Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘pilare alba’

Ikastola bat ikasleei (erabat edo nagusiki) euskaraz irakasten zaien eskola mota bat da. Euskal Herrian lehen ikastola ofiziala 1914an ireki bazen ere, XX. mendearen hasieran gaztelania eta frantsesa derrigorrezkoak ziren Pirinioen bi aldeetako eskolatzean. 1930eko hamarkadan, Ikastolen haziak Nafarroan erein zituzten euskal abertzaleak, eta mota horretako lehen hezkuntza erakundea 1931ko azaroan sortu zen Iruñean, ondoren Lizarran (1933) eta Elizondon (1935).

Elizondoko ikastola bultzatu zuten Elizondar abertzaleen artean, Bittori Etxeberriaz gain Ignacio Iturria eta Lekarozko komentuko fraide batzuk nabarmendu behar ziran, batez ere Alzoko Migel Aita. Ignazio euskaltzale izugarriazen, euskaraz solasten zuen beti eta euskaltzale sutsua zen. Berak erosi zituen liburuak, gelako alkiek eta mahaiak eta andereñoaren soldata ordaindu zuen. Andereñoa 21 urteko Goizuetako neska gazte bat izango zen, Pilare Alba Loyarte izenekoa.

Bertze aldetik Alzoko Migel Aitak Eusko Ikaskuntzako Lehen Hezkuntzako Batzordeko kide izateagatik (Comisión de Enseñanza Primaria), erakunde horren laguntzak errazteaz gain, behar zituen kontaktu, aholku eta laguntza guztiak ematen zizkion Pilare andereñori.

602-goizueta-pilare-alba
Pilare Alba100 urte bete zuen egunean (2013-11-14) Argazkia ttipi ttapa.eus

Duela gutxi Donostian Irakasle ikasketak amaitu zituen Pilar Alba Loiarte andereño gazteak 1935eko urriaren lehen egunetan hasi zuen ikasturtea 30 haurrekin. Ikastola Beitonean zegoen (egungo Braulio Irarte kalea, 22) Antxiton trinketaren parean. Urte batzuk geroago, adinean sartuta, ikastola ireki zenean holaxen gogoratzen zuen:

Nahiz eta ilun xamarra izan, mahaiak eta alkiak argiak ipiniz gauza polita sortu zen. Handia, handia ez zen, baina hasteko ongi.” “Eskubidea eman zidaten egiteko neorrek, jartzeko nahi nun bezala eta ordun jarri nien uniforme bezala, batatxo urdin bat, denak berdintsuak egoteko. Liburu kontun, nahi nun guztia, materiala eta dena, dana. Ez dut pentsatzen ordaintzen zutela asko. Hori dana Ignacio Iturria Jaunak egiten zuela” (1)

Hala eta guztiz ere, ikasturteari hasmenta eman bezain fite jaiotzen ari zen ikastola berriari arazo larriak ailegatu zitzaizkion. Urriaren bukaeran lurraldeko inspektorea zen Angeles Barriolaren txostena zela medio Dirección General de Enseñanza delakoak. Elizondo ikastolari bere funtzionamendurako beharrezkoa zen baimena uko egin zion. Haur guziek handik atera, eta berriz sakabanatu ziren, hedatu ziren alde guzietara, barreiatu ziren eta hola gelditu zen”. Egoera honek 1936ko Otsaileko hauteskundeak burutu arte iraundu zuen. Frente Popularraren garaipenarekin ikastolako aintzindariek berriz baimena eskatu eta berehala ireki zuten, ikasturte honetako gelditzen ziren hilabeteak problemarik gabe igaro zirelarik.

Pilare Alba andereñoaren oroitzapenen arabera:

Giro nahiko ona, eragozpenik ez nuen izandu, lagunak genituen danak, elkarrekin joaten ginen goizero Lekarotzera, eta eskola aldetik erreztasun guztiak eduki nituen. Pedagogia aldetikan, ikasleak oso txikiak izaten zirelako liburuak baino gehiago irudiak erabiltzen nituen eta horiek egin beharko nituen. Nire gusto handiena neretzako izan zan eragozpenik ez eukitzea.” (2)

Pilare Alba Nafarroako bertze ikastolekin konparatuz (Iruña eta Lizarra) alde izan  zuen Elizondoko egoera soziolinguistikoa, ume guztiak euskaldunak zituen. Ez zuen hitzik egin beharrik erdaraz, euskaraz ederki moldatzen zirelako haur guztiak.

Bertze ikastolei bezala, Elizondokoari Espainiako gerrarekin behin betiko itxiera heldu zitzaion. Baztanera hasi ziren etortzen kamionak eta kamionak eta hainbertze requete eta falange eta Arizkunenean paratu zuten bere Koartela. Berehala, bi egunen buruan, requeteak joan ziren ikastolara eta lenbiziko ereki zuten, sartu ziren barnera eta atera zituzten hango liburu guziek, eta erre zituzten denak, alkiek, eta mahiak, karroetan bertze eskoletara eraman zuten.

2078ad_97ffe53a429c46fd8ce12e522464e744
 Felizitas Ariztia,  Bittori Etxeberri (ikastolaren bultzatzailea) eta Pilare Alba andereñoa. Argazkia nie.com

Bertzalde, Uztaila zela Pilare Alba oporretan egotea arren Elizondotik zebilen eta Gipuzkoatik abiatuz Bizkaiara joan zen. Bizkaia Nazionalen eskutan ez zegoenik hango Mundakako ikastolan 1936-1937 ikasturtean aritu zen. Eta Bizkai Nazionalen eskutan gelditu zenean atzerrira joaten ziren umeekin Iparralderat alde egin zuen eta Donibane Garazin zeuden haur errefuxiatuen artean klaseak ematen egon zen.

Pilar 1913ko azaroaren 14an jaio zen Iruñean, baina Goizuetako Lubienea etxean eta familia abertzale batean hazi zen. Ikasketak Iruñean eta Donostian egin zituen, eta Elizondoko ikastolan lan egin aurretik Iturengo eskolan egin zuen lan. Familia abertzale bateko kide zenez, gerra garaian Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean lan egin zuen. Gerra ostean, itzuli eta moja egin zen, Mungian 30 urtez egon zen moja gisa, eta euskarazko hezkuntza baimendu zenean (diktaduraren ondoren) moja izateari utzi zion eta Bilboko hainbat Ikastolatan irakasle aritu zen 10 bat urtez.

2015eko urtarrilaren 30ean Goizuetan Elizondoko Ikastolako andereño izan zena hil zen, 101 urte zituela.

P.D. Sarrera hau 2015ean idatzi zen. Baztan Ikastolak antolatzen baitzuen urte horretan Nafarroa Oinez, eta urtean zehar hainbat jarduera, ekimen… egin ziren. Horietako bat Baztan Ikastolako lehenengo ikasleen bilera izan zen martxoaren hasieran. Ikasle ohiak afari baten inguruan bildu ziren Arriarte Elkartean, Mari Carmen Goñi irakaslearekin. Mari Carmen andereñoa 34 urte baino gehiagoz eta Baztan Ikastolako lehena irakaslea izan zen.
Merendu-afarian, oroitzapenak eta elkarbizitzaren zatiak berreskuratu ahal izan zituzten, adiskidetzeak eragindako alaitasunaren eta berriz elkartzearen artean, Baztan Ikastola posible egin zuten guztientzat oroigarri bat ere izan zen, bertzeak bertze, Pilare Alba Loyarte, Elizondoko lehen ikastolako lehen andereñoa eta bakarra!

11041213_928034417230266_7415472052034011617_o
Baztan ikastolako lehenego ikasleak (1970-1971 ikasturtea) Argazkia. nafarroaoinez.eus

(1), (2) Jesus P. Chueca Intxusta. NAPAR TOKIKO AGINTEAK ETA EUSKARAREN BORROKA BIGARREN ERREPUBLIKAN BARRENA. HURBILTASUN BAT.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala

EUSKARARI PRESTIGIOA ITZULI ETA PEDAGOGIA IRAULI ZUEN ISPILURIK GABEKO EREDUA erreportajea. Maider Iantzi Goienetxe. 2015

NAPAR TOKIKO AGINTEAK ETA EUSKARAREN BORROKA BIGARREN ERREPUBLIKAN BARRENA. HURBILTASUN BAT. Jesus P. Chueca Intxusta.

Read Full Post »

Apirilako Nabarraldeko kazetan, gibelekoaldian Patxi Goikoetxeak idatzitako artikulo interesgarri bat agertzen da. Idatzia ¿Acoso a las ikastolas?” izenburua dauka eta azken bolada hontan ikastolak jasotzen ari diren erasoa azaltzen digu eta ez soilik betiko “etsaien” erasoa, baizik kezkagarriena dena, ikastoleen modeloa “babestuko” lizatekeen pentsatzen genuen taldeen erasoa!. Azkenaldian hainbat talde ta jende, haurrak modelo D-en matrikulatzian eskola publikoan izatea animatzen dute, eskola publikoa, eskola publikoa ta euskal eskola publikoa (Escuela Pública Vasca) aldarrikatuz,! ikastolen  50 urteko lana baztertuz!, beno hori bai, Erriberako eta “zona no vascofono-an” eskola publikoan aukerik ez dagoenik, ikastoletan haurrak matrikulatzea gurasoiei animatzen dute!..eta ala ikusita, euskal eremuko ikastolak, sobran daudela dirudi!!!. Erran behar (jakiteko, gogoratzeko edo bederen ez ahazteko), eremu ez euskalduneko gaurko egoera (eskola publikoan eskuaraz ikasteko aukera) orain dela 50 urte Nafarro osoan berbera zela (“eskola publiko” beharrean “eskola nazionala”), hauxe da “zero”! Baño herri eta hiri batzutan guraso batzuk, dena aurka izanez, beren sosa  patuz, izerdia eta batzutan bere osasuna ere Ikastolen modeloa aurrera atera zuten.

Nik (Pello San Millan) ikastolak aldarrikatzen dut eta doike! baita ere euskal eskola publikoa, nik ere (artikuloaren egilea bezala) eskola publikoko zentroko irakasle ta langileak errespetatzen ta miresten ditut eskuararen inguruan egiten duten lanagatik,30 urte hauetan buelta osoa eman bai dute Nafarroako euskal eskola publikoari eta noski! aukera hori erabaki duten gurasoak ere!  baina baita ere miresten ta errespetatzen du Ikastolako andereño ta maixuei eta gurasoen inplikaioa ere! Ez da baten alde egotea eta bertzearen kontra! ez da bat bai publikoa delako eta bertzea ez…pribatua?, kontzertatua? koperatiba?… publikoa? edo… soilik ikastola delako!!.

Kuartelekozelaiako eraikina. Gaur egungo Baztan Ikastolako Haur Ezkuntzako egoitza garai batean eskola nazionalaren eraikiña. Argazki Alberto Villaverde, 2004 (aldatuta dago sepia filtroa ezarri zaio)

Ikastolako “semea” nahiz, Baztan ikastolan hazi eta hezi nintzen, gaur egun seme-alabak ditu eta matrikulatzerakoan Ikastolan sartu nien (niretzat eta emaztearentzat aukerik onena iduritzen bai zizaigun), akaso ez da izanen aukerik onena ezta txarrena ere!, baitzik soilik bertze aukera bat eta nik, bertzen erabakia errespetatzen dudan bezala nerea errespetatzea ere gustatuko lizateke. Baztan Ikastola ikastola publikoa da, udal eskola publikoa hain zuzen eta horregatik gure zulo hontan baztandar batzuengandik beti eta azkenaldi hontan nabaritasun haundiagorekin, “hitz-eraso-ak” jasan eta jaso ditu.

Eraso, gorroto eta amorru horien adibide gise 2012ko Martxoko 13ren diario de Noticiasko “Alumnos de Baztan Ikastola aprenden a pintar con Elisa Muñoz” artikuloan norbaitek utzitako komentarietan ikusten ahal da (mesedez irakurri komentarioak). Artikuloa, soilik ikastolako guraso baten (gañera modu altruistan eta ekimenarako materiala berak patuz) haurrekin izandako aktibitate interesgarria azaltzen du (gurasoa artista ezaguna da eta haurrei arratsalde batez margolaritzaren munduan murgildu zien), ba hori norbaiti tripak astintzen dio, odola irekitan patzen dio eta bere barnean izan dun (pentsatzen dut) Baztan Ikastolarako amorru, amorrazio, ernegazio, ernegu, errabia, gorroto, herra, aiherkunde, higuin, hegigoa…(akitu zait gorroto eta errabia sinonimok) ateratzen zaio eta gauzak jakin gabe ergelkeriak idazten hasten da; materiala eta aktibitate hori ea guraso elkarteak ordaintzen dun edo hau “ere” Baztanen zerga ordaintzen dutenak ordaindu dute,  Baztandarrek ez dutela ordaindu behar urtean 60o.0000 euros kostatzen duen eskola mantentzea…Batek erantzuten dio gauzak nahasten ari dela eta Ikastolako gastu hori Nafarroako gobernua (hezkuntza sailatik bidez)  moduloen araberaz ordaitzen dula eta Baztango udala soilik presupuestoa onartzen dula. Komentarioak zakartzen doaz  eta baztandarra bezala “bere” sosa ikastolan gastatzia molestatzen ba zizaion, orain! Napartarra bezala,  pagatzen duen zergako dirua Ikastolan gastatzia mintzen dio!…zenzugabekeria eta ergelkeria nabarmentzen da “subjetividad” nik-aren atzean ezkutantzen eta idazten duen hitzetan.

Pentsatzen dut subjektibitateak eta halakoak, nahiko zutela ta gañera! poztuko zirela Baztan Ikastola itxi, bota edo desagertuko balitz, Ikastolako aurkari hauek naiz eta ondarreko denboraldi hunten kopurua haunditu dela dirudi arren, erran behar da, zortez gutti direla eta  baita ere, betidanik izan direla, ia Mariano Izetak,  “Gerla aurreko ikastola” Baztan Ikastolako 25. Urteurrenerako prestatutako idatzian aipatzen zun; Elizondon beti izan ditugu Ikastolaren etsaiak eta orduan ere baziren hortan nabarmentzen zirenak eta bere lan maltzurran ari zirenak ikastola bota beharrez, baimenik ez ginula eta ikastola legez kanpo zagolaSubjektibitatearen aitetxiak ikastola itxtea lortu zuten, baña itxi zutena ez zen 41 urte daraman Baztan ikastola, baizik honen “alaba” nausia izan omen zen Elizondoko ikastola (ta poztu ziren).

2078ad_5d17a8bb346346d7be942c49d43ac9d1

Lehenego ikastolaren gela Beitonea etxean.

Lehenengo Ikastola hau Elizondoko Eusko Etxean biltzen ziren euskaltzaleek eraginda Elizondoko Beitonean 1935eko irailean ireki zen. Andereño gise 21 urteko Pilare Alba Loiarte goizuetarra hartu zuten. Ikastola honek Ignacio Iturria dirulaguntza jaso zuen hasieratik, ikastolak eragiten zituen kostu guztiak bere gain hartu zituen, gasto guztiek ordaintzen baitzituen; andereñoaren soldata, liburuak, alkiak, maiak, antolamentu guziak, den denak herriari edo batzokiari deus kosta gabe. Bertze batek tokia utzi zien, Ikastola Beitonearen behitikoaldian antolatu zuten eta ikastolaren atzean laguntzaile ta bultzatzaile gise bertzeak bertze Manuel Arburua, Bittori Etxeberria eta Felicitas Ariztia egon ziren. Txokotoko auzoan, trinketaren aldamenean zegon ikastolan berrogeita bat haur biltzen ziren. Miguel de Alzo Lekarozko kaputxinoa eta Pilar Alba Loiarte andereño goizuetarrak eman zuten laguntza pedagogikoa. Ikastola hau gerra aurreko Nafarroan sortutako hirugarren ikastola izan zen eta Nafarroako eremu euskaldunean sortu zen Euskal Eskola bakarra ere. Dirudienez bailara huntan lehenagotik bertze saiakera izan omen zen euskal eskola bat irekitzeko baña baliabideak falta zirela ta Euskal eskol hori aurrera ez  zen atra. Elizondoko ikastolak ere jaio zenetik arazoz beterik egon zen eta hilabete eskaxa zeramala, eskualdeko ikuskaria zenak, Angeles Barriolak, Elizondoko ikastola ixteko agindua eman zuen, eskolak beharrezkoak ziren arauak betetzen ez zituela eta haur haiek Iruritako eskola nazionalara joaten ahal zirela argudiatuz lortu zun eta Irakaskuntzarako Zuzendaritza Orokorrak ikastola itxiarazi zuen.

Ixte horren ondoren haur guziak barreiatu ziren eta batzuk Miserikordiko eskolara eta bertze zenbaietzuk eskola nazionaletara.  1936ko otsailan Frente Popularrak garaipena lortzean, ikastolako eragileek bortz hilabete itxirik egon ondoren berriro ere irekitzeko baimena eskuratuko dute eta Txokotoko lokal txiki batean eta Pilare Alba andereño gise berriz ere, Ikastola honek hasitako ibilbidea segituko du. Irene Lopez Goñi irakasleak eta Nafarroako Ikastolen elkarteko pedagogia aholkaria dena, bere  “Nafarroa garaiko ikastolen historia (1963-1982) ” tesisa prestatzen ari zela Pilare Alba andereñoa elkarrizketatu zun eta Elizondon egondako denboraldia oroizapen onakoak zirela aipatu gain Ikastola horretan aurrera eraman zen hizkuntza ereduaz kontatu zion: den dena eskuaraz ematen zen, haur guziek euskaldunak zirenez inolako arazorik ez zuela aurkitu, haur txikiak zirenez testu libururik ez zirela erabili baizik argazkiak eta marrazkiak….

Porzierto! Argazki ta marrazki horiek Uztailan gerla eztanda egin bezain bezain pronto, errekete kuadrilla bat ikastolako atea bortxatu eta herriko plazan erre zuten baitere Ikastolako mahaiak eta aulkiek eskola nazionaletara banatu zituzten eta ikastola hustu ondoren ate buruan, pinture horiz  “cuartel de Pelayos” idatzi zuten.

Post hau iteko erabili den materiala.

Nafarroa garaiko ikastolen historia (1963-1982) Irene Lopez Goñi (2002) .pdf artxiboa.

Ikastola: Un movimiento popular y pedagógico. Irene Lopez Goñi. (Euskara Kultur Elkargoa 2007) liburua.

 Baztan Ikastola 25. Urteurrena 1970/1995  liburuaren

Read Full Post »