Vasconia euskal komunitate kultural eta antropologikoa izendatzen duen termino kultural, politiko eta antropologikoa da. Konnotazio ezberdinak izan ditu une historikoaren arabera, eta oro har eskuarazko “Euskal Herria” terminoaren baliokidea da.
Mexikon (D.F.-en), Vasconia, ogiaren sinonimoa da eta 150 urte baino gehiagoz mexikarren zapore ezaguneetako bat izan da. XIX. mendean Mexiko Hirian 30 inguru okindegi zirenean, 1890erako, baztandarren etorrerarekin, okindegi kopurua hirukoiztu egin zen (Baztandarrek gari erroten eraikuntzan eta okintza industrian nabarmendu ziren).
La Vasconia, garai hartan ireki izan ziren okindegi horietako bat da, zehazki 1870an (fundazio datarik egon ez arren, negozio honekin lotutako dokumenturik zaharrena 1870eko erregistro komertzial bat da) eta jabea izanda Pablo Iriarte elizondarrak.
XX. mendearen hasieran, Marzelino Zugarramurdi Etxenike arizkundarraren eskuetara pasa zen okindegia, eta honek, “La Vasconia” izena emateaz gain, gaur egun den okindegi izatea eragin zuen; Mexiko hiriko okindegi (gozotegi) onena!.
Marzelino Zugarramurdi 1882ko otsailaren 18an jaio zen Arizkunen, Franzisko Zugarramurdi arizkundarraren eta Anizko Franziska Martina Etxenike-ren semea zen. Gaztea zela Mexikora emigratu zuen, han ogia saltzen hasi zen Pablo Iriarteren lokal txikian, Bezeroei gehienez 30 pieza eskaintzen zizkien. Berak nagusia izan zenean, produktuen kalitatea, aurkezpena eta zaporea zirela eta, ospea azkar handitu eta zabaldu zen. Lokala haunditu zuen eta gaur egun, 700 metro karratu ditu. Ogiak, pastelak, gozokiak salduz gain kafetegia eta jatetxea ditu. Okindegia Mexiko Hiriaren erdigune historikoan dago, erregeordearen garaiko monumentu arkitektoniko batean, Tacuba eta Palma izkinan).
Marcelino, La Vasconiaren jabea izateaz gain, Braulio Iriarte elizondarraren bazkide eta aholkularia izan zen Leviatan legamia-fabikan eta Modelo garagardotegian (1922). Baita ere ute aunitz Mexikoko Euskal Etxeko (Centro Vasco) zuzendari izan zen.
Josefina Gonzalez Torres mexikarrarekin ezkondu zen eta sosa dexentekin Baztanera itzuli zen. 1940an Elizondon hil zen.
Behin Marzelinok okindegia utzita, seme-alaben, biloben eta iloben artean igarotzen joan zen, horrela, egungo belaunaldira iritsiz, eta gaur egun Juan Antonio Zugarramurdi delako bat La Vasconia-ren buru da.
P.D. Pierre Llandé eleberrigileak honako hau idatzi zuen: “Benetako euskalduna izateko, hiru gauza behar dira: jatorriaz hitz egiten duen abizen ozen bat eramatea, Aitorren seme-alaben hizkuntza hitz egitea, eta osaba bat izatea Amerikan, okina bada, hobe!”.
Srrera hau egiteko erabili den materiala;
PANADERÍA LA VASCONIA: LA MÁS ANTIGUA DE LA CIUDAD DE MÉXICO. Espiritu aventurero webgunea. Claudia Gamez (2020)
LA PANADERÍA VASCONIA, 150 DELICIOSOS AÑOS DE HISTORIA EN EL CENTRO HISTÓRICO. Mxcity Guide inside webgunea.
FOTOTEKA;

Utzi erantzun bat