Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘trinidad’

Trinidad Urtasun.

2005ko irailaren Nabarraldeko Harian, Ekaitz Santazilia idazitako “bazen behin Perpetua Saragueta” artikuluan irakurri eta ezagutu nuen baztandar xelebre honi.

Trinidad Urtasun


Trinidad Urtasun Iruritan jaio zen 1894ko apirilan 24ean. Iruritar bersolari gaztea eta ogi banatzaile honek, Perpetua (bere emaztea) ezagutu zuen Bozate auzoan. Trinidad abertzalea zenez bere biziza osoan arazoak izan zituen guardia zibilak eta soldaduekin,askotan kolpatua, ia San Cristobalera eramana eta baita ere fusilatzekotan egon zen, azken momentuan herriko apaiza lortu zuen paretatik kentzea kristau hona erranez, ala bai zen ta.
Baian ere izan zituen autoridadekin esperienzi barregarriak, bat adibidez Erratzu inguruan zebilen ogia banatzen eta Izpegiko karabinero batek Elizondora eramateko agindu zion,autoan igo eta Erratzura iristean, gizon bat bere zerrikumekin bide erdian agertzen zaie, gizona ez harrapatzeko bolantazua eta bide bazterrera erori ziren Trini eta karabineroa, kristala autxi eta karabineroa zauritu zen.Momentuan Elizondoko guardia zibila buru bertatik pasa eta istripua ikusita atestadua egin zuen. Guardia zibilak zerrikumetaz ohartu ez zirenez eta Trini zerrizainari salatu ez zuenez nahi, istripu bat izan zutela erran zuen.Atestadua siñazerakoan karabineroa Felix de Hierro izena zuela ikusita Trinidad de Bronce siñatu zuen erranez; “de Hierro” dena zauritu dela eta “de Bronce”koa ez..
Ikusten ahal denez Bertsolari baztandarra honek oso azkarra zen, bertze batean medikuak egun batian erran zion adinarengatik hanka bat gaizki zuela, eta hala erantzun zion:”Ez jauna, bi hankak adin berekoak dira”.Beste batian bi banabarra (babarruna baztaneraz) zinzilikatu zuen eta ea zer erran nahi zuen hori galdetzerakoan erantzuten zuen:”Irakur zazu! ba, Biba Nabarra!”
Holatakoak asko izan zituen baztandar,bersolari eta ogi banazaile honek eta berak erraten zuen bezala “¿que tal? bastante petral” nik “agur eta bertze bat arte, bonaparte” errango dut.

Read Full Post »