Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Txondorra’

Txondorra sariak Olentzeroren Lagunen Elkarteak, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin sustatzen dituen sariak dira. Sari hauek pertsona edo erakunde bat bere lanarekin kultura herrikoia eta tradizionala zaintzen eta garatzen dutenei saritzen du.

Sari honen zazpigarren edizioan (2021) Cesáreo Soule Arizkungo harginari eman zioten, bere lan artistikoagatik eta Done Jakue Bidearen garapenari egindako ekarpenagatik. Sariak, Cesáreo Souleren ibilbidea, bokazioa eta lana aitortzeaz gain, artisautza, oro har, eta artisauak, bereziki, aintzat hartzen ditu.

Cesáreo Soule Elizondo Arizkun 1948an jaio zen. Familia Iparraldekoa da jatorriz, baina bere gurasoak Bautista (1912) eta ama Eulalia (1920) Baztanen jaio ziren. Aita kontratista gisa aritu zen eraikuntzan, eta harriaren artisau ezaguna izan zen, bere jardueran behar zituen material horretako elementu guztiak egiten espezializatua. Hirurogeita hamar urterekin hasi zen tailu artistikoak egiten, honen aita Juan Soule, ere harria lantzen omen zuen.

Cesareo Soule. Argazkia marmolessoule.com

Cesáreo aitaren enpresan hasi zen lanean eta txikitatik ezagutu zituen hargintzaren lana. Hargintzarako eta sorkuntza artistikorako bokazioa erakutsi zuen beti eta hasieran Igeltsero gisa lan egin arren, 29 urterekin utzi eta hargintza artistikoan edo harrizko eskulturan profesionalki aritzea erabaki zuen.

Cesáreo Soulek enkarguz egiten du lan, batez ere, hiribilduen eta etxeen fatxadak jartzeko armarriak, hilerrietarako disko-formako hilarriak (estekak) eta hilarriak, oroimenezko etxe edo hilarrien idazkunak eta bertze pieza txiki batzuk eginez.

Saria hautatzeko argudioen artean, harri-zizelketan egindako lan artistikoaz gain, Donejakue bidearekin eta mugarrien eraikuntzarekin duen harreman pertsonalean eta bere museo etnografikoan ere oinarritu dira.

Elementu etnografikoak dituen museo ttipia etxeko behealdean du eta material fosilak, txanponak, armak, lanabesak eta bertzelako objektuak, baita bere obra adierazgarrienak ikusgai daude. Ikastetxeek eta partikularrek museo txiki hori bisitatu ohi dute. Baita ere bere hainbat lanek hainbat sari jaso dituzte eskultura lehiaketetan.

Ezkondua eta bi semerekin (Albaro eta Biktor)harria lantzen dutenak, aitaren eta Soule familiaren lanbidea jarraituko da.
2015ean, Txondorra seria lehen aldiz eman zen, eta 2019an bertze baztandar batek jaso izan zuen, Elizondoko Gabriel Imbuluzketa kazetariak hain zuzen.

ostras hau egiteko erabili den materiala;

El cantero Cesáreo Soule recibe el séptimo premio Txondorra.www.europapress.es

Un artesano escultor. www.gipuzkoa.eu

FOTOTEKA:

Argazkia Iruñako Udala
Argazkia www.europapress.es

Read Full Post »

2015ean, lehen Txondorra saria eman zen (Andoni Santamaria). Sari hauek Olentzeroren Lagunen Elkarteak, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin sustatzen ditu eta pertsona edo erakunde bat bere lanarekin kultura herrikoia eta tradizionala zaintzen eta garatzen dutenei saritzen du.

2019an Gabriel Imbuluzqueta Alcasena kazetari baztandarrak jaso zuen sari hori. Olentzeroren Lagunak Elkarteak Gabriel Imbuluzqueta Nafarroako kultura tradizionalaren ikerketa eta narrazio lan zabala egindakoa nabarmendu zuen.
Gabriel Imbuluzqueta Alcasena Elizondon jaio zen 1945ean, eta Diario de Navarra egunkariko erredaktorea izan zen 1976tik 2010ean erretiroa hartu zuen arte. Etnografiaren alorrean egindako lanagatik ere nabarmentzen da, batez ere artisautzarekin lotutako gaietan.

Gabriel Imbuluzketa eta familia seria jaso ondoren. Argazkia Unai Beroiz, diario de Noticias

Sari hau jaso aurretik, Gabrielek Karlos III.a Noblearen Gurutzea jaso izan du, Nafarroako kultura-ondarea sustatzen egindako ekarpenagatik. Baita ere Iruñeko Udalak deitutako San Fermin Nazioarteko I. Kazetaritza Saria (1980), Nafarroako Artisautzari buruzko I. Kazetaritza Lehiaketa (1983) eta Nafarroako erakargarritasun turistikoak sustatzeko kazetaritza-lan onenaren Teobaldo Saria (2010) jaso ditu.

Jose Migel Barandiaranen ikaslea izandakoa Nafarroako Unibertsitateko Euskal Kulturaren Katedrako klaseetan, eta 1988tik Etniker-Nafarroako kide da (Etniker Euskalerria Euskal Herriko ondare etnografikoa zaintzea helburu duen kultur elkartea da), 1999-2003 bitartean, Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren Eskualde arteko Batzordeko eta Erredakzio Batzordeko kide izan zen. Tradizio herrikoietan duen interesagatik nabarmendu daeta bere ikerketa Baztango Haranean eta artisautza herrikoian ardaztu da.

Nafarroako Gobernuak 1992-1995 bitartean argitaratutako “Turismo en Navarra” aldizkariarekin kolaboratu zuen. “Conocer Navarra-n”, kondairei, jaiei eta abarri buruzko ekarpen ugari egin ditu. Halaber, “Narria, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Panorama eta Papeles de Artesanía” argitalpenetan ere argitaratu du.

Txondorra sariarekin lotuta (txondorra, egur ikatza egiteko ikazkinek eraikitzen zuten egur meta da. Olentzero ikazkiña da) Gabrielek aipatu zuen, haurtzaroan, nerabezaroan eta lehen gaztaroan Olentzero “benetako ezezaguna” izan zela. Iruñako Gabon Gauean kalera irteten hasi zenean sartu zen bere bizitzan, eta, batez ere 1969ko abenduaren 24an, Elizondar gazte talde batek (bera barne) pertsonaia Elizondon birsortu zutenean (auzokide askoren harridurarekin).

P.D. Baztango Haizegoa” izeneko blog honetan bere material aunitz erabili dugu eta baita ere Baztani buruz gauz aunitz ikasi dugu.

Zorionak Gabriel!

Post hau egiteko erabili den materiala;

El periodista Gabriel Imbuluzqueta, premio Txondorra 2019. Mikel Bernues, Diario de Noticias. 2019.

Gabriel Imbuluzqueta Alcasena. http://www.etniker.com.

 

Read Full Post »