Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Xabier Santxotena’

Mentxu Gal Orendain, 1919ko urtarrilaren 7an Irunen jaiotako margolaria izan zen zen.

Txikitatik maite izan zuen pintatzea eta txikitatik ere harreman estua izan zuen Baztanekin, non denboraldi luzeak eman zituen, batez ere udan. eta gaztetan Gaspar Montes Iturrioz izan zuen irakasle. 

Gaztetan Gaspar Montes Iturrioz (Iruindar margolaria) izan zuen irakasle. Madrilgo San Fernando Arte Ederretako eskolan egin zituen margolaritza ikasketak. 1933. urtean Parisera joan zen ikasketak sakontzera. Fernand Legerrez gain Amedee Ozenfant pintore kubista izan zuen han maisu, eta Matisse pintorearen lanek eta fauvismoak (margolaritza modernoko mugimendua) liluratu zuten.

Paristik itzuli zenean Aurelio Artetarekin jarraitu zituen ikasketak. Gero Madrilen margolari tailer batean ikasten aritu ondoren Institut de France-k emandako beka batekin Parisa itzuli zen berriro.

Pintura figuratibista landu zuen, baina garaikidea, garaiko pinturaren ezagutza sakonean oinarritutakoa. Bere pinturaren gaiak erretratuak, bodegoiak eta paisaiak izan ziren, bereziki Baztan-Bidasoakoak.

Paisaje de Arrayoz” izeneko lanarekin 1959an Espainiako Pintura Sari Nazionala jaso zuen lehen emakumea izan zen, lehenago ere (1932) – Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketaren irabazlea izan zen. Saritutako margolana bere amabitxia (madrina) izan zenaren erretratua da, Ana Mª Marín margolari baztandarraren amatxia. Familia horrekin harreman estua izan zuen eta bere Elizondoko etxean denboraldi luzeak ematen zituen, batez ere udan. Adiskidetasun hura bere margotan ere islatu zen: amatxi, ama eta Ana Mª Marín bera erretratatu zituen.

Paisaje de Arraioz. Argazkia, zubiaurcarreno.com.

Bere bertze koadro aunitz Baztango paisaiak dira, Baztan bailara osatzen duten herriak margotu zituen baina Elizondo, Arraioz, Elbete, Azpilkueta, Bozate, Erratzu ziren Baztanen pintatzeko tokirik gustukoenak. Baztanen landu zituen lagunei esker, Elizondoko abesbatzarekin joan zen Llangollenera, eta oholtza gainean abesten zuten biztartean, berak oihal batean islatu zituen.

Lekarozko ikastetxean Aita Donostiaren erretratua egin zuen. Pio Baroja ere margotu zuen Itzean, Barojatarren Etxean, Beran. Baztandarren Biltzarrak antolatutako kultur aste batean epaimahaikide ere izan zen.

1979an, Baztandarren Biltzarrak erakusketa kolektibo bat antolatu zuen udaletxeko etxabean. Antolatzaileak Jorge Oteizarengana joan ziren bere lanen baten batekin parte hartzeko eskatuz. Oteizaren erantzuna argia izan zen, eta ez bazuten lortzen berak eman zizkien artisten izenak erakusketarako, ez zuen parte hartuko. Hiru egun izan zuten antolatzeko, eta lortu…lortu zuten».

1979ko erakusketa Elizondoko Udaletxean. Argazkia, Diario Vasco web gunetgik hatuta.

Gaur gezurra dirudi erakusketa hori osatzen duten izenak ikusita: Jose Ramon Anda, Nestor Basterretxea, Xabier Santxotena eskultoreak eta Juan Jose Akerreta, Isabel Baquedano, Ismael Fidalgo, Agustin Ibarrola, Ortega, Pedro Oses, Mariano Royo, Pedro Salaberria, Jose Maria Apezetxea, Jesus Montes, Ana Mª Marin margolariak eta doike, Menchu Gal berberak.

Mentxuk 2008ko martxoaren 12an Irunen zendu zen.

laburbilduz (Pello Fernández Oyareguik blogeko artikulu honi buruz facebooken utzitako iruzkinak blogeko artikulu honi buruz facebooken utzitako iruzkina)

Menchu Gal, artista handia izan zen estatu mailan eta Baztango margoaren berritzailea, Madrilgo eskolan barnean aritu zen, Vallecasko eskola eta Benjamin Palenciaren eragina jasoz. 1940.ko hamarkadaren ondarrean Baztanerat hurbildu zen eta horrela jarraitu zuen bere bitzitza osoan, Baztan margotzen, 50 tik margolan gora margotuz… Arraiozko margoa saritua 1959ean ez da artikulu honetan agertzen dena, margo hori, gaur egun dago Moncloan ministro kontseiluko horma batetik zintzilikaturik, horrexegatik telebistan aunitzetan ateratzen da. 

Menchu Galen pintura fauvista da, kolore biziko leherketa da, eta bere pintzelkada arras gestuala, lerro makurraren bidez, ” karakoleo” deritzona…, Ana Mari Marinengan eragin handia izan zuen. 

Menchu Gal, Baztango margolari berritzailea izan zen, eta Fidalgo, Apezetxea eta Ana Mari Marinekin, bide berri bat zabaldu zuen.

.

Menchu Gal, la pintora del paisaje, «en especial de mi querido Baztan». Alicia del Castillo. diario Vasco. 2008.

Menchu Gal y el Bidasoa. zubiaurcarreno.com. Fco Javier Zubiaur Carreño. 2011.

Wikipedia. wikipedia.org, Mentxu Gal.

FOTOTEKA

Menchu Gal. Argazkia zubiaurcarreno.com-etik hartuta
Menchu Gal eta Ana Mari Marin Erratzun. Argazkia zubiaurcarreno.com-etik hartuta
Baztan. zubiaurcarreno.com-etik hartuta

Read Full Post »