Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Pablo Sarasate’

Damaso Zabalza Olaso, 1835eko abenduaren 11a Iruritan jaiotako piano-jotzaile eta musikagilea ospetsua izan zen. El Chopin español goitizenarekin ezaguna zen. Txikitan abesbatzako haur kantari eta organo-jole gisa aritu zen, eta horrelaxe hasi omen zen bere musika-prestakuntza. Geroxago, piano-ikasketak zabaldu zituen Iruñean Vidaolarekin, eta harmoniakoak Mariano Garcíarekin. Hamabortz urte besterik ez zituela, musika klaseak ematen hasi zen Donibane Garazin, klase hoien trukez, eskolak, irakaskuntza orokorra eta mantenua ematen zion.

Argazkia. Nafarroako enziklopedia.

1855ean Madrilen finkatu zen, eta lehen urte hoietan sosa pixket atratzeko Café de la Perla-n pianoa jotzen zuen biztartean,  aldi berean Ingeniarien 3. Erregimentuko musikari nagusia zen. Baina berehala, ospe handia izan zuen eta piano-jole gisa hasierako    kafe-etatik, burges eta nobleziako aretoetan  eta Maria Kristina Erreginaren jauregian jotzera pasatu zuen. Urte aunitz, Madrilgo “modazko” pianista izan zen eta 1857tik Madrilgo Musika Kontserbatorioko piano-irakaslea.

Euskal folklorean erroturiko musika sortu zuen batez er: Laurak bat, Kantaritalde donostiarrari, El canto de las montañas, Maritxu, Aritzari, El eco del monte Auza, Las campanas del Roncal (Gayarreren omenez),  Pamplona eta Jota. 1861. urtean El caserío zarzuela aurkeztu zuen.

 Madrilen bizi arren aunitzetan Baztanera eta baita Doneztebera (Ama Doneztukoa zen) etortzen zen.  Donezteben famatuak izan  ziren  berak eta bere lagun Pablo Sarasatere biolin-jotzailerekin batera ematen zituen konzertuak!  Sarasaterekinbaita ere Espainia osoan zeharkatuko  kontzertu-bira batekin. 1882an Iruñeko saltzaile eta “industria” Pablo Sarasate eta beretze musikari naparrei, Txapitela kalean ezarritako “arco de triunfo” batekin omenduko diete. Omendutako “bertze” musikari naparrak; Gayarre, Guelbenzu,  Emilio Arrieta eta…Doike! Damaso Zabalza ziren.

Ez zen ezkondu ezta familia osatu ere, hemezortzi urte baino gehiago  apopilo-etxe batean (casa de huéspedes) bizi omen zen, eta 1892tik aurrera, Emilio Arrieta konpositore nafar handiarekin etxe beran bizi izan zen.

Musikari baztandarrak 1894ko Otsailaren 27an Madrilen zendu zen. 

Txapitelako “arco del triunfo”. 1882. Argazkia Arazuri, J.J

P-D1 Iruñako udalak, gaztetan pianoa jotzen ikasi zuen eraikina zegoen kalea, izena aldatu eta bere izena ezarri zioten, Iruritan berriz, Gizarte Bilgunea, Damaso Zabalza izana du.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Zabalza Olaso, Dámaso. Auñamendi Eusko enciclopedia.

Dámaso Zabalza Olaso. Real Academia de la Historia. Gemma Salas Villar.

Dámaso Zabalza Olaso. wikipedia.eus

Read Full Post »