Lehenengo gauza erran, post hau bertze baten ondokoa dela, obe errana aintzinako “Pedro Mari” artikuloaren osagarria da. Hortan konbenzio gerra zer izan zen, noiz izan zen eta baztanen gertatutakoa (frantsak hilabete exkax batean bailara konkistatu zuten) aipatu omen genun, huntakoan 1794ko urte horretan konbenzionalistak baztanen sartutako lehenego egunak zehatzago kontatuko dugu eta horretarako zonalde honetan buruzagia izan zen Joseph Urrutia teniente generalak bidalitako “parteaz” baliatuko gera.
José de Urrutia y de las Casas 1739ko azaroaren 19an Zallan sortutako- militar eta ingeniari bizkaitarra izan zen. Lehenengo ikasketak Balmasedan egin ostean, Bartzelonara joan zen hango akademia militar batean matematika ikastera. 1755ean Fernando VI.a erregearen garaia zela Spainiako armadan sartu zen. Konbentzio Gerra Nafarroan izan zen, Baztanen eta Erronkarin. Erronkarin garaile atera zen etan Baztandik…alde egin behar izan zun.
1794ko ekainaren 11an Joseph Urrutia teniente generalak, Nafarroa eta Gipuzkuako “general en jefe” den Ventura Carori bidalitako gutunan, Baztanen ekainako 3tik 6ra bitarte gertatukoa azaltzen dio.
Gutuna hasten da erranez egun horietan berak, borrokako bigarren lerroan aurkitu dela, etsaiari bere troparen gutxitasuna erakusi ez nahian. Hilabeteko 3an konbentzionalak Baztanen sartu dira Alduidestik etorrita Berdaitzko lepoa pasata Erratzuko mendi ingurueta fuerte in dira. Erratzuko eskuin “frankoa” meahatxatuta dago zeren Arrizorrozko magaleko basoan frantsak ezkutatu dira eta Izpegin, (Elorrietako lepoan) Urrutia tenientea daukan 20 soldadutako destakamendua arriskuan geldituz.
Teniente bizkaitarra pentsatuko du Izpegira soldaduak erreskatatzera joaten baldin bada, tranpa bat izanen dela eta ezkutatutako erreboluzionarioen enboskada batean eroriko dela . Baña hala pentsatu arren gutunan idazten du, Erratzutik Izpegi aldera bere 20 gizonak laguntzera atera behar denean, berriak etortzen zaizkiola Amaiurko “villa-ko” postua erasotzen ari direla. Frantsak ez dira Erratzu inguruan gelditu baizik Amaiur inguratzen duten mendietan daude, Alkurrunzen, Gorrmendin eta Larron ain zuzen. Urrutiak dio Izpegira joaten ikusiko bazioten, frantsak tita batean Amaiur hartu eta Azpilkuetaraño jaitsiko ziren eta bera inguratuta geldituz gain, Baztango “atea” irekita geldituko zen. Hori ez gertatzeko Tenientea 3 eta 4an bitarte Erratzutik atra eta Arizkuneraño (Errazu eta Arizkun artean aipatzen du) gibelatzen du bere postua.
Ekainaren 5an 16:00al aldera etsaikak “Tarzea” inguruan erasotzen dute, Erratzuko Iñarbil auzoan sartzeko asmoarekin. Hauei aurre egiteko Erratzun dagon Geronimo Cifuentes koronela bidaliko du, honen aginpean Galizia konpañiako 160 soldadu, Burgos probintziako konpañiako 12 eta Erratzu eta Arizkungo herritar batzuk egonen dira. Borroka ondoren Urrutia tenientea gutunan dio, 12 soldadu frantxak hil zutela eta beraiek soilik lau zaurituak izan dutela (horietatik 3, zauri ariñekin). Bertzealdetik egun guztian Maiako fortinetik begibistan izan ziren frantzialo konbenzionalak eta egunean zehar tiro batzuk gurutzatu ziren (bi zaurituak izan zirela aipatzen du)
Ekainako 6an konbenzional frantsak mugitzen dira eta mendietatik jaustsi eta Amaiurko “reduktoa” inguratzen dute, gañera soldadu frants partida bat Azpilkuetara iritsi ziren. Urrutia teneientea, segidan Gaspar de Paternó Mariskala (Mariscal de canpo) San Miguel basaelizara (Bozate gañan) bidaltzen dio Amaiur erasotzen bazuten, lehenbailen sorotstatzeko. Mariskala “Prizipearen batailonarekin” igoko da ermitara eta batailonako Henrique de la Mata Linares sargentua bidaliko du Amaiurrera, zehazteko zer ari den gertatzen herri hartan. Sarjentua ikusiko du etsaia Alkurruntzen dagola eta Azpilkueta aldera mugitzen ari direla. Bidea libre dagola ikusita, Paternó mariskala berbera urbilduko da Amaiurko gotorlekura (gaztelura, 1794an gazteluan zegoen tokian gotorleku bat altxatu zuten), handik ikusiko du konbenzionalistak Gorramenditik (Orramendi idazten du) bi kolumnetan jausten direla. Erratzutik errefuertzuak bidali zun eta ondarrian Joseph de Etxenikeren aginpean zeuden Azpilkueta, Elbete eta Elizondoko kuarteleko herritarrak eta “Castillako granaderosen” bi konpañien laguntzarekin, etsaiak alde egitea, lortu zuten.
Urrutiaren nagusia den Ventura Carori bidalitako partea amaiatzen du erranez, etsaiak bederen 160 baño gehiago direla zeren kopuru hori baño guttiago izanda, ezingo zuten hartzen duten zabalera hartu, pues frantsak, “Orramenditik” Izpegiraño zabaltzen dira. Gutuna ekainaren 11an siñatua dago eta azken lerroak diote ekainak 6tik ez dela bertze erasorik izan eta egun hoietan izandako borroketan 5 hildakoak eta 111 “baja” (zaurituak, desagertuak eta atxilotuak) izan ditula.
José de Urrutia y de las Casas-en edozein biografian, Pirineoko gerran (konbentzion gerran) nabarmendu zela aipatzen dute, baña nabarmentze hori Kataluñako frentean lortu zun, hainbat garaipenak lotu baiz zuen, Rosellonen, Zerdeñan… Carlos IV .nak gerra amaituta “Capitán General de los Reales Ejércitos” izendatu zion. Baina garaipen guzti horiek izan arren, erraten ahal da Baztanen ez zela atera garaile zeren jakiña da Ekainak 7rako, frantsak indartsuak direla Berdaitztik sartu (fortinarekin egin), Izpegiraraño eta Izpegitik Amaiurreraño eta garbi zeukaten, Amaiurko “gaztelua” (fortina) helburua dela. Konbentzionalak ez soilik gaztelua lortuko zuten baizik Baztan osoa ere, bi hilabete exkasean Amaiurtik Almandozera zabalduko dira, herrietako elizak arpilatu eta erreko dute, gañera erasoaan aurreran eginen dute Donostia konkistatu ta guzti.
Urrutia teninte jeneralak eta etorkizunean (gerra ostean) “Capitán General de los Reales Ejércitos” eta Ejerzitoko Ingeniero Jenerala (1797) izandakoa, “Señorio de Bizkaiko aita” eta “Grande de España” (azken titulo hau ez zuen onartu) izendatutakoa eta hainbertze plazetan garaile ateratakoa … Baztan, frantziar erreboluzionarioen eskuetan errortzea, ezin zun sahiestu !!!.
Post hau iteko erabili den materiala;
Biblioteca Nacional de España webguneko hemerotekako “Mercurio De España, Junio 1794″ (imprenta Real) pdf artxiboa.
euskonews.com webguneko Konbenzio gerrai buruzko artikuloa.
Wikipediako “Jose de Urrutia y de las Casas” artikuloa (erdaraz).
http://www.euskomedia.org-eko “Jose Urrutia de las Casas” artikuloa (erdaraz).
Rafael J. Gómez Morteren El General Urrutia bloga.
“El castillo de Amaiur a través de la historia de Navarra” Pamiela(2010). Iñaki Sagredo.