Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Victorio Mena’

Pasaden hastean eta datorren hontan, hauxe da Abuztuaren 11tik 26ra Iruritako Jauregia dorretxean ikusgai da Elizondoko Mena argazkidendako “Begirada… atzera begira” argazki bilduma. Jauregia dorretxea eta Dorrea elkartearen laguntzaz Baztango antzinako argazki zaharrak ikusteko aukera ba da.

Ezker eskuin, Felix Mena sortzailea, Victorio Mena eta Graciana irigoyen.

Menatarrak 1887tik dabiltzate argazkilaritza munduan, Baztango eskualdean erroturik daude ordutik eta Baztan ta baztandarrak argazkiratu dute belaunaldiz belaunaldi  (gaur eguneko Foto Menako Itziar eta Felix Mena Barberena laugarren belaunaldia dira). Jauregian (Jauregi Zuria izenez ere zautua) dagoen bilduma, XIX . mendearen amaierako eta XX. mendeko Baztango paisaia, arkitektura ta baztandarren bizitza ikusi, sumatu eta iaia dastatu daiteke.

Foto Mena lortu duen ondarea ikusgarria, zoragarria eta interes historiko haundikoa da, 125 urte hauetan argazkiak kristalezko plaketatik, pelikuletik eta gaur egun artxibo digital batetan pasatzea ikusi duen enpresa baztandar hau, ondare hori katalogatzea, digitalizatzea eta (garranzitsuena dena) erregistratzea lortu dute, fonoteka ikusgarria eta interesgarri bat sortuz.

1887an Felix Mena Martinek (1861-1935) zabaldu zuen negozioa, Burgos-en jaio arren bere lan guziak Nafarroan garatu zun, Iruñan lehenik (José Roldán Bidaburukin elkartua) eta ondoren Elizondon bere seme Javier eta Victorio lagunduta. Felix Menaren hasiera Emilio Pliego argazkilariaren (erretratista famatua garai haietan) estudiaoan “retokador” bezala izan zen. 1884an  Gazteluko enparantzako Iruña eraikiñaren goiko sorailuan eta astion aipatu dugun bezala, José Roldán argazkilariarekin elkartuta ezartzen da. Urte batzuk geroxago, Roldán eta Menaren arteko elkartea bereizten da, urte hoietan Menak bere lana (estudioko erretratoak nabarmentzekoa da) Iruñea eta Elizondo artean tartekatuko du. Ondarrian Elizondon ezarriko da eta herri honetan argazkilari ibiltari gisa lan bikaina eginen zun Nafarroako iparraldeko herria eta herritarrek argiztaratuz, eta beren zerbitzuak kontratatzea sahiatuz. Urte gogorrak eta ez errexak izanen ziren Baztanen zehar ibilitako lehenego horiek, azken finean “argazkilaritza” berriki xamarra zen eta eta Carlos Canovas bere “Apuntes para una historia de la fotografía en Navarra” (Príncipe de Viana, 1989) azaltzen dun bezala, argazkilaritza hirian sortu zen eta hiritarrentzat (burgesiarako), herrietatik edo landaeremutik arras urrun. Canovasek dio, hasiera batean argazkilaria hiritik kanpo, herrietara urbildutako lehenegoak inguru horretan arrotzak, arraroak, “eratsotzaileak” izanen zirela eta herri txiki hoietako bezero kopurua txikiagoa izanez gain bertze aratzo edo zailtasunak gehitu behar zizaizkiola; integrazioa, hainbat ohitura ezberdiñen egokitzea, hizkuntza. Baztango barride berrien bere maitasuna irabaztea eta konfiantza lortzea, partidu zaila izanen zen, baina… jakina da Felix Mena Martinek zailtasun horiek salbatu zula, zeren Elizondon ezarri zen, bizitza berri bat hasi omen zuen, bigarren aldiz ezkonduz (Mercedes
Sanciñena Ibero baztandarrarekin) eta seme bat izanez, Viktorio Mena Sanciñena.

Felix Mena 1935an Elizondo hil zen, urte hoietan atratako pilaka argazkiak utzi zitun, modisten tertulia bat,  prozesió baten bat, uholdeak egindako hondamendia, pelota partidukoak, gaur egun desagertuta dauden eraikinenak… urte horietan ez zen bakarrik aritu bere semeak laguntzen bai zuten. Javier Mena Zuasti (1890 –1971) bere aitaren ikaslea izan zen eta aita bezala Iruñean erretratuak eta Elizondon gai “kostunbristak” tartekatu zun.  Aunitzetan bere lana txapelketetan aurkeztu zun, arrakasta haundia izanez. 1971an Iruñan zendu zen eta bere ondorengoak gaur egun Iruñan dagoen Foto Mena kudeatzen dute.

Bere bertze semea, Victorio Mena Sanciñena, Elizondon ta Baztanen 1920tik hartu zion lekukoa. Victorio Mena Sanciñenak 1900an jaio zen eta txikitatik bere aitarekin baitere ibili zen. 1913an gaztetxo bat izanez aita lagunduta, uholdeak sortutako ondamendiak argazkiratu zun. Bere lana Baztanen zentratu zen eta baserritar eta baztandarren erretratu ugari osatzen dute lan gehiena baina baitere paisaiak ta ingurua argazkiratu zun, nabarmenduz bere teknika landua. Victorio 1941 hil zen eta honen alargunak, Graciana Irigoyen Dualdek, 1941etik 1955era segitu zun negozio familiarrarekin. Honen semeak, Felix Mena Irigoien, 1948an hasi zen lanean eta orain gutti arte ibili da kamara eskuan, gaur egun bere seme-alabak Itziar eta Felix buru daude 125 urteko enpresa hontan eta segitzen dute Baztan eta baztandarrak argazkiratzen.

Post hau iteko hurrengo materiala erabili da.

La Enciclopedia Emblemática, Artes Aplicadas III Historia Gráfica (XIX-XX). Dibujo – Fotografía – Animación – Ciberarte. Luis Mª Azpilicueta eta José María Domench. Etor-Ostoa.

Apuntes para una historia de la fotografía en Navarra” . Carlos Canovas (Príncipe de Viana, 1989).

Gran Enciclopedia Navarra, www.enciclopedianavarra.

www.ttipi.net.

Fotos antiguas bloga.

Read Full Post »