Parkour baztanen edo… Arizkungo traceurs!, Ez nekien nola idatzi post hau, baina Arizkungo gazte hauei buruz gogoak neukan zerbait kontatu nahian. Irailean ikusi nituen lehen aldiz Lamiarritan, hango zelaian (laxoa jolasteko zena eta 80ko hamarkadan futbol porteria jarri zutela eta orain ez fubola ezta laxoa jolasten dena), eta harrituta eta txundituta geratu nintzen egiten zituzten gauzekin.

Berehala konturatu nintzen egiten ari zirena zerikusi handia zuela Yamakazi izeneko 2001eko film frantses batekin. Bertan, Parisko gazte talde bat Parisko kaleetan zehar, hormetan gora, teilatu batetik bertzera saltoka, jauzika eta halako gautzak egiten zituzten . Kirolaren edo bizimoduaren arteko jarduera honek “Le parkour” (ibilbidea) du izena, eta Traceurs, hilara edo lerroen trazatzailea izango litzateke.
Arizkundar gazte hauek Yamakazi filmeko paristarren gauza bera egiten dute eta arras gazteak izan arren, primeran egiten dute. Batzuk Bozatekoak direnez (Arizkun auzoa), “los Gatos de Barrio” deitzen dira elkarri, eta Bozaten hasita, mundura zabaldu dira internet bidez. Sarean hainbat bideo dituzte youtuben zinzilikatuak fotolog bat dute, eta baita web horri bat, gainera, telebistan agertu dira ETBko “Navarra directo” saioan.
Arizkundar hauek egiten dutena, kirola izateaz gain, bizitzari aurre egiteko modu bat ere bada. Erraten duten bezala, “Parkur” praktikatzeko burua argi izan behar duzu, zure burua eta gorputza baino ez zara, aurrean dituzun oztopo eta traba guztiak gainditu behar dituzu. Oztopo horiek, fisikoak (pareta bat, altura bat…) edo mentalak izaten ahal dira! Kirol hau, Gazteria aldarrikatzeko modu polita izan daiteke.
ETBek grabatutako bideoa ikusteko haiei buruz gehiago jakiteko, ikus dezakezue bai bere webgunean losgatosdelbarrio edo baita ere beren fotologan.
Animo, jarraitu nahi duzuena egiten, guk gozatuko dugu egiten duzuenarekin.