Laxoa, gaur egun praktikatzen den Pilota modalitate zaharra dugu, eta bertze batzuen aitzindari da. Gora behera handiak izan baditu ere, gaur egun gure eskualdean osansuntsu dagoela erran dezakegu eta osasun hori Laxoa elkarteari zor diogu. Laxoa elkartea 1980an sortu zen eta berarekin txapelketa eta behin betiko laxoa eskualdean (Baztan -Bidasoa) berreskuratu izan da.
Garai batean, antzinako artzainek Laxoa partidak jokatzen zituztela edozein pilota-soro eso soropiletan (belarra ebaki ondoreneko lursail laua). Gero, herrira jaitsi zirenean, joko hau zabaldu eta ikaragarrizko arrakasta izan zuen; Euskal Herriko kirol nagusia izan zen XIX. mendeko bigarren erdi arte. Ipar Euskal Herrian, Nafarroan, nahiz Gipuzkoa, nahiz Bizkaian eta bertze zenbait tokitan ere arrakasta izan zuen Laxoak. XIX. mendearen erdialdean izan zuen bere garairik dizdiratsuena.
Herri-tradizioak eta zenbait lekutako izenek argi uzten dute laxoan aritzen zirela artzainek bere aisialdietan, Toki edo lur eremu horiek pilota-soro ( edo soropil) izena zeukaten. Baztanen, Arraiozen (ia ia Bertizko mugan) Urrizketako pilotasoroa dago, Beartzunen Kuartel zaharreko lur saila pilotasoroa zen ere eta Orabidean Karokotze-soroa dago.
Urrizquetako pillota-soroak 70 metro luze eta 40 bat metro zabal zuen eta Arraiozko Indakobordako Juan Ugartek (1914/08/21), gogoratzen zen Urrizquetako pilotu-soroan laxoa jokatu zuela gaztetatik berrogeita hamarreko lehen urteak arte (bere aitak lehenago ere aritu zen).

Pilotasorotan joko-arauak erreboterik ez egoteari egokitzen zitzaizkion, eta pilotak gaur egungoak baino handiagoak eta astunagoak ziren. Gaur egun garai bateko pilotasoroak gogora ekartzen digun plazak Arraiozkoa eta Arizkungoak izan daiteke. Plazetan Oinarrizko elementu bat errebotea da. Hau hasieran ttipiak ziren eta elizitik hurbil eraiki ziren plazetan (Arraioz), haien pareta zen errebotea.
Arizkungo Bozate auzoan dagoen Lamierritako plaza, Goienetxetarren Etxeberria “jauregiarekin” batera ereiki omen zen Lamiarrita izeaneko eremuan. 1913. urteko uholdeak plazan izugarriko kalteak eragin zituen. Erreboteko pareta garai batean altuagoa zen, baina gibeletik pasatzen den errepideak ikusmen handiagoa izateko, murriztu egin zen. Erreboteko paretaren alboan zulo txiki bat bada; han partidan erabiltzen ziren pilotak eta freskagarriak gordetzeko zen. Hamarkada aunitzetan zehar Lamiarritako plazan sekulako desafioak jokatu izan dira, batez ere Baztan, Malerreka eta Aldudes aldeko pelotari artean.
Tiburzio Arraztoak “Laxoa. La pelota en la plaza” liburuan, 1853ko. urtean Lamiarritan, baztandarren eta aldudarren artean jokatutako partida bateko bertso eder batzuk aipatzen digu.
Zer dut bada aditzeen
Baztango aldetik?
Mendiek inharrosten
Iduriz errotik
Bada oihu, bada kantu
Bada irhintzina:
Aire guzia dugu
Bertze bat egina!
19 estrofa osatzen dituzten bertso hauek (lehenbiziko estrofa), batzuk M. Etchegaray Aldudeko apezak idatzi zituela diote bertze batzuk Johannes izeneko ikustalek idatzi omen zituen.
Bertsoaz gain, haietako desafio edo xelebrekeri batzuk Mariano Izetaren eskuz ere iritsi zaigu. Baztango kontuak liburuan baten bat biltzen ditu. Adibidez, Alduideko plazan Alduidetarren eta Erratzutarren artian eman zena.

Desafio hortan jende pile bildu omen zen, mugaz bi aldeko pilotazalez bete zen plaza eta diru aunitz jokatzen zen. Zaleen artean Erratzuko “Mapitzi” pelotazale eta apostuzale amorratua zegoen. Partida hasi aintzin bi taldeko pilotariak, jokatzen zen diru guztia Mapitziri eman zioten, honek boltseroa bai zen. Mapitzik hainbertze sos ikusirik, gordetzeko eman zioten diru guztia… Baztandarren alde apostu egin zuen.+
Partida hasi eta segidan Alduindarrek aintzinaldia hartu zuten eta errex ateratzen ari zuten partida, Maipitzik berriz hori ikusita izaldura hezurretaraiño sartu eta deldurraz dardarka, handik ihes egin omen zun muga aldera. Bidean zigoala entzuten zun Aldiudesko plazatik heldu ziren txaloak eta esku-zartak, ikaratuta eta jakinez Erratzura iristen baldin batzen ere bere bizia arriskuan izango zela, han, to geldi-geldirik gelditu zen. Handik ordu terdi batera gizon bat pastu omen zen eta Maipitzek ea nola zijoan partidua galdetu zion, gizonak erran zion, hasieran Alduindarrek abantaila artu izan arren baztandarrak berdindu, aurreratu eta azkenian nausitu zirela. Hori entzutian, pozez, zorriz piztu herriranz abiatu zen. Pilotarien Sosa pilotarei eman ondoren, apustutako irabaziekin bere poltsikoa beteta Erratzura poz-pozik joan zitzaigun gure Maipitzek.
Erten da erratzutarren eta alduidendarren artekoak ez ziren partidak soilik baizik gudukaldiak. Bertze batian aldudeskoak joan ziren Gorostapolora jokatzera, (han bai zegoen Erratzuko errebote plaza) eta normala zenez jende aunitz etorri zen. Alduidarrak frontoia ezagutzeko jokaldi batzuk in zuten beraien artean. Erratzuko pilotariak ikustean zein ongi jokatzen zuten… eta jakinez sekulan ez zutela partida irabatziko desafioa gibelara bota zuten. Kriston kalapite sortu zen eta azkenik desafioa ez zen egin. Alduindarrak aserre bizirik joan ziren Iparraldera baño bidean ikusi zuten iretze meta guztiek (metaziri ta guztiz) autxiz eta errakara botaz erre zuten egun hartako espantukeri guziak.
Laxoaz, deafioz, Aldudes, Baztan eta antzekorik aipatzean ezin da historian izan den laxo pelotari ospetsuana izendatu gabe gelditu. Pelotari hori Juan Martin Inda Perkain da, bizitza xelebre izan zuena, baina hori… bertze istorio bat da
P.D. Baztan-Errekako XXX. Laxoa txapelketaren edizioa aurkeztu zenean idatzi zen. Laxoa elkartea antolatutako txapelketa Maiatzan hasi eta finala Abuztuaren 2an jokatu zen. Arraioz, Irurita, Doneztebe, Oiz eta Hondarrabia herrsko 10 talde aritu ziren.
Post hau egiteko erabil den materiala:
Los pilotasoro. Gipuzkoa.eus weba.
Laxoa. La pelota en la plaza. Tiburzio Arraztoaa Urrutia. Cénlit Ediciones- Luis Enrique Hualde Alfaro / 978-84-96634-60-2.
Laxoa.com webgunea. Tiburcio Arraztoak eskeinitako informazioa.
Baztango kontuak. Mariano Izeta Elizalde. ( Bilbao Bizkaia Kutxa. 1999).