Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Pilar Hors’

Nuevo Baztán Madrilgo Erkidegoko ekialdeko udalerri bat da, Cuenca del Henares eskualdekoa, Alcala de Henaresetik arras gertu eta Madrildik 50 km ekialdera dagona. Herriaren hirigune historikoa 1709tik 1713ra hasi zen, jatorriz Arizkungoa zen Juan de Goienetxe y Gastónek ex novo (berrie) sortua. Azebedoko basoa erosi ondoren, José de Churriguera (barroko espainiarreko artistarik nabarmenena) arkitekto madrildarra kontratatu zuen, 500 biztanle inguruko herrixka bat eraiki zezan. Churriguera Goienetxek babestutako arkitektoa izan zen bere egunen amaierara arte. Churriguerak hiru etapatan diseinatu zuen multzoa, alde batetik jauregi-eliza-lau angeluko plaza sektorea, bertzetik etxebizitza-multzoa eta hirugarrenik fabrikak (beira, ohial eta txano fabrikak) eta hauen langileen bizilekuak. Herriari Goyenechek Nuevo Baztan izena jarri zion, jatorrizko haranari omenaldia eginez.

Nuevo Baztango hirigune historikoa. Argazkia queverenelmundo.com

Nuevo Baztan eta Nafarroaren arteko lotura ez zen bere izenez bakarrik eman, baztandar aunitz, Goienetxek ekarriak, leku honetan finkatu baitziren. Nafarroako Foru Orokorraren legeek, XVI. mendetik aurrera eta auzotasunaren kontzeptuari jarraiki, eskualdeko garapen demografikoa mugatzera behartzen zuten, Baztanen oparotasuna arriskuan jarri eta jatorrizko familien hondamendia eragingo zuen gainpopulazioa eragozteko. Horregatik, nafar aunitz emigratu egin behar izan zuten eta oparotasuna sorterritik urrun bilatu.

Madrilera batzuk iritsi ziren administrazioan edo merkataritzan eta finantzetan enplegu onuragarri baten bila. Bere deserrotzea arintzeko eta identitate sentimendua indartzeko, kofradia, kongregazio, ermandade eta halakoak sortu ziren, non sektore profesional eta gremio ezberdinak bildu ziren, aunitzetan ahaidetasun loturetan oinarritutako eragin eta kontaktu sare zabal bat sortuz (Goienetxe bera Arizkunetik Madrilera joan zen gazte zelarik osabaren etxera).

Nafarroako familia horiez gain, Baztan Berriaren sorreran gehien babestu zen teorietako bat Bozateko agoteentzako kolonia bat sortzea izan zen, Baztan ibarreko gainerako biztanleek jasaten zuten bazterketatik atera ahal izateko. Hala ere, Caro Barojak, Pio Barojaren iloba eta Nafarroako historian eta, bereziki, agoteetan aditua zenak, uste izan zuen ez zela Goienetxe Nuevo Baztan agoteetara eraman zuena, haren seme Francisco Javier baizik. Zihur Goinetxetarrek sentimendu altruista horregatik ez zituztela bozatarrak ekarri, baizik agoteak eskulan artisau gisa (harginak zurgiñak…) eraikuntzan erabiliko zituzten, eta Baztandarra baten bat administratzaile edo eskribu gisa ere bai, frantsesaren ezagutzagatik.

Nuevo Baztango kale bat. Argazkia queverenelmundo.com

Nafar familiez eta agoteez gain, Nuevo Baztan inguruko bertze herri batzuetako bizilagunekin populatu zen gehienbat, ondoz ondoko nekazaritza-krisien ondorioz pobretuak, bai eta luxuzko objektuetarako, batez ere zeramikarako, beirarako eta oihaletarako fabrikak zuzentzeko kontratatutako maisu atzerritarren familiekin ere, gortearen eskaria asetzeaz gain, esportaziorako eta nazioarteko merkataritzarako ere erabiltzen zirenak.

Hala ere, agoteen kasuan, badirudi gehienek beren lurraldera itzuli zirela, 1722ko populazio-erroldan haien eta abizenei buruzko erregistrorik apenas geratu zenez.. nahiz eta baztandarren batena bai.

Nuevo Baztanenko hildakoen lehen liburuan erregistratutako lehen heriotza 1723koa da, Luisa María umetxoa da, Nuevo Baztangoa (herrian sortua), Antonio Otxe eta Josepha Molinaren alaba dena.
Partidan abizen hauek agertzen dira gehien bat: Pinilla , Ambite, Armendariz, Oliva , Rihila, Carmona , Aguirre, Risel, Bazan eta Leoz. Gero, badira zenbait abizen, 1726an eta hurrengoetan hildakoenak, euskal jatorriko pertsonei dagozkienak.

– Mariana Uhalde, Zugarramurdikoa
– Franzisco, Baztango Franzisco Binodenaren semea.

-Francisco Aguirre de Anuekoa.
– Maria Leiza, Agoizkoa.
– Maria, Baztango Francisco Billadenaren alaba.
– Jose Leoz, Orreagakoa

Nuevo Baztango gainbeherak beira fabrikazioan hainbat lanuztenatik izanen da. Industriarako energia-iturri nagusia inguru horretan dauden gorosti ugariak (Ilex aquifolium) ziren, baina beira-ekoizpeneko urte batzuen ondoren egur gutxi egonen da. Juan Goienetxek, ekoizpena gelditzea saihesteko, dena Villanueva de Alcorónera eraman zuen, baina beirateriako ofizialek, inguruko kareharrizko lurrak lantzeko aukerarik gabe, ezin izan zuten Nuevo Baztanen zuten kalitatea eman. Fabrikak geldituta eta Nuevo Baztandik kanpo, biztanleria gutxitu egin zen.

Bere jatorri Baztandarra eta are gehiago naparra! oroimezeko, herriko eskola publikoa Juan de Goyeneche izena darama , martxoko bigarren igandean Javierada ospatzen dute eta abenduaren 3an (Xabierko San Frantziskoren eguna) Nuevo Baztango patroiaren eguna da.
Bertzalde, hemen, bailaran, Elizondoko luzapen bateri ( Lekaroz aldera), Baztan Berri izendatu zen.

Sarrera hau egiteko erabili den mteriala:

Nuevo Baztan ¿colonia de agotes?. Muy interesante. 2022.

Seroantropologia e Historia de los Agotes. Pilar Hors. culturanavarra.es.

Nuevo Baztan. wikipedia.org

Read Full Post »