Aroztegiko Jauregiak historia luzea gordetzen du bere horma sendo eta harri zintzelatuen gibelean. Ahaide Nagusien jauregi bat da, XIV. mendekoa ain zuzen, “cabo de armeria” hoietakoa. Jatorrian, horrelako etxeak leinuen burutako hartzen ziren, noblezia zaharrenaren oinetxea, nahiz eta famili honen kasuan, dokumentu zaharretan noble hoietako baten bat apenas agertu. Ez dugu erreferenzirik blog hontarako, arotzaren semeen eta ondorengiien historia baten bat kontatzeko; ez armetan haritutakoak, ez ameriketan indioak “salbatzen” egondakoak, ezta ere karlistadetan ibilikoak….historian ixilik eta apal pastutakoak direla dirudi.
Baina….haren noblezia eta pribilegioak egiaztaturik daude, Juan IIak eta Blanca Nafarrokoak, Nafarroako errege-erreginek, 1439. urtean sinatutako zedula batean ageri dira, gero Carlosek, Vianako printzeak, konfirmatu zituenak 1445. urtean eta Fernando II “falsarioa”ak 1513an, konkista ondoren.
Baztanen dauden 12 Ahaide Nagusien jauregietako bat da Aroztegia eta diotenez bere garaian Baztanen lur eremu gehiena zeukan jauregia zen. “Erresumaren nomina zaharrekoa”(konkista baino lehen) gainera. Harrizko armarria gordetzen du fatxada nagusian, zuhaitz batekin eta aurkaz aurka dauden bi hegaztirekin, XVI. mendeko Nafarroako Erresumaren Libro de Armeriak deskribatzen zuen bezalaxe.
Txikitan, ikastolako ibilbide batean, kusi nun lehen aldiz Aroztegia, laino sartutako eguna zen eta bide estu eta alboetan harrizko paretaz babestuta, denbora dexente (behitiko ikastolatik) ibili ondoren topatu ninzen jauregiarekin. Jendea bizi zela oroitzen naiz, nik ia gaztelu batekin irudikatu nun, nahiz eta jakin hango emakumea ez zela prinzesa ezta gizona zalduna, zerriak ibiltzen ziren jauregi barna, baita ere oiloak eta txitak. Pensatzen dut maisterrak izanen zirela eta hango “noblezia” aspaldi utzi zula jauregian bizitzea.
Urte batzuk geroxago, nere lehenego kamara reflex (analogika) nula Elizondo goitik ikastolatik gora Bordatxuri aldera, argazkiak atraz eta atraz, nahi gabe, Aroztegiako bidea hartu (bide estu eta alboetan harrizko paretaz babestuta) eta berriz topatu nizen Palazioa eta bere inguruko eraikinekin. Huntakoan eguna eguzkitsua zengon, lehioak itsiak, kristal autxi batetik kortina zahar eta gastatu bat ageri zen,ez zen jenderik bizitzen baina bai ardiek eta oiloak baziren…karreteko 36 argazkia zuri beltzak han amaitu nituen (non egonen dire). Disparorik gabe nengoela, irudimenareki irudikatzen hasi nintzen, “fijo hortik Espoz y Mina liberalak pastu zela Lekauzen babestutako karlisten bila (Elizondoko sitioan karlisten artilleria Bordatxuri ingurutan zagon , han munizio puske aurkitu dira ta).
Urteak pasatuta segitzen dut irudikatzen….Irudikatzen dut liberal ejerzitoa Aroztegia aurretik pasten Espoz y Mina generala buru joanez, baita ere, irudikatzen dut ejerzito hortako retaguardian Ros de Olano gaztea urrundik ikusten Lekauzko herria erretzen, eta imajinatzen dut irudi hori geldituko zizaiola bere barruko sakontasunan eta ia erromantiko idazlea bihurtu zenean, hainbatetan (Cuentos Estramboticos bilduman adibitzez) giro eta atmosfera hori irudikatzen (Ros de Olano militarra ta idazlearen literatura, Edgar Alla Poerenarekin antzematen dute).

Aroztegia jauregia. Polo Gartzia Oltzaranen akuarela pologartzia.blogspot.com
Irudikatzen dut Ramón María del Valle-Inclán hortik pasaietan, jauregiaz eta paisaiaz notatxoak hartzen , hau ere gero bere prosa modernistako liburuetan ikusitakoa eta susmatutakoa irudikatzeko (“Las gerras Carlistas” triolojia, “La Marquesa Rosalinda”). Irudikatzen dut Barojaren personaiak…Zalakain kontrabandista ostatua eskatzen adibidez…Irudikatzen dut, palazio abandonatua “Con la otra casa de Mazon” Juan Beneten liburuko hondamenean dago etxearekin. Etxe bat, familia aspalditik utzi zula baina oinik nabari direla iraganeko oroizapen krudelak, inzestua, indarkeria….Irudikatzen dut Lekauzko fraide bat, aita Ondarrua adibidez, palazioaren armarria marrazten, anotatzen arkuaren dobelak, klabea…eta zergatik ez! irudikatzen dut Aita Donostia paisaietan ere eta garaiko palazioko maisterrari galdetzen melodia batengatik edo kanta herrikoi batengatik….irudikatzen dut artistak Aroztegia margotzen, azkenetako bat Polo Gartzia Olazaran eta bere akuarela zoragarriak….Irudikatzen bertze kanpotar bat ere, eta bi, hiru ta lau…guztiek bere golf makile bolsarekin bizkarrrean, beno denek ez, batzuei nere seme nerabeak eta barridearen semea eramaten dituzte eta kadi deitzen diete… Irudikatzen dut, Bordatxuriko bide estua eta albotan harrizko paretaz babestua dagona ia ez dagola, ezta ere Elizondobizkarreko pinudia, labaderoko belagia…irudikatzen ingurua etxez pile beteta eta Ros de Olano kapitaina burua altxatzen Lekauzko herria nola erretzen ari den ikusi nahian….baina ezin
Espero soilik irudimena izatea, bederen espero dut herriari galdetzea zer nahi duen, duten, edo dugun… espero dut …bederen HERRI GALDEKETA BAT IZATEA…orain!!
Utzi erantzun bat