Sola-jolas edo hitz joku bat erabili dugu aste hontako post hon izenburu bezala, baño izenburu honi, akaso elurra hitza sartu beharko genion zeren orain bertan zuri zuri patu da Baztan, nahiz eta Eukal herria osoa goiz goizetik egon, berriz, zulo hau, bere mikrokima horregatik, otza, baño elurrik gabe segitzen zun.
Elur hitzatik elurte sortzen den bezala, ur hitzatik urte, urtaro,urtarrile..sortzen dira. Urtarrilako lehenego egunean bazen ohitura bat (Elizondon aspaldi galduta, akaso Baztango bertze herri batian, mantentzen da) haurrak etxez etxe urtetxa eskatzen zutela, eskaria kantuz iten zen:
Urte berri, berri, zer dakazu berri? uraren gaiñean, bakia ta osasuna, urtetx urtetx urtetxa nahi dugu!
Abesti hontan ura, garrantzia haundia dauka, kanta honek urari eta aspalditik galdutako (hau baita ere) ohitura edo errito zahar bati erreferentzia iten dio, uraren erritoari , Ur berriaren erritoari hain xuxen. Urtearen lehenengoan iten zen, iturru batetik ura hartzen zen eta etxez etxe ur berri hori edatera ematen zen, zorionak eta osauna ematen zuen edo behinpin pentsatzen omen zuten.
Ura preziatua eta baliotsua da, eta zen, zerbaiten eskasia, euskaraz, urria da, eta zerbait eskasa eta baliotsua…urrea da. Ta urrea gure bailaran izan dugu eta ez urria, baizik garai batean auserki, edo hori behipin dirudi.
Aritzakunen bada toki bat Minetako zokoa izenarekin ezagutzen dena, eremu hontan gizonak egindako eta harriz osatutako muinoak aurkitzen dira, harrizko muino hauek, urrea bilatzearen ondorioko zaborra da. Handik ez urrun, Etxebertzea inguruan “ruina montiun” bat arkitzen da, hau erromatarrek meategietan erabiltzen zituzten tekinka baten bidez eragiña da, Teknika honek, mendiari hainbat zulo iten zizaioan eta azkenik mendiko zati hori edo zati haundi bat erortzen zen, gero eroritako legarra eta harriak garbitzen ziren kanal batzuen bidez (han dagoen Minetako zoko iturrie bidez) eta urrea bereizten zen, berriz harri garbi hoiek muino hoietan pilatzen zen, hau dena agertzen da Plinio Zaharraren idatzitako “Naturalis Historia” liburuan.
Bada bertze idatzi bat Aritzakungo bertze toki batez, nabarmentzen dena urrea aurkitu zela erranez. Idatzia 1543koa da baina 1518 urtean gertatakoa erreferntzia iten du (gaztelaniarrak inbaditu dute Nafar osoa, gaurko Behe Nafarroa barne) eta han aipatzen da, Amaiurko gotorlekutik ez urrun badela putzu bat, iturri bat ateratzen dela putzutik eta ia Joan Labriten Nafarroko erregearen garaian urrea aurkitzen zela errekako legarrak mugitzerakoan eta ez bakarrik urrea baizik garai zaharretako txanponak ere bai. Horren ondorioz inguru hartara zonaldeko (Baztan, Bidarrai..) jendea urbildu zen urrea bildu nahian eta batzuk hamar mila dukado biltzea lortu zuten, eta azkenian inbidiaz eta nik ez baldin ba nahiz aberasten ahal, orduan bertze iñorrek ez… putzua haitz haundiekin estaliko zuten.
Hau dena garaiko empedoreari iritsi zen (Spainako Karlos I.a eta Alemaniako Karlos V.a, edo alderantziz, jo! hau ez dut iñoiz ikasiko, wikipedian beitu beharko dut), honek baimena eman zion Herrera izeneko alkateari, putzu hori kudeatzeko eta Baztanen sartzerakoan, Baztandarrek (jauntxoak) aurka agertu zitzaien erranez, Baztanen aurkitzen diren meategiak eta urrea Baztandarrena (jauntxo Baztandarrenak supotsatzen da) direla. Azkenian negoziatu zuten (1543an aldera) aukera emanez putzua irekitzeko eta jauntxoei aurkitutako zerbait ematea, honekin, guztiak ados egon ziren , Zozaiako jauntxoa ezik. Erran behar zenbait urre atera zela baina gehiago izan ziren gastuak irabaizak baño.
Ziuraunitz putzu hori izanen da, Arraxka edo Maribeltzeko borda inguruan baden iturri baten azpian dagoen putzua, zeren putzu hori gaur egun Urreputzu izenarekin ezagutzen da. (Argazkian ez da Urreputzu, baizik iturri artatik ateratzen den ura, badaien erreka, Aritzakun erreka).
Eta nola ez den apezik ez izandako , obispue, hirugarren dokumentu bat badugu ere. Dokumentua, 1942an, ingeniru frants batek, Georges Vié izenekoa “Sociéte des sciences, lettres et arts de Bayonne“an idatzitakoa da. Han, Bidarraitik pasten den errekaren sorlekuan (Aritzakun), inguru hartan eta kontutan hartuz dauden aztarnak (harrizko muinoak) eta bertze azalpen batzukin emanez, (nola garbitu, non aurkitu, norbaitek aurkitu dula urrezko pepita baten bat…) akitzen du artikulua erranez, datuk hoiekin jendea anima dezala urrea billatzera joatea. Eztakik jende aunitz joan izanen zen, baina egia da II.gerra mudialatik ondoren noizbeinka urre biltzatzaileak ibili izan direla eta hoien artean Kaliforniatik etorritako bat eta guztiz.
Urrebiltztzaile hoietako baten batek, urrea arkituko zun, zeren orain dela urte bat eBay enkatetako web horrian, enkatean, patu zuten urre puxke bat eta han agertzen zen bezala, 1940an Baztanen aurkitutako “rarissime pepite d’or massif du Pays Basque” 24 kilatezkoa “harrikoxkor” bat “dans le secteur d’Arizkun (Arizakun) dans la Vallée de Baztan (Pays Basque)”. Bortz egun iraun zuen enkatean eta 32 eskaintza ondoren norbaitek eraman omen zuen Baztango azken urre pepita, 152 euro ordez.