2011ko uzataila.
Urte batzuk badaukagunok eta Elizondon hazi garenok, Egati izeneko elkarte-txamizoa haise ezaguna egiten zaigu. Han gure nerabezaro edo gaztaro urteko herriko bestak (behinpin gauak) pasatzen ginun, plazako girotik eta helduen “begibistatik” eskapo, Agerrealdera bidea hartuz Egatin, “babesten” giñen. Garaiko musikaz eta kolorezko argiaz inguratuta gure lehenego mozkorrak, lehenego muxuak ta lehenengo “atakaldiak” izan genun. Gaztaroko urte hoiek ederrak izan ziren eta 2009an elkartea 25 urte iten zula eta Elizondoko bestetan txamizoa, berriro ireki zutenian, milaka irudi, milaka sensazio eta milaka oroizapen burura etorri zizaigun. Oroizapenak, bigarren solairuko iluntasuna eta komplizitateatik, behitiko solairuko algara, saltoak, dantzak ta musika joan etortzen zizkidaten. Baita ere, garai hartako lagunen gogorapenak, betiko lagunenak eta han egindakoenak, nesken oroizapenak, zaututakoak eta ezta kasurik ja, egin zigutenenak!!… eta eztakit, kanpoaldean baziren kaiolengatik (untxienak uste dut zirela), edo oilo, oilar (ta oilasko baten bat) nerabez beteta eta testosteronaz “kargatutako” lau pareta zelako, txamizoa, oilotegi batekin, irudikatu nun!
Oilotegi irudikapen horrekin, ez nintzen arras urruneratu, zeren denborerekin jakin dut, nere eskutan akitu zun 1935ko Abuztuko Blanco y Negro aldizkari bati esker, Egati bere jatorrian, oilotegi bat izan zela eta gañera ez oilotegi arrunt bat! baizik erreportajian dion bezala, garrantzi eta fama haundiko oilotegi bat izan zen, Elizondoko Egati oilotegia.
Aistion aipatu dugun bezala, aldizkaria 1930ko alea da eta bere betiko gaiak gain; politika, mundua, moda, “gaurkotasuna”…ale hori, Euskal Herriri (Navarra y las vascongadas du tituloa) atal espezial ta luze bat, eskeintzen dio. Atal horretan Bilbao, Donosti, Iruña ta bertze herriz aparte, Sunbilla, Narbarte eta Baztani buruz aritzen da. Baztan inguruko erreportaje artean bat nabarmenduko nun, “La granja Egati, un ejemplo a imitar” izenburua daukan horri osoko erreportajia, hain zuzen.
Juan Ramirez Domingo kazetariak siñatutako idatziak dion bezala; Egati hegazti-landetxea, imitatu behar den eredua da!, ez da ezer falta, argia (elektrikoa), garbitasuna, aireztapena, tokia, (bere 2i hektarea larrez ta aritzen inguratua)…guzti hori, atzerritako landetxeei ezerrez “enbidiatzea” lortzen du.
Hegazti-baserria 1930an sortua izan zen, abeletxearen jabeak, Asiron, Iturria eta Aburria jaunak izanez. Hasmentako capitala 250.000 peztakoa izan zen ( erreportaje garaian. bere balioa milloikoa dela, dio) eta Nafarroan zirenetakoak, sortutako bigarrena izan zen (lehenegoa, Burgeteko “Txikipolit” izan zen). Erreportajia seitzen du erranez, Etxaldea Leghorn arrazako lau mila oilo erruleak ditula eta oil bakoitzak bere lehenengo urtean 250 arraultz “patzea” posible dula eta horrez gain, bere oilaskuen aragia paregabekoa dela eta eskualdean, Baionako oilaskoarik ia ia ez saltzea lortu dutela, ere bai dio.
Garrantzia ere ematen diote Egatiko lursailari, bere zuhaitz frutalak eta 3.000 aritzen osatutako basoari (frantsen enbidia dena) eta oilaskoa aske hazitzen ahal diren 17 hektareko lur eremua… ta hala segitzen du Madriletik etorritako kazetariak, edertasunak idazten Elizondoko oilotegiaz, paregabekoa dela, oiloak “a todo confort” daudela…baña esaldi harrigarriena, idatzia amaitzeko erabiltzen du esaldia da…¡¡Españoles!! Un ejemplo a imitar, un camino a segir, La granja Egati de Elizondo…harrigarria! benetan harrigarria eta guk jakin gabe! ai ene!.
Post hau iteko, 1935ko Abuztuko Blanco y Negro aldizkariko, Juan Ramirez Domingos idatzitako “La granja Egati” artikuloa erabili da, baita ere Juan Antonio Mendizabalaren “Avicultores para la historia” (2007 Nafarroko Unibersitatea) idazlana.
Harrigarria ere bada, Haizego, non topatu ote duzun 1930ko “Blanco y negro” aldizkaria, edo “Avicultores para la Historia”, liburua. Erranen diguzu, edo “sekretu profesionala” da?
Blanco y Negro eskuetan daukat, etxeko sabaian aurkitu nun aspaldi, ta bertzia erositakoa! 2007koa da eta uste dut, oraindik merkatuan egonen dela….sekreto profesionarik ja!!!
Oño! ze oroizapenak ekarri nau! Egati mitikoa,!! hori bai antroa!!