Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Olentzero’

Argazkiak Olentzero errebistatik atraiak dira. Argazkilaria Mena.

1969ko abenduaren 24ko arratsean, hogeitahamar bat gazte, blusoi beltzez, baten bat euskal txaketakin, txapelaz, lepoan zapi kuadrokaria, oinetan zampiñak ta abarkaz janzita, eta lau argi-zuzi exkasekin, Elizondoko lehenego Olentzeroa atera zuten.

Olentzeroa ez zen izan Lesaka eta Iruñan ateratzen zuten pampin moduko Olentzero bat, baizik aragi eta hezurrezko benetako Olentzero bat. Elizondoko lehenego Olentzeroa Angel Lizasoain elizondarra izan zen.

Angeli (0lenzerori) , Elizondoko parrokiak utzitako erabilerarik ez zuten prozesioko laga baten gainean sorbaldan eramanda atera zuten. Beraiekin kalejiraren soñua patzen Maurizio Elizalde txistularia eta Felix Iriarte atabalaria joaten zieren eta taldea egiten zuen geldialdi bakoitzean, borobil bat egiñez Olenzeroaren kanta tipikoa abesten zuten.

Kantaren letra Pedro Jose Ansorena gipuzkuarra (Banco Hispano Americano zuzendaria zena) erakutsi zien eta ensalluen zuzendari gise ibili zen. Ansorenak funtsezko sustatzaileetako bat izan zen baino antolakuntzaren ardura Baztango Club Deportiboren kontura izan zen.

Elizondarrentzat desfilea sorpresa polit bat izan zen, nahiz eta..,.auntitzek ez zekiten ja prozesio moduan santu gisa paseatzen ari zuten personaiari buruz , “dirueskean” arras ongi portatu ziren.

Eskebiltzean bildutako sosa, Franzisko Egozkue Elizondoko apezaren bidez, herrian gehien beharra zutenenzat gabon sarie (aginaldo) moduen eman zizaien.

1973an, Baztan Ikastola bizpa hiru urte martxan zeramala, Olentzeroa antolatzen hasi zen, urte batzutan pampin moduan agertzen zen eta ia aspalditik gizaki forman etortzen zaigu. Hasieran bakarrik, eta gaur egun berriz Maridomingirenkin.

Mari Domingi  hitzak, lehen aldiz  Resurreccion Maria Azkuek XX. mendearen hasieran jasotako abesti batean agertzen zaigu. Gabon kanta bat da, Mari Domingi izeneko emakumea Belenera haurtxoa adoratzera etorri nahi duela, baina gona zahar horrekin ezinen duela Joan…kontatzen duena. 1970eko hamarkadan, Viejas canciones donostiarras liburuan agertu zen abestia, Olentzeroren abestiaren ondoan, bien artean harreman zuzenik izan gabe.

1990eko hamarkadan. Lasarte-Orian, Olentzerorentzako gutunak biltzeko pertsonaia bat sortu zuten (Xixuko izenekoa), ikastetxeetan ibiltzen zena haurren gutunak jasotzen, oporren haurreko egunetan. Donostiako Antiguan auzoan ere antzeko zerbait egin zitekeelakoan, personai berri bat asmatu beharrean, gabon kanta zahar horretako Mari Domingiz baliatu ziren.

Ondoren, Ikastolen Elkarteak, Antiguako irakasle eta guraso hauek sustatuta, ipuin-liburuxka kaleratu zuen, Olentzero eta Mari Domingi pertsonaiak lotzen zituena. Irudia, erdi aroko kapel ezaugarri horrekin, Edorta Murua marrazkilariak eman zion Mari Domingiri, eta ipuinaren testua Mitxel Muruak idatzi zuen.

Mari Domingi kalean bizi zen emakume pobre bat da eta jendeari laguntzen zion arren, irri egiten zioten. Orduan Olentzero beregana joan eta arropa berriak oparitzen dio eta ordutik Olentzerori lagunduko dio. Lagunduz gain, bere iragarlea da, haurrei bere etorreraren berri eman eta azken momentuko”enkarguak” jasotzen ditu.

Maridomingi, duela 19 urte (2001) hasi zen Baztan Ikastolan agertzen eta urtero-urtero hutsik egin gabe haurren galderak erantzun, ipuina kontatu eta gutunak jaso izan ditu. Baitere 2009tik Olentzerorekin batera 24an Elizondoko karriketan barne desfilatzen du, eta urte bat lenago Erratzun atra omen zen.

Porzierto! Maridomingi ez da Olentzeroren emaztea ezta neska-laguna ere!

Post hau egiteko erabili den materiala.

Olentzero cumple 45 salidas en Elizondo. Gabriel Imbuluqueta. Olentzero errebista. 2013

Eekermile aunitz Goizalde Urdanpilleta eta Vitoriano Imbuluzketari emandako informazioarengatik.

Argazkiak, Olentzero errebista. 2013, Argazkilaria foto Mena jabetza Imbuluzketa familia.

Read Full Post »

2015ean, lehen Txondorra saria eman zen (Andoni Santamaria). Sari hauek Olentzeroren Lagunen Elkarteak, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin sustatzen ditu eta pertsona edo erakunde bat bere lanarekin kultura herrikoia eta tradizionala zaintzen eta garatzen dutenei saritzen du.

2019an Gabriel Imbuluzqueta Alcasena kazetari baztandarrak jaso zuen sari hori. Olentzeroren Lagunak Elkarteak Gabriel Imbuluzqueta Nafarroako kultura tradizionalaren ikerketa eta narrazio lan zabala egindakoa nabarmendu zuen.
Gabriel Imbuluzqueta Alcasena Elizondon jaio zen 1945ean, eta Diario de Navarra egunkariko erredaktorea izan zen 1976tik 2010ean erretiroa hartu zuen arte. Etnografiaren alorrean egindako lanagatik ere nabarmentzen da, batez ere artisautzarekin lotutako gaietan.

Gabriel Imbuluzketa eta familia seria jaso ondoren. Argazkia Unai Beroiz, diario de Noticias

Sari hau jaso aurretik, Gabrielek Karlos III.a Noblearen Gurutzea jaso izan du, Nafarroako kultura-ondarea sustatzen egindako ekarpenagatik. Baita ere Iruñeko Udalak deitutako San Fermin Nazioarteko I. Kazetaritza Saria (1980), Nafarroako Artisautzari buruzko I. Kazetaritza Lehiaketa (1983) eta Nafarroako erakargarritasun turistikoak sustatzeko kazetaritza-lan onenaren Teobaldo Saria (2010) jaso ditu.

Jose Migel Barandiaranen ikaslea izandakoa Nafarroako Unibertsitateko Euskal Kulturaren Katedrako klaseetan, eta 1988tik Etniker-Nafarroako kide da (Etniker Euskalerria Euskal Herriko ondare etnografikoa zaintzea helburu duen kultur elkartea da), 1999-2003 bitartean, Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren Eskualde arteko Batzordeko eta Erredakzio Batzordeko kide izan zen. Tradizio herrikoietan duen interesagatik nabarmendu daeta bere ikerketa Baztango Haranean eta artisautza herrikoian ardaztu da.

Nafarroako Gobernuak 1992-1995 bitartean argitaratutako “Turismo en Navarra” aldizkariarekin kolaboratu zuen. “Conocer Navarra-n”, kondairei, jaiei eta abarri buruzko ekarpen ugari egin ditu. Halaber, “Narria, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Panorama eta Papeles de Artesanía” argitalpenetan ere argitaratu du.

Txondorra sariarekin lotuta (txondorra, egur ikatza egiteko ikazkinek eraikitzen zuten egur meta da. Olentzero ikazkiña da) Gabrielek aipatu zuen, haurtzaroan, nerabezaroan eta lehen gaztaroan Olentzero “benetako ezezaguna” izan zela. Iruñako Gabon Gauean kalera irteten hasi zenean sartu zen bere bizitzan, eta, batez ere 1969ko abenduaren 24an, Elizondar gazte talde batek (bera barne) pertsonaia Elizondon birsortu zutenean (auzokide askoren harridurarekin).

P.D. Baztango Haizegoa” izeneko blog honetan bere material aunitz erabili dugu eta baita ere Baztani buruz gauz aunitz ikasi dugu.

Zorionak Gabriel!

Post hau egiteko erabili den materiala;

El periodista Gabriel Imbuluzqueta, premio Txondorra 2019. Mikel Bernues, Diario de Noticias. 2019.

Gabriel Imbuluzqueta Alcasena. http://www.etniker.com.

 

Read Full Post »

Egun batzuk igaro dira Olentzero menditik jaitsi zenetik eta ardoa (beltza, gorria eta zuria), turroiak, bildotxa eta langostinos  alde batera utzi ondoren (gabonzar-artio), ikazkin zahar honek 2009rako utzi diguna ikusteko ordua iritsi da

Eguberri aurreko azken igandean (abenduaren 21ean), Baztango 15 herrietako alkate-juradoak aukeratu dituzte (Elbete, Amaiur, Arraioz, Gartzain eta Oronoz Mugai izan ezik). Azken herri hauetan ez da hautagairik aurkeztu, eta errege egunera arte itxaron behar da norbaitek agertzen den. Elbeteren kasuan, azken bi urteetan bezala inor aurkezten ez bada, orain arte bezala alíate gabe jarraituko dute.

IInor alkategai ez izatea da normalena eta ohikoena, arraroa da bi hautagai egotea, Elizondon eta Almandozen gertatu den bezala. Elizondon 27 urteko Xabier Torres eta 51 urteko Rafael Olaizola izan ziren hautagaiak . Duela 20 urtetik hona Elizondon ez da halakorik ikusi! eta duela 20 urtetik hona ez da alkatea hautatzeko bozketarik egin. Parte-hartze handia izan da, jende aunitz joan da bozkatzera eta gazteria mobilizatu zela erran eta komentatu da.

Argazkia http://www.diario de navarra.es. Asier Vidondo

Azkenik, gazteak boto gutxi batzuengatik irabazi zuen, 381-339 (42 boto). Nahiz eta jendea inoiz ez bezala mobilizatu zen, egia erran 2.000 baino gehiagoko biztanle duen herri batean 720 boto izatea, ez da parte-hartzaile kopuru handi bat.

Almandozen aurkeztu ziren Luis Roldan Astiz orain arteko alkatea-jursdoa eta Mª del Koro Migeltorena, bi hautagaiek akordioa lortu ondoren, bozketa, hilaren 28an egingo da (igandean,). Anizen Asier Martikorena izango da, Arizkunen Juan Kruz Iriarte Bañez, Azpilkuetan segituko du Jon Alkasena Irungarai eta baita ere Arantxa Zelaia Txokarro Berroetan, Juanjo Vidart Oskariz alkate jurado berria izango da Erratzun eta berriro errepikatuko dute Peio Orbegozo Iruritan, Francisco Javier Elizalde Lekautzen eta Pablo Zenoz Zigan

Alkaterako bailarako hainbat herritan egindako hautaketak alde batera utzita, Olentzerok ideia bat ekarri du Baztango udaletxera, Foruen plaza birmoldatzeko ideien lehiaketa bat. Lehiaketa hau honako arau hauen arabera egingo da:

-Erabilera anitzeko egoitza bat, turismo-bulegoa, komunak, zuhaitzak, haurrentzako gunea… eta bertze hainbat gauza izatea.

Hori egiteko, plazaren ondoan dagoen aparkalekua erabili behar dute. Honekin 44 aparkaleku galtzen dira eta ia ahaztuta genuen arazo bat agertuz, aparkatzeko espazioarena!. Badirudi konponbidea (irtenbide txarra) elizako parkean aparkaleku bat egitea izango dela.

.

Plaza itxuraz aldatuko du urrengo urteetan.

Proiektu horrek elizako haur-parkearen ondoan zegoen berdegunea asfalto eta aparkaleku bihurtzen zuen, haur-parke txiki samarra, eta zati bat (txirrista eta ziburuak) “zirkuitu” edo “bederatzi” izenekora igarotzen zen.
Aspaldi agertu zen talde bat elizaren parkean aparkaleku hori ez egiteko sinadura bila. Denbora gutxian 380 sinadura berreskuratu zituzten, baina bertze ezer ez da jakin, eta ez zen gehiago entzun parkin horri buruz

Badirudi obra eta proiektu handiko garaiak direla, oso denbora gutxian, herritarrek obra berriak jasan dituzte; futbol artifizialeko zelaia, Joakin Iriarteko Karrikaren lanak (haurtzaindegia eta osasun-zentrora sartzeko arazoak), Jaime Urrutiaren oinezkoentzako gunea (erdi-peatonalizazioa), haur-eskola berria (urriaren 9an irekita zegoen)…

Baina… zer ekarri zigun Olentzerok? Krisia? Krisi garaiak sumatzen dira, hemen eta munduan, bankuen diru falta eta abar, agian obra hauen sosa (subentzioak) agortuko da… eta eraikuntza mota guztiak negozio izateari utziko dute?.

Urrengo urte artio  Olentzero!

Read Full Post »