Urtarrilaren 17an San Anton eguna da, San Anton etxaldeko edo baserriko laneko animalien zaintzailea da. Tradizioaren arabera baserriko laneko animalientzat festa eguna da eta gaurko egunean bazka doblia izaten zuten eta nekazariek animaliak mezatara jausten zuten eta urtean zehar gaixoasunik eta heritasunek ez izateko asmorekin eliza atarian bedeinkatzen zituzten.
Baño festa guztiekin bezala kristianotasun kutsua kenduta ohitura zaharrago bat bazen (eta ez aspaldi artio baserri bazutan mantentzen zena). San Anton eguneko errito zaharran, animaliak enbor erre baten gañetik pasazteraztea zen. Enbor hori, apaizen bendizioaren bezala, onuragarria zen eta laneko animaliak urte osorako gaixotasunez eta heritasunetaz babestuak geldituko omen ziren. Enbor hori, egun batzuk lehenago, baserriko sukaldeko behekosuan erretako enborra zen, hain zuzen Gabon gauan, enbor hori Olentzeroa zen.
Baztanen San Anton egunan “San Anton” zozketa edo rifa egiten da. Zozketa hau bailaran egiten den zozketa zaharrena da, eta zihur ez jakin noiztik hasi zen errifa egiten, bai badakigu Luis Mari Ruiz elizondarrak Urdazubiko San Salvador monasterioko artxibo zaharrean aurkitu zuen txartel baten bide 1867an egiten zela. Hasiera batean zerri baten zozketa sen, gero garai batean behi ( goiz-goiazetik Elizondoko karriketa barna pasaiatzen zuten behia) bat errifatzen zen eta gaur egun bertze gauze bazuen artean, aratze bat.
Porzierto! Zozketan bildutako sosa guztie, “zarretxearentzat” da.

San Anton zozketako boletoa. Argazkia J.M. Ondikol (Diario de Noticias)
Baztango zaharretxea, Francisco Joaquin Iriarte zahar eta jubilatuen etxea izena du, eta “zarretxeaz” gain baita ere “La Misericordia” izenarekin ezagutu izan da. La Misericordia “miseroentzat” prestazen zen tokia edo biltzen zituen eraikina zen. “Miseroak” bailarako edo kanpoko etxe gabeko behartsuak, etxez etxez “limosna” eskatzen zutenak ziren eta toki hauetan babesa eta jana emateaz gain, gaixotasunak eta heritasunak sendatzen zieten.
Gaur egungo Francisco Joaquin Iriarte zarretxea “casa de beneficiencia San Francisco Javier” miserikordian jatorria du.
XVIII. mendeko Bartolome Iturralde zigatarrak, bailaran “escuela de latinidad” (gaur egungo institutoa bezalakoak ziren, elizgizonak eramana) bat egiteko 2.000 peso eman zuen eta eskola hori ez bazen posible egitea, diru hori onura publiko baterako erabili behar zela arti utzi zuen. Azkenian erreinu zaharrearen lege batzuengatik eskola ez zen posible egitea eta ballarako junta generalak diru horrekin, Elizondoko kaputxinoen hospizioaren eraikina erostea erabaki zun (Kaputxinoen hospizia gaur egungo Kuartelekozelaiko izenarekin ezaguten den tokian zegoen , hauxe da, parkeko Ikastola).
Ideia, hospizioa, bailaran etxez-etxe eta elizen atarian limosna eskatzen zutenentzat babesteko toki bat izatea zen. Eraikina erosiz gain txukundu eta prestatu behar izan zen eta horretarako, jende aunitzek izan ziren, Francisco Arízcun eta bere emaztea Josefa Irigoyen (Iturmendiko markesa) bezala (1000 peso) sosa eman zutenak. Baita ere, aunitz izan ziren Ameriketan zeudenak edo han dirua egin zutenak benefizentzia etxea sustatu zutenak.
1787ko Otsailaren 27an “San Franzisco de Jabier casa de beneficencia-ren” arautegia onartzen da. Jabetza Baztandar guztiena izango zen eta kudeaketa eklesiastikoak eta sekularrak izanen edo eramanen dute.
Urte batzuk funzionatzen ari zela, 1793 Frantziarrak (konbentzio gerran) zonaldea okupatuko zuten. Urte haietan limosna eta karitate publikoaren faltaz, San Franzisko de Jabier miserikordia itxiko da. Urte batzuk geroxago Independenzia gerratea izenarekin ezagutzen den gerran miserikordiako eraikina (hospizio zaharra) tropa napoleonikoa kaxerna gise erabiliko dute. Gerra ondoren gauzak baretuago zeudenean eta berriz jendeen diru eskaintza bazela urte batzuz irekia izan zen. Baina berriz bertze gerrate baten bidez (Lehenengo Karlistaldia) 1833an itxiko da eta eraikina kuartel gise erabiliko da.

Miserikordia 1910 aldera, Argazkia G.Marin
Gerra eta jasandako asedioen ondorioiz eraikina ez zen erabilgarria izanen eta behin betirako “miserikordia” ren burutapena ahazten da. Baina XIX.mendearen erdialdean “miserikordiaren” idei hori piztu zen eta horren bultzatzailea Francisco Joaquin Iriarte izan zen.
Francisco Joaquíne Iriarte Meoqui, Gartzaingo Yoar etxean jaioa zen, Gartzaingo presbiteroa izateaz aparte Cadizen negozioak zituen famili baten ondasunen oinordekoa zen eta 1850an beneficenciarako eraikin berri bat egiteko 1.858.000 Belloizko erreal eman zituen. 1857an Miserikordiaz gain Hospitala ere izango zuen eraikina egiña dago (gaur egungoa). U formako eraikinan baita ere despensa, siloa, eta labeak, baratzia eta lorategia izanen du. Honen guztiren prezioa, 575.000 realak izango da, eta benefizenzia etxe berri honen kudaketa, apaiza eta bortz karitateko monja eramanen dute, baita ere erran, “beneficencia” berri hontan, bakarrik baztango 14 herriko (urte haietan Amaiur, Baztanik kanpo zegoen, 1667tik 1969artio) behartsu, umezurtz eta babesgabetuak hartuko direla. Franzisko Joakin Iriarte 1855an zendu zen eta bere omenez bere izena jarri zioten.
P.D. Luis Mari Ruizek Urdazubiko San Salvador monasterioko artxibo zaharrean 1867ko trartela aurkitu zen artio, aipatzen zen zarretxeak, zeukan sosen iturburu haundiena, jendearen borondate onez emandako karitatea zenez alde moduen aurrera egin zuen, baño 1885an, gastuak emandako dirua baño haundiagoa izan zen eta udaletxeak, faltatzen ziren 4.750 pezetak, ordainduko zitun, ta hori horrelakoak ez gertatzeko eta sosa iturri berri bat izateko, zerri baten zozketa egingo zuten… eta gaur egun artio.
Post hau egiteko erabili den materiala.
“Noticias y datosestadisticos del noble valle y universidad de Baztan“ liburua (1890). Manuel Irigoyen Olondriz.
Presencia navarra en el Cádiz del monopolio. Julian B. Ruiz Rivera.
Lander Santamariaren ainbat artikuloak. Diario de Noticias
Iduri du zurrerie orrokorra izan dela, arrunt txartel gutxi saldu baitira aurten, gurean behinpein, zozketarako. Krisiagatik ote? Zozketa bera ari ote da zentzua galtzen, instituzioaren aldaketekin? Zuzenean Haitiren alde egin eta kito? Nolanahi dela, egia da birziklapen edo bultzada berri baten beharra duela. Eta baztanzopa faltan are jende gutxiago agertuko dela heldu den urtean.
Ados nago zurekin Iperra, nire uste, besta eguna eta berarekin baita ere zozketa, zentzua galdu eta gañera, zaharretxea ez dugu, lehenenguak ikusten zuten bezalaxe, denena zela, (azken urtetan guttiago) eta heldu den urtian, astelehenian eroriko dela oraindik jende guttigo egonen da,
Haurrak giñenean kriston besta zen, behia karriketan barna pasaiatzen zuten (gaur egun aratxea ez dute remolketik atratzen) herriaetatik jendea jausten zen, Aurten ia ia ezta Elizondokoak, Gaur egun, nekazal besta hauek ez dute ia ia zentzurik.