Huntakoan, joanden asteko “post-ik” ez gara urruntzen, zeren Larrazken hontan (Iraila eta Urria), inguru hortatik ibili bai gara gaztañak biltzen. Hitz ibilbide hau, Etxaideko errotatik hasten da ere, zeren errota horren inguruan (pasaden hastean aipatu genun bezala) “errote egune ospatu zen” eta egitarauan, Pello Iriarte iruritarren eskuz (eta ahoz), Irlintziko aitzen inguruan dauden gaztainondoak eta hiru gaztaindegiak edo azpillek bisita gidatu batea ikusteko ta zautzeko aukera izan omen zen.
Bapatean horrela erranda, dirudi gaztainak eta errotak zerikusi gutti daukatela, baina gaur egun arraroa dirudi arren, garai batean gaztañekin iriña eta ogie (opilak) egiten zen!!
Gaztainondoa, fagaceae familiako zuhaitza da eta jatorriz Europako hego-ekialde eta Asia Txikitik etorria da. Zuhaitz mardula eta altueran 30 metrora heldu daiteke eta kanpoko itxura, zabala eta biribildua du. Udaberri garaian loratzen da eta udazkenean gaztainak helduak ditu. Hostoak nahiko handiak izaten dira. Euskal Herrian, gaztainadiak aunitz hedatu ziren, bereziki, Atlantikoko aldean eta kontatzen dutenez badirudi garai batean, udazkenetan mendietako zoruak gaztainez beteta zeudela. Gure eskualdean erraten da bederen hamabi bat gaztaina mota baziren lehen, San Miguelak ziren lehenak biltzen eta goxoenak, eta San Martin izenekoak azkenak, eta txerrientzako izaten ziren. Orain, aldiz, gaztainak ta gaztainondoak egundoko desagerpena jasan dute, alde batetik, tinta eta txankro izeneko gaixotasunaren ondorioz eta, bertze aldetik, gaur egun daukagun klima epelagatike. Gaztaina, Euskal Herrian Ameriketatik ekarritako artoa hedatu baino lehen (artoa XVIII. mendean hasi zen landatzen zonaldean), elikagai bezala kriston garrantzia zeukan eta gizakien oinarrizko janaria zela erraten ahal da (sagarrekin batera). Fruiti lehorrak; urrak, ezkurrak, giltxaurrak, gaztainak…gordetzeko erraza zirenez eta denbora aunitz mantentzen zirenez elikagai preziatuak ziren eta aipatutako azken fruitu hau (gaztaina) hain zuzen, bere azal-babesa arras denbora luzekoa zenez, urte osoan irauten ahal zun eta funtsezko elikadura eta elikagaia bihurtu zen eta bai frexkuak, zimelduak edo aistion aipatu dugun bezala, gaztaina behin lehortuta, ongi xehatuz irin gozoa ateratzen zuten eta horrekin ogia (opilak) egiten zen. Gañera, Baztanen kasuan (Erdi aroan) gaztaina, janariaz gain, baitere merkatal produktoa zen, eta gainera arras preziatua. Baztango gaztainondo aberatsetik gaztainak bildu eta eskualdetik kanpo saltzen ziren eta bai salmentarako, eta urte osoan zehar jatea posible izateko, gaztainak gordetu eta babestu behar ziren!!!

Irlintzi aitzen inguruko 3. gaztaindegia, 3mko diametroa, 1´70 maltuer eta egoera onan dago.Mutilasko borda inguruan dago. Argazkia Dorrea elkarteko blogatik hartuta dago.
Gaztañak gordetzeko erabiltzen zen harrizko eraikiñak, gaztaindegiak edo azpilleak (gaztantxea, zilu, silo, ezpile) ziren. Normalean basoen barnealdean eta gaztainondoen hurbil kokatzen zituzten. Gaztaina lizundu ez dadin edo harrak erraztasunez jo ez dezan gaztañak kakotsekin (morkotsekin) biltzen ziren, kakotsak lurretik jasotzeko, adarrez egindako pintza batzuen laguntzen ziren. Gero zumezko sakitxoetan uzten zen eta, saskiak bete ondoren “gaztainetxetara” eramaten zituzten, hor pilatzen ziren eraikina bete arte eta ez usteltzeko lurraz, adarrez, iratzez edo zakuz, hermetikoki estaltzen ziren, freskoak mantentzen udaberrira arte.
Gaztainak kokotsekin biltzen zirenez eta hartzidura (fermentazio) prozesuari esker, zomorroak (harrek) ezin zioten fruituari eraso egin eta, denbora gehiago irauten zuten egoera onean (urte bat egon zitekeen). Hilabete pare bat pasa eta gero, abenduan edo, antzarraztelu baten laguntzaz
kakotsak kanpora ateratzen ziren eta tresna horrekin berarekin jo egiten zen gaztainak erauzteko.
Zoritxarrez, gaztainondo aunitz eta gaztainaren negozioa “tinta” izeneko gaixotasun batek XIX. Mende bukaeran desagertarazi zuen. Gaixotasuna, onddo bat da, eta normalean lurreko materia organikoan bizi dena. Gaztainondoaren sustraiak harrapatzen dituenean, zuhaitza poliki-poliki hil egingo da; aldiz, infekzioa enborretik gertu hasten bada, gaztainondoak ez du denbora handirik iraungo. Aurkitutako eraginen artean: adarrak lehortzea, behar baino lehenago hostoak horitzen eta erortzea eta fruitu eskasia dira. Baina bai tinta edo txankroa gaztainondo guztiekin akitzea ez zuten lortu eta gaur egun oraindik gure gaztainaz gozatzea posible da
Beartzunen aldean Irlintzi aitzetatik urbil dauden hiru gaztaindegien argazkiak eta ibilbidearen azalpena, Dorre elkartea blogako “dokumentuak” atalako “Gaztainaren ibilbidea PDF / Ruta de las castañas PDF” artxiboan ikus daiteke.
Post hau iteko erabili den materiala.
http://www.iturribero.org eko “kirikinauizi%20gordelekua.pdf” artxiboa
Dorrea elkarteko “Gaztainaren ibilbidea PDF / Ruta de las castañas PDF” artxiboa.
Gabriel Imbuluzqueta Alcasenaren “Aportación a un estudio de las castañas ericeras en Baztán“. (Cuadernos de etnología y etnografía de
Navarra).
berria.info-ko Iñigo Astizen “gaztainaren_iragana” artikuloa (2012-10-25)
Utzi erantzun bat