Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘pilotaria’

Esku pilota (Esku-huskako pilota)  pilota jokoaren aldaera bat da, esku hutsez jokatzen dena. Bi jokalari edo bi bikote elkarren kontra arituz jokatzen da. Elkarren aurka diharduten bi alde horiek, txandaka, pilota bat kolpatzen dute, frontisa jo dezan, harik eta bi aldeetako batek huts egin duelako bertzea puntua lortzen duen arte.

 Binaka jokatzen den pilota txapelketa (Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia), esku huskako pilotan, denboraldiko hiru txapelketa nagusietako bat da, buruz burukoarekin eta lau eta erdikoarekin batera.

Binakako Txapelketa 1941ean sortu zen, Hasiera hartan bi urtean behin jokatzen zen. Lehenengo txapeldunak Onaindia eta Urcelay izan ziren, baita ere 1943ko txapelketan garaile atra ziren. Bi urte geroago Iraeta eta Urcelayko Txikito txapelak lortu zituzten. Sei urtez, 1961 arte ez zen berriz txapelketa jokatu eta honen ondoren, interes aunitz ez baitzuen pizten txapelketa honek, 17 urteko etenaldi luze bat jasango zuen.

1978an esku huskako pilotan ziharduten bi enpresak ; Empresas Unidas eta Eskulari (70 hamarkadan bi enpresek bakoitzak bere aldetik txapelketak egin zituzten), lortutako hitzarmenari esker, lehiaketa berriz ere txapelketa nagusi bilakatu zen.

1978ko abenduaren 8an Anoetako frontoian esku huskako binakako pilota txapelketa nagusiko finala jokatu zen eta txapeldunak, Eskulari enpresako Antxon Maiz II eta Elias Pierola baztandarra izan ziren. Aurrelari baztandarra eta atzelari Aranaztarra 22-14 irabazi zuten Empresas Unidas-eko Retegi I y Aldazabal II.a pilotariei.

Elias Pierola Etxeberria, Argazkia http://www.euskomedia.org

Elias Pierola Etxabarri 1944eko apirilaren 12an Almandozen jaio zen. Pilotari gise ibilbide profesionala Urretxun 1965an hasi zen, “padrino” moduan Soroa izanenz. Debut urtean lau t’erdiko pilota txapelketako txapelduna izan zen. Pierola almandoztarrak  21 urte zitun eta hortik aintzin 19 urte emanen zituen profesional mailan.

Elias aurrelari jokatu ohi zuen eta pilota arloan Pierola II.a deituraz ezaguna izan arren bertze goitizenak izan zitun; Bikaina (gaztelaniaz, El Genial), joko ikusgarria zuelako, bere kalitate handiari esker tantoa amaitzeko arrisku handiak hartzen bai zun, edo Igarlea (El Zahori).

Igarlearena batzuk diote,  jokoa aurreikusten aparta zelako eta sarritan bere aurkariek pilotari emango zioten norabidea igartzen zuela ta, datorzaiola. Baña egie da, benetatan “zahoria” zela eta pilot kantxatik kanpo bere trebetasun horrekin ura bilatzen zuen. Ondarrian ur bilatzearena utzi behar izan zun zeren erran zuen bezala, lurraren erakarpen indarra pilotan jokazteko nerbioak  kentzen zizkion.

1978ko txapelketa Irabazi ondoren, urtebete geroago baita ere finalara iritsi zen (Maiz II.rekin ere), baina hontakoan galdu egin zuen. Bi hamarkadatan almandoztarrak elitean mantendu zen eta urte haietan manistarik garrantzitsuenetako bat izan zen.

Pierola 1984an pilota kantxeik erretiratu zen, trinketean aritzen segitu zun bana belauneko arazi batzuengatik utzi izan bahar zuen. Zahori profesionala izatea ere utzi izan zun eta orain dela urte batzuk banku bateko enpleadu gise  jubilatu da.

 Arriarán II, Barberito I, Jesús García Ariño I eta Elías Pierola. Argazkia Pelota a mano remonte blogatik hartura dago.

Amaitzeko, Lola Sarratea artista almandoztarraren blogan Elias Pierolari buruzko idatzitako pasarte xamangarriaren esteka uzten dut.

P.D. Post hau egin zenean, Txaruta elkarteak hogeita bi urtez antolatutako Josetxo Ezkurra zenaren omenez,  pilota txapelketaren finala jokatu behar zen (2012ko ekainaren 3).

Post hau iteko hurrengo web horritik informazioa atra da:

Elias Pierola. Wikipedia.

Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusi. Wikipedia

diariovasco.com-eko Jon Truebak, Elias Pierolari egindako elkarrizketa.

www.pelota-mano-remonte.com bloga.

otamotz.com webgunea.

Gancho y tanto bloga. ¿Te acuerdas de…? Elías Pierola, el pionero olvidado? Borja Sarobe Robledo.

Read Full Post »