2014ko apirila.
Berriki pastu diren Udaberriko ferian (apirilaren 25), Baztan zopak eta bertako produktoak dastatu (ta erosi) ondoren, hoien artean baztango gasna, burura etortzen zait 1931ko urtean Erratzuko artzai-gasnagile baten, eraso krudela. Gaur egun, azoketan kusten den bezala gasna saltzea ez du arazo haundirik, mahitxo bat, kuadrokari ohiala, bihotzez egindako produktoa eta bezeroa…baina batzen garai bat gasna saltzea ez zela ain lasai edo errexa, bazuela bere arriskua…edo bederen hala izan zen, Martin Etxamendi artzaiarentzat.
1931ko urriaren 3ko Diario de Navarrako egunkariako Baztango Atalan, halako izenburua agertzen zen: “Errazu; hilketa zapuztua! Zergaitia, gasna salmentaren sosa“. Egunkarian irakurtzen al zenez, eraso krudela ta basatia astelen goizaldean eman zen eta hilketa saioa Erratzuko Baztango herri baketsuko herritarrei izutu, beldurtu zien, “zeren halakoa hemen ez dira izaten“. Artzaia eta biktima, orain dela bi urte Erratzu aldera (Aritzakun aldera) ameriketatik etorritako 48 urteko Martin Etxamendi zen. Ziotenez Martin jatorriz nongoa zen ez zekiten garbi, hau da (egunkarian hala dio) euskalduna zela, euskaraz ongi bai zekien eta erdaraz gutti, baina….zer zen (justiziarako) vasco-español? edo vasco-frances?. Gauza da berak ere, ez zekiela non sortu zen, betidanik ameriketan ibilia, agian txikitatik joana eta astion erran dugun bezala orain bi urte Baztan aladera etorria, zen. “Putxak”, hala zen Martinen goitizena eta hala ezagutua zen, ameriketan egindako sosa batzuekin artaldebat eta Gorramendi inguruan borda bat erosi zuen.
Nahiz eta ardiek lapurtzen zioten eta gauzak falta ere, artzai bezala ongi joaten zizaion, bederen bizitzeko atratzen zun, pixkanaka pixkanaka aitzinet zijoan Putxak. Gasnak zituenean Gorrramendi inguruko herrietara jausten zen saltzera, eta ederki saltzen zitun. Hoietako batean Amaiurren zela, Urritzateko 23 urteko Pedro Jaimerena gazteari gasna batzuk saldu zitun, salmentako prezioa 121pezetakoa zen eta Jaimerenak diru kopuru guzti hori ez zuenez, zerbait ordaindu zion eta gelditu ziren, gaztea Urritzatera joatean Putxare bordatik pastuko zela falta zena ordaintzera. Larunbata atsaldean, Jaimerena Putxaren bordara joan zen falta zen diru kopurua ordaintzera. Dirudienez gaztea konturatu zen artzaiak non gorde zun dirua eta badirudi bere 121 pzeta baino sos gehigo bazela (gasna guztiak saldu omen zun) ikusi zula eta errexa izanen zela, diru guzti horrekin gelditzea pensatu omen zun. Irudimen hori, seguro gaztearen aurpegian Putxak ikusiko ziola, zeren igande goizan dirua hartu eta Erratzuko lagun bati gordetzko eskatu zion, por siaka!.
Igande atsean, Putxaren bordatik berriz ere Pedro Jaimerena agertu zen, Etxamendi gizon ona ta jatorra zenez barrura sartzera gonbidatu zion, afaltzeko eman eta solas ta solas aritu ziren. Berandu zenez Jaimerena bordan gau pastera geldituko zen, Putxa nekatua zegola oheratu zen. Artzai lo zegonean gaztea aizkora bat hartu eta guatzera hurbildu zen, pentsatu gabe aizkorakada bat Martin Etxamendiri buruan eman zion, kristonezko zauri bat eginez ekerreko masailezurran. Artzaia gogorra izanen zen edo gaztea motela, zeren Putxak guatzetik altxa, gaztea bularraldetik hartu eta borrokan hasi ziren, lehenik borda barruan eta gero kanpoladean. Liskarra zelaian zegonean, biak hartuta malda behiti biraka erori ziren. Zelaiaren beitin biak bertzeatik aske zeuden tenorean, artzaia alde egiten sahiatu zen, Jaimerenak berriz harrikadaz hiltzea saiatu zen. Putxa gauaren iluntasuna lortu zun eskapatzea eta Erratzuko bide hartu zun, Urritzateko gaztea berriz zelaia igo eta Putxaren bordara joan zen bere harrapakina bila. Zein izan zen sorpresa…eta haserrea, egun bat lenago diruz beteta zegoen kaxan soilik 30pezeta bazirela ikustean!!!. baina Jaimerenak atzemaniko dirua hartu ta alde in zun.
Martin Etxamendi odolstua egonez, bere bordatik zegon km batera Felipe Txoria artzain bordara iritsi zen, Artzaia zauriak estali eta Urritzateko “Anton” etxera eraman zion, han ohean sartu eta Erratzuko medikura abisatu zuten. Medikua egin ahal zun sendaketak in eta zauriak larriak zirela zertifikatu zun.
Kasua Elizondoko justizia kargu egin zen eta segidan Erratzuko guardi zibila Jaimerenaren bila hasi ziren, baina aste bat bere bila ibili ondoren eta gaztearen presentzia ez zegonez hortan bera utzi zuten. Pentsatzekoa da 30 pezetak hartu bezain pronto iparraldeko muga pastuko izan zuela Pedro Jaimerenak.
Post hau iteko erabili den materiala.
Baztango liburutegiko, Baztan buruko fondo lokalatik atratako Diario de Navarra-ko “homicidio fustrado” artikuloa (1931-1935 tomoa, 166 horria).
Utzi erantzun bat