baño gehienak abentura, ibilbidea eta paisai kulturalagatik egingo du.

Hainbertze erromesendako bide zahar hoiek, txukundu, señalizatu…egin behar ziren eta Baztanen lan hori iteko “Santiago Bideko Lagunak” elkartea sortu zen oraindela urte batzuk, eta ez bakarrik bidea berreskuratu dute, baizik baita ere aterpeak ireki dute; Amaiurkoa, Berroetakoa eta eraikinak zaharberritu dituzte. Hauetako azkena Belateko Santiago basilika izanen da eta erromesendako atseden artzeko gune batean birziklatuko dena.

Read Full Post »