Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Pquita Amorena’

Elizondoko festak barne, Santio egun haundian eskualdeko erraldoien topaketa antolatu zen. Lesakako, Donoztebeko eta Etxalarko erraldoiak, Elizondoko errege parekin herriko karriketan barna ibili ziren giroa alaituz.

Elizondoko  konpartsako erraldoiak “errege” eta “erregiña” dira eta eta 1947tik, egin eta enkargatu ziren urtetik Elizondoko karrikak goiti eta behera ibili eta dantzatuak izan dira.  

Juanito Erasok alkatea zenean (1947-48) erosi ziren, eta komentatzen dutenez Alkate eta garaiko kargodunen ideia erraldoi “vasko” bat erostea asmoa zen. Erraldoi “vaskoa” txapela eta baserritatar itxura zuen erraldoia zen baina gauzak presaka egin zirenez (Urte hortako Santioetako nahi zenez) eta erraldoiak egiten zuen emprea bere katalogoan soilik “reyes Catolicos! bikotea zuenez, “tanto monta monta tanto” Isabel eta Fernando erosi eta Elizondora etorri ziren.

Erran behar hasiera batean, Gure lurraldearekin errotzeko komentatu zela edo bederen aipatu zela, “errege katolikoak” izan arren, h auek ere izan litezke Antso azkarra VII.na eta bere emaztea Touluseko Constanza! Nafar errege eta erregiña. Izan ere, Nafarroako errege hauek, herriarekiko nolabaiteko hurbiltasuna lukete (lituzkete), Antso VII.a izan baitzen Tolosako Navasen batailan erregea, non, kondaira dion bezala, baztandarren laguntzarekin, Miramolineko kateak hautsi , eta hauek, armarri gise xakea lortuko  luteke.

Afera da erraldoi bikotea, Elizondo eta Baztanen ez direla, ez Antso ezta Kostantza, ez Isabel ezta Falsarioa (Fernando) izenekin ezagutuak izan, baizik aistion aipatu dugun bezala “Errege ” eta “Erregiña” dira.

60 urte hauetan Elizondoko erraldoiak erabileraren ondorioz zerbait kaltetuak izan dira eta  zahar berritze prozesu aunitz izan dituzte. Arroparen aldetik, 80 hamarkadatik Maria Kruz Amorena eta bere arreba Pakita Amorena jostunak dotorez egotea ardurtatu dira. 

2007an Maria Kruz eta Pakita Amorena modistek bota zuten santioetako txupinazoa eta  Maria Kruz pozik zegoen eta urduri samar egon arren, gogoan zuen erraldoien jantzi zaharrak berriak egiteko eman zizkiotenean;

-“Ezin izan nituen probatu ere egin! Erreginarena estu samar zetorkion, eta, beraz, jaien aurreko egunean konpontzen aritu nintzen “.

Azken zaharberritzea 2007an izan zen eta Aitor Callejak zaharberritu zituen, jantzi berriak egin ziren eta  Aitorren josteko arduradunak Karmen Izkok egin zituen.

Erraldoiak 3,10 m altuera dute eta 45 kg inguru pisatzen dute.

 

Erraldoiak 1986an Mari Kruz amorenak jositako arropakin. Argazkia Aitor Calejaren constructordegigantes.com webgunetik atraia.
Erraldoiak 2007ko Aitor Callejaren zaharberritzeraen ondoren. Argazkia Aitor Calejaren constructordegigantes.com webgunetik atraia.

Erraldoi eta buruhaundien komparsa, Nafarroan (eta bertze eskualde batzuetan) arras sustraitutako folklore-irudikapenean parte hartzen duten pertsonen multzoa da. Jatorria ez dago zehaztuta, eta Erdi Aroaren amaieran mairuak eta juduak kanporatzearekin lotzen dute.

Prinzipioz erraldoi ( buruhandi, kiliki, zaldikorekin batera..) taldea, egun seinalatuetan (jaietan) hiri eta herrietako kaleetan zehar, eskuarki, prozesio eta festa erlijiosoen aurretik…dantzetan aritzen dira. Haien sinbologia nahasia da; zenbaiten ustez, erraldoiek lurreko errege eta boteretsuak irudikatzen dituzte, Jainkoari basailua emanez, eta buruhandiek idolatriari eta bertatik ihes egiten duten infernuko izakiei. Bertze batzuentzat kristautasunak garaitutako paganismoa eta bizioak azaltzen ditu, eta aurrean egindako ibilerak eta korrikak, Jaungoiko Santuaren aurrean ihes egitea sinbolizatzen du, eta Sakramentuaren aurrean, berriz, berriz, Jaunaren indar handiak (Gran Enciclopedia de Navarra).

Nafarroan gogoratzen den lehen erraldoietako bat, Lantzeko mendietan agertzen den Miel-Otxin da. Erraldoi honek harrapatzea lortu arte herritarrak izutzen zituen. Epaiketa egin ondoren, hiltzera kondenatua izan zen (da) sugarretara jaurtiz.

Iruñan, 1276an Pero-Suciales, Mari-Suciales eta Jucef-Lukurari erraldoien existentziari buruz nobelatutako testuren batek hitz egiten duen arren, lehen iturri dokumentalak XVI. mendeko bigarren hamarkadan agertzen dira.

Erreferentzia aunitz daude 1600etik aurrera, non Burlatako Migeleri eta bere neskameei berrogei errege ordaindu zitzaizkien “erraldoiekin ibiltzeagatik San Roc egunean. 1632an zortzi erraldoi zeuden hiriburuan, hain hondatuta, non Alonso de Logroño y Bega margolariak esku hartu behar izan zuen. 1650ean sute batek erraldoi batzuk suntsitu zituen eta 1657an Francisco de Azpillagak eraikitako zortzi erraldoi eta bi erraldoi geratzen ziren.

XVIII. mendean, hirian, erraldoiak ateratzeko ohitura galdu egin zen, 1789an (Karlos III.aren Errege Agindua) euren presentzia onartezintzat jo! desagertu ziren.

1813an, bere ostrazismotik berpiztu ziren katedralaren jabetzakoak ziren sei erraldoiak, 1860ra arte jardun zutenak. Urte hortan, hiriko Udalak Tadeo Amorena baztandarrari (Bozatekoa) eskatu zion zortzi erraldoi eraikitzeko, lau kontinente edo arraza irudikatuz (zuria, horia, mora-beltz-afrikarra eta indo-amerikarra), zortzi erraldoi hoiek mundu osoan ezagutuak izanen dira…baina hori bertze istorio bat da da eta blog hontako “Agota eta erraldoiak ( Tadeo Amorena” sarreran kontatuko dugu-

Sarrera Hu egiteko erabili den Materiala;

GIGANTES Y CABEZUDOS, Comparsa de. Gran Enciclopedia de Navarra.

constructordegigantes.com. Aitor Callejaren webhorria,

Chupinazo bajo un intenso sol. Alizia del Castillo. Diario Vasco. 2006

Read Full Post »