Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Ros Olano’

Zazpi urteko gerran,

karlisten denboran,

agindaria Mina

gobernu aldean;

Belate aldetik dator

zerbaiten billean:

 jarri tropa aundiarekin

Baztango ballean

 

 

Zazpi urteko gerran

karlisten agindari:

euskalduna Don Tomas

Zumalakarregi;

ordun Baztan osua

zen zapela gorri,

bañan egizkoena

Lekarotzko erri.

 

 

Bordazuri gañetik

tiroz zirikatzen,

karlisten soldaduek

kalte aundi egiten;

eta Mina Elizondon

bakerik ez artzen,

karlisten gibeletik”

bidia ornen du artzen.

 

 

Lekarotzko erria,

mirabe ta nausi,

Umarrizko aldera

laxterka igesi;

Mina mason gaiztua

erriko xaarrekin,

kañonak ia badiren

nai baitzuen jakin.

 

 

Txapela gorri dunak

bein naiago du ill

mundu guzien antziñet,

ta ez erran gezurrik;

ortaz lekaroztarrak

man zioten erriari

orduan sekulako

oore ta izen aundi.

 

 

Lekaroztarrak zuzten

armetan denetaz,

bolbora ta kañonak,

egi edo gezurraz,

aterazi zabezten 

onez edo bortxaz:

sutan jarri biar zuela

erria bertzenaz.

 

 

Ortiberroko ondoan

Minak egin zuena,

argi ta garbi erteko,

zen zarkeri aundiena:

 zaar gaixo tiroka

ilezi in zituena,

oi zer agindaria ori

agindu zuena!

 

 

 Sabaitako urrin goxo,

sagar ta soroena,

Lekarotzko etxetan

somatzen eztena;

ekearen usaiak

artu du erri dena,

non-nai bakardadea,

nigarra ta pena.

 

 

Orduan gertatu zena

nork adieziko du?

Ainbateko naigabe

ezta beñere aditu;

etxe xuri guzietan

sugarrak nausitu,

eliza ederra sutan,

erriarcn dolu!

 

 

 Etxe ta erri ederrak

benturaz erreko,

gorputzak armarekin

naiz illek kusiko;

bañan biotzak

erne euskal erriendako,

ta odola il arteraño

Jangoikoarendako.

 

 

Plazatik daramazte

iru gorputz illen,

elizain kontra daude

enterratuak antxen,

lekaroztarrak artian

gogora dezazten,

beren antziñekuak

leialak baitziren.

Captura de pantalla 2018-03-10 a la(s) 02.33.46

Irudia Prinzipe de Viana 13. zenbk errebista.

 

Hamaika bertso hauek, Jose Ariztimuño Aitzol zenaren bilduman arkitu ziren. Poesías Populares, Certamen 1932 izeneko sortan, Jabier Lazkozek bialduta.”

Dirudi bertsoen egilea ezezaguna dela eta izenburua «La quema de Lecaroz por el general Mina» da..istorioa 1835ko martxoaren 14 gertatuakoaz kontatzen digu (gerra akitua sortutako bertsoak  izanen dira, zeren gerra zazpi urteko izango dela egilea ia daki).
Egun hoietan Elizondoko herria liberalen menpe zegon. Baiña karlistak, Sagastibeltza buru zutela, inguratuta zeukaten, barrengoak «tiroz zirikatzen» (kañonakadaz) zituztela eta “kalte aundi egiten», diela bertsolariak dio.
Espoz y Mina generalak, al zituan soldadu guziak bildu eta lruñetik Elizon­do aldera jo zuan. Zumalakarregi bidera atera zitzaion, eta gogorki burrukatu ziran Larremiarko parajian, 1835’ko Martxoaren 12’an. Espoz y Mina, nekez bada ere, Elizondora pasa zen, maltzurkeri baten bidez bidea libratuz: mezu bat idatzi omen zun, Zumalakarregiren izenez firmatuz eta orrela Elio jeneral karlista engañatuz Donamariako bidea libre izan zuen.
Lekarozkoa handik bi egunera izan zena. Elizondora lortu zuen iristea eta kañonaz ez zeuden, Sagastibeltza koronrlak gauan Lekauze inguruan ezkutatu izan zitun. Biarmunean (martxoak 14) gertatutakoa… Espoz y Minaren Antonio Ros Olano ofizial gazteak, (denboraren buruan jeneral famatua eta idazlea izango zena) bere liburu batean kontatuko du.

Larunbat hortan, eguna argitu baino lehen, Elizondotik soldadu frankoen (Isabel II tiradorek, Zarandajaren soldaduak) konpainia batzuk atera ziren. Lekarozko alkatearendako karta itxi bat zeramaten eta herria hartu zuten. Pixket beranduago tropa berriek gan ziren eta soldadou franko-ak (Isabel II.tiradoreak) herria inguratua zuten eta herritik  inor ez ateratzen utzi zuten. Ros Olanok dio herriko plazan bildu zituztela herritarrak,  hogeita-piko agure igandeko arroparekin jauntzita ziren (gazterik ez) Espoz y Mina generala agertu zenean. Agureek inguratu zuten bere mandoa ( bere gaixotasunagatik mando zuri baten gainean ibiltzen zen) eskuaraz agurtu zuten… orduan Minak baita ere euskaraz ea non zeuden kañonak galdegin zien. Lekauztarrak ez zekitela ja erran omen zioten, berriz jeneralak galdera bera egin zien eta ez bazun erantzunik  hilaraziko zien eta herria erreko zuen. Berriz erantzuna berbera, ez zekitela ja!..Horduen bosnaka kontatzea agindu zuen eta  bosgarna sokaz lotzen zuten. Zazpi herritar lotuak zeukaten. Leon IriarteZaradajaren” soldaduak  berezitakoak hilarazteko prest zeuden, baita ere, zingi piztuekin herria erretzeko. Apezak herritarrak konfesatzen ari zenean, hogei tiro aitu ziren,…hiru lekauztar odoletan zeuden, hilik…Lehenik, alkate jauna afusilatu zuten, Juan Bautista Barrenetxea, 29 urtetakoa eta Josefa Antonia de Anchorenarekin ezkondua zegona. Bertze bidak, Martin Meoki 57 urtekoa (Ana Mª de Alzugarairekin esposatua) eta 30 urteko Juan Martin Goñi Arraioztarra baina Juana Mª  Jaimerena lekauztarrarekin ezkondua zegona.

Captura de pantalla 2018-03-10 a la(s) 03.38.43

Izenburua “Incendio de Lekaroz, el” Grabadua, egilea Sans, Francisco Zumalakarregi Museoa

Ros Olanok bere literatura erromantiko ezaugarriarekin (Edgar Allan Poerekin konparatzen zioten) Afusilamenduak  ondoren soldadu frankoak etxeak erretzen hasi zirela kontatzen digu eta agindu zutela jendeak herria utz zezala, andreak eta haurrak zutenekin atera ziren prisarik gabe, garrasirik egin gabe, ixilpean… ez zuten nigar egiten, mantxo,mantxo zigoazten … sua ikaragarria zen eta sugarren artean tiroak entzuten ziren. Sabaietan belar azpian ezkutatutako karlisten fusilak lehertzen ari zirena. Tropak hasi ziren desfilatzen.. nik  (Ros Olano) gaten nintzen Mr Saint Yon-ekin, honek soinean ukitu zidan eta besoarekin herritik urbil  erretzen ari zen gauz bat señalatzen zidan…andre bat zen, estatua bat bezala… Tradizioa dioenez herria sugarren menpe kiskalita gelditu zen, eliza eta hiru etxe ezik Xaharrea, Lartxea eta Ortiborra hain zuzen.

 

Ondarrian bi mortero eta obus bat Orabideako bidean lurperatuta aurkituko zuten kristinianoak, eta ia afusilatzen hasia zela  (Minak) kontatzen da, artilleria pieza hoiek tiratu zuten idiak…ere afusilatuak izan zirela.

Martxoak 20 Mina Elizondo uzten du eta  21an karlistei kendutako kañonekin heroe bat bezala Iruñan sartzen da….baina Lekauzko afera negargarri honek zer erran haundiak izango zute eta alegin haundiak eginen du bere burua garbitzeko  eta “Memorias del general” liburuan aipatuko su ez zela hainbertzerako izan.

Post hau egiteko erabili den Materiala

KARLISTEN LEENENGO GERRATEKO BERTSOAK. Antonio Zavala. Auspoaren Sail.1992.

“Mina y Zumalacárregui en la Batalla de Larremiar” José María Iribarren Rodríguez. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 4.urtea, Zº 13, 1943, 457-491 orriak.

“Historia del Tradicionalismo Español“. Melchor Ferrer, Domingo Tejera y José F. Acedo (1941-1979). Tomo VI: Última campaña de Zumalacárregui. De enero de 1835 al sitio de Bilbao.(Ediciones Trajano, Sevilla, 1943).

 

Read Full Post »

 Berriki erretako Arizkungo Arrokia baserria (Eskiz harrobia inguruan egon arren eta Azpilkuetako Apaioa auzoa ondoan izanez, Arizkunen iten du),  Elbeteko Leku Eder etxaldea, Maitena hotela, Zaldubi lantegia, Exkixaroi jatetxea, Gartzaingo Eliza, Elizondoko kuartela… historian zehar hainbat eta hainbat eraikin suaren ondorioz kiskaldu eta suntsitu dira, haibat eta hainbat baserri, etxe, eliza…eta herri oso bat eta guzti!

1835eko Martxoaren 14an, gizon baten amorrua, basakeria eta mendekuaren bidez  Lekaroz herria errea izan zen. Gizon, hori, erretzea agindu zuen gizon hori, Franzisko Espoz y Mina general liberal naparra (erregiñaren Nafarroako ejerzitoko general nagusiea eta birreya) izan zen.

Captura de pantalla 2018-03-09 a la(s) 23.55.08

Izenburua “Artilleros de batir” Egilea Manuel Miranda. Zumalakarregi museoa

Karlistada gerrra (lehenegoa) hasi zenetik urte terdi pastu da.  1834ko abuztutik Elizondo liberalen eskuetan dago. Liberalak Miserkordia eta Frantsen izandako kaxernan (Kuartelekozelaian, gaur egun behitiko ikastola dagon tokian) gotortu dira. Kristiniano liberalal “El Fuerte”  edo “kaserna” deitzen diote, elizondarrak berriz “miserikordia” ( geroxago “kuartela” eta hortik toponimia). Sagastibeltza koronel karlistak Martxoak 9tik Reina funditutako artilleriarekin (bi morteroak eta bi obusak, Elizondoko asedioa eta blokeoa bigarren aldiz hasiko du. Artilleria Bordatxuri inguruan kokatuak izanen dira eta hortik Elizondo bonbardeatuko dute. Egun haietan Martxoak 9, 10 eta 11 pile bomba edo kañozoak botako dute Elizondoko kaxernan eta baten bat (martxoak 9) elizan joko du.

Espoz y Mina jeneralak Otsailan egin zuen bezala Elizondo askatzera Iruñatik atrako da. Martxoaren 12an bere brigada Larremear parajian Baztan, Donamaria, Ultzama artean Zumalakarregirekin topo inen dute. Larraemearko baitaila izenarekin ezagutzen den bi gudarosteak borrokaldi emanen da. Bataila, erasoa eta ihesa  egun osoa iraungo du.

Kronikak diote Larremearreko elurra zuria odolaren gorriaz estali da, ia ia Espoz y Mina Zumalakarregi eskuetan erortzeko egon da baina azken maomentua, zaurituta (bala bat bizkarrean eman zion) Donamaria alde egin du, maltzurkeri baten bidez bidea libre ikusiko (mezu bat idatzi omen zuan, Zumalakarregiren izenez firmatuz eta orrela Elio jeneral karlista engañatuz Donamariako bidea libre utzi zion). Borrokaldian iñork ez da garaile atrako baina Espoz y Mina ihes egin duenez eta militarren kodigoan eskapo egiten duena galtzaile da, hala sentitzen da…sensazio hori barrutik (estomakako minbiziarekin batera)  jaten dio.  Gauan Donoztebera ejerzito lerriñe bat iritsiko da (han zaurie garbitzerakoan konturatuko da ez dagola zaurituta, bala arropa tartean gelditu da). Biharamunean  kopeta ilun, nekatua eta gorrotoz beteta Elizondora abiatzen da. Espoz y Mina (eta Juana) 1835ko martxoko 13an batak aldera Elizondon sartzen dire, Elizondar liberalak eta Kuarteleko soldaduak salbatzaile gise eta txistuaren soinuarekin arrera ematen die. Ez dute Arazorik izan Elizondora iristeko.

Elizondon, Sagastibeltza komandantearen eta bere kañonen arrastrorik ez zegoen. Komandante karlistak Zumalakarregiren aginduak betetzen, gauean sitio altxatu du eta Belate aldera  Mina esperoan (uste zuten Larremearretik Belatetik esakapo eginen zula Espoz y Minak) joan da. Baina alde egin baino lehen, bi morteroak eta bi obusak Lekauzen inguruan (Orabideako bidean) lurperatu zitun (gordetu). Minak heroi gise sartu da Elizondon, baina Larremearko porrota ondoren asertue, midue, odol egarriz eta amorro biziaz  bere ofizialekin (Ocaña, Zarandaja, Ros de Olano, Narvaez…) Arizkunenean biltzen da… eta mendekua prestatzen hasi zen, Facciosoak ( karlistak) porrota ordainduko dute, eta Baztanen,  karlista den herri fama gehiena… Lekaroz du, gainera, zihur daki Sagastibeltzaren kañonak Lekauzen daudela eta lekauztarrak gordezen lagundu dietela. Biaramunean kañonen bila Lekarozera joanen dira…

MARTXOAK 14.

Larunbat zen eta eguna argitu baino lehen, Elizondotik soldadu frankoen (Isabel II tiradorek, Zarandajaren soldaduak) konpainia batzuk Lekauze aldera (Aroztegia barna) atra ziren. Lekarozko alkatearendako karta itxi bat zeramaten eta herria hartu zuten. Pixket geroxago tropa berriek gan ziren eta soldadou franko-ak (Isabel II.tiradoreak) herria inguratua zuten eta herritik  inor atratzea ez zuten utzi. Ros Olano ofizial liberal gaztea (idazle ezaguna izanen da etorkizunean) dio herriko plazan bildu zituztela herritarrak,  hogeita-piko agure igandeko arroparekin jauntzita ziren (gazterik ez) Espoz y Mina generala agertu zenean. Agureek inguratu zuten bere mandoa ( bere gaixotasunagatik mando zuri baten gainean ibiltzen zen) eskuaraz agurtu zuten… orduan Minak baita ere euskaraz (euskalduna bai zen) “ea non zeuden kañonak” galdegin zien. Lekauztarrak ez zekitela ja, erran omen zioten, berriz jeneralak galdera bera egin zien eta ez bazun erantzunik…..hilaraziko zien eta herria erreko zuen abisatu zien. Berriz erantzuna berbera, ez zekitela ja!..Horduen bosnaka kontatzea agindu zuen (kintak) eta  bosgarna sokaz lotzen zuten. Zazpi herritar lerrotuak lotuak zeukaten. Leon IriarteZaradajaren” soldaduak  berezitakoak hilarazteko prest zeuden, baita ere, zingi piztuekin herria erretzeko.

Apezak herritarrak konfesatzen ari zenean, hogei tiro aitu ziren,…hiru lekauztar odoletan zeuden, hilik…Lehenik, alkate jauna afusilatu zuten, Juan Bautista Barrenetxea, 29 urtetakoa eta Josefa Antonia de Anchorenarekin ezkondua zegona. Bertze bidak, Martin Meoki 57 urtekoa (Ana Mª de Alzugarairekin esposatua) eta 30 urteko Juan Martin Goñi Arraioztarra baina Juana Mª  Jaimerena lekauztarrarekin ezkondua zegona.

Captura de pantalla 2018-03-10 a la(s) 03.38.43

Izenburua “Incendio de Lekaroz, el” Grabadua, egilea Sans, Francisco Zumalakarregi Museoa

Ros Olanok bere literatura erromantiko ezaugarriarekin (Edgar Allan Poerekin konparatzen zioten) Afusilamenduak  ondoren, soldadu frankoak etxeak erretzen hasi zirela kontatzen digu. Agindu zutela jendeak herria utz zezala, andreak eta haurrak zutenekin atera ziren prisarik gabe, garrasirik egin gabe, ixilpean… ez zuten nigar egiten, mantxo, … sua ikaragarria zen eta sugarren artean tiroak entzuten ziren. Sabaietan belar azpian ezkutatutako karlisten fusilak lehertzen ari ziren. Tropak hasi ziren desfilatzen.. nik  (Ros Olano) gaten nintzen Mr Saint Yon-ekin, honek soinean ukitu zidan eta besoarekin herritik urbil  erretzen ari zen gauz bat señalatzen zidan…andre bat zen, estatua bat bezala. Hiru egun iraun omen zuen suak, bere hiru gauekin Baztango zerua argitzen zuela.

Tradizioa dioenez, herria sugarren menpe kiskalita gelditu zen, eliza eta hiru etxe ezik Xaharrea, Lartxea eta Ortiborra hain zuzen (dokumentuak diote 23 etxe, suntsituak gelditu zirela).

Ondarrian kristinianoak, bi mortero eta obus bat Orabideako bidean lurperatuta aurkituko zuten, eta ia afusilatzen hasia zela (Minak) kontatzen da, artilleria pieza hoiek tiratu zuten idiak…ere afusilatuak izan zirela.

Martxoak 20 Mina Elizondo uzten du eta  21an karlistei kendutako kañonekin heroe bat bezala Iruñan sartzen da….baina Lekauzko afera negargarri honek zer erran haundiak izango zute eta alegin haundiak eginen du bere burua garbitzeko  eta “Memorias del general” liburuan aipatuko su ez zela hainbertzerako izan.

Captura de pantalla 2018-03-10 a la(s) 02.33.46

Irudia Prinzipe de Viana errebista.

Post hau egiteko erabili den Materiala

KARLISTEN LEENENGO GERRATEKO BERTSOAK. Antonio Zavala. Auspoaren Sail.1992.

“Mina y Zumalacárregui en la Batalla de Larremiar” José María Iribarren Rodríguez. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 4.urtea, Zº 13, 1943, 457-491 orriak.

“Historia del Tradicionalismo Español“. Melchor Ferrer, Domingo Tejera y José F. Acedo (1941-1979). Tomo VI: Última campaña de Zumalacárregui. De enero de 1835 al sitio de Bilbao.(Ediciones Trajano, Sevilla, 1943).

Read Full Post »