Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Noticias y datos estadisticos del noble valle y universidad de Baztan’

Ezaguna da (Handia pelikulari esker aise gehiago) Miguel Joaquin Elizegui Altzoko gigantia” , baña guk ere (Baztan) badugu gure erraldoi historikoa! eta ez diot kondaira zaharretako erraldoi bat!, Auza mendiko jentila adibidez, Auzatik Argibel ingurur harri bat bota zuna eta bertze baten gainean erori eta kuluketan gelditu ondoren, harrikulunka sortuz zuena, ezta ere Soalar inguruko jentilez eta bere harrizko gerlariaz (zutarriak)… baizik benetako erraldoi bat, hau da! hezur ta aragizkoa, XVII. mende bukaeran Erratzun sortutako erraldoia…,Jose Apezteguia de Rada izeneko gigantea!

Beri buruz, Ignazio Baleztenak idatzi zun bere “Iruñerias” liburuan ta baita ere agertzen zaigu Manuel Irigoyen Olondrizen 1890ko Noticias y datos estadisticos del noble valle y universidad de Baztan liburuaren, “personajes ilustren” atalean, ez erraldoi bezala baizik elizgizona gise, Jose Apeztegiak, Iruñeko katedralako priorea izan bai zen.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Apeztegia Erratzu. Argazkia Pello San Millan

Jose, Juan Bautista Apeztegia eta Elena Perez de Rada, Erratzuko Apeztegia  jaurgiko nausien semia zen eta 1687ko Ekainaren 22an sortua. Txikitatik nabaria zen bertze haurrak baño altuago zela eta ia gaztetan, Salamankan elizgizonarako ikasketak iten hari zela, bere ikaskideak “el altisimo” izengoitia patuko zioten eta  bere izugarrizko altueraz garai hoietan hitz eta idatzi egingo da. Alientosko markesa (garai haietako korteko kronista zena), spainiako erregearekin izandako bitxikeri bat idatzia utziko digu. 1710 inguruan, oinordetzaren gerra zela ta, Felipe V.nak bere kortea Salamankara eraman zuen. Egun batian herritarrekin izandako entzunaldi batean, batandarra protagonista izan zen. Entzunaldi hortan Salamankako San Bartolome Kolegioko ikasleak zeuden eta haien artean, Josek bertze guztitatik altueraz nabarmentzen zen.  Felipe V.na mutil kozkor hori ikustean, ea mutil hori aulki baten gañean igota zegoen galdetu zuen,. Ezetz eranzun ziotenean ez zuensiñistu eta harengana urbiltzeko agindu zion. Bere aurrean egonda, goitik behera behitu zion  eta errazutar gaztearekin txundituta gelditu zen. Altura horrekin erregeraren “guardia personalean” ingresatzeko proposatu  zion, Josek eskerrak emanez ezetz eranzun zion,  hitza, jaingoikoari emana zeukala eta etorkizunean elizgizona izango zela erantzun zion.

Ta ala izan zen, urrengo urteetan pixkanaka-pixkanaka eliza barruan hurratsak edo pausoak emanez joango zen, 1716an Iruñako katedraleko kalongea (kanonigoa) izan zen, 1717an gotzaintzaren ofizial nausie eta azkenik 1727an, Iruñako katedraleko priorea izendatuko diote. Izendapen hontarako Spainako erregearen ikuspen ona izan behar zun  eta ikuspen on hori ematerakoan, erregeak dokumentuan abizena ikusterakoan, kargorako ahutatua haudia (tamainuz) baldin bazen galdetu omen zuen! eta… Salamankan soldadua iteko gonbitea eman zion mutiko haundie berbera bazen ez zen arazorik izango Prior bihurtzeko! eta baiezko hori,  horrela azaldu omen zuen ;- “la elecciòn esta bien hecha porque no se pude negar que es el sujeto mayor…

Bere ikaragarrizko altuera arazo haundiak ekarri zizkion, eta ez soilik osasuneko arazoak!  baizik baita ere katedraleko kabildoarekin, eta baita ekonomikoak ere. Prior izendatu bezain pronto, katedralari itsatsita zegona priorendako etxea, bere etxebiziza berrie, bere tamainurako txikiegia zela aipatu,  berritzeko eta haunditzeko baimena eskatu zuen. Katedraleko kabildua 1731an baimena eman zion, baño bi urte geroxago, lizenzia kendu omen zioten eta kritika gogorrak jasan izan zituun. Bere neurriko etxe berria egiteko, bi urte hoietan 1.200 dukado gastatu omen zituen. Kontutan hartuz  prior gise urtean 100 dukadoko soldata zuela, diru kopurua haundia  zen.

Gaixo eta arazo hoiekin Baztanera bueltatu zen, familiako Apeztegia jauregira kokatu zen eta Iruñatik urrun egon arren Katedraleko priorea izaten segitu zuen. Horrez gain, kargo berriak ere hartu zituen, elizbarrutiko bikario nagusia izendatu zuten (zen).

Apeztegiak  1746ko Martxoko 2an Erratzun hilko zen eta bere gorpu zendua Iruñeko katedralaren Barbazana kriptan  lurperatuko dute. Bitxikeria bezala aipatu,  hilobiratzerakoan bere gorputza  kriptako bi hilobi behar izan omen zuen.

handia-cartel-7739

handia, Miguel Joaquin Elizegui “Altzoko gigantiaren bizitza kontatzen duen pelikula


 Baña,…zenbat neurtuko zuen el altisimo-k?. Nahiz eta daturik ez izan bere altuerzEz dago daturik bere altueraz, baño pentsatzen ahal da bizpa hiru pistengatik gutxi gorabera 2,30m neurtuko zuela. Zendu zenean bere “acta Catedralicia” idazterakoan aipatu zuten hilobien afera eta baita ere altuera “agigantada” ko gizona izan zela, Klaustoko ateatik pasazerakoan amabirgiñaren oinak muxukatzen zituela, (puntetan jarri gabe doike)… Amabirgiña hori, Amparoko amabirgiña da eta klaustroa eta katedala lotzen duen atean dago,  pilare baten gañan, ta lurratik amabirgiñaren oinetara hain justu 2,17m daude, ta neurri hortan ahoa gelditzen bazizaion, ba oraindikan bururaño hainbat zm gehigo izango zun. Bere altuaren bertze pista, Apeztegia jauregiko sarrerrako atariaren ateburua ematen digu. Familiako gutun batean “el haltisimo” ia ia esku-harra bat ezik ateburua buruarekin ukitzera iristen dela aipatzen da  eta jakinez ateburua (diéntela)  lurretik 2,52m-tara dagola, behinpin 2,30m neurtzen zula pentsatzekoa da.

Nahiz eta ez jakin zihur zenbat neurtzen zun, argi dago altura haundiko gizona izan zela Baztandar honek eta dirudi,  bakarrik (Euskal herrian) Miguel Joaquin Elizegui Altzoko gigantia” (Handia pelikularen protagonista) bere 2,42 m-kin bera bañao haundiagoa izan dela.

P.D. Posta 2010ko ekainan idatzia izan zen, Handia pelikulako erreferentziak 2017an gehituak izan ziren

Pos hau egiteko erabili den materiala.

Noticias y datos estadisticos del noble valle y universidad de Baztan . Manuel Irigoyen Olondrizen. Fascimila

Read Full Post »

Berriki Olentzerok oparitu zidan liburua irakurri ondoren, Hertzainak taldeko kamarada kantuaren esaldia etorri zait burura  “nola aldatzen diren gauzak, Kamarada!

Oparitutako liburua 2001ean argitaratutako faxmil bat da, “Noticias y datos estadísticos del noble valle y universidad de Baztan” izenburua duen 1890eko liburuxka da. Egilea Manuel Irigoyen y Olondriz Aniztarra da eta liburuxka idatzitako garai hartan, bailarako idazkaria zen. Hitzaurrean (prologoan) erraten duen bezala liburuaren hasierako ideia Baztango ballearen historia idaztea zen.
Horretarako, eskura dituen udaleleko dokumentuak erabiliko ditu, baina, azkenean, historiaren pasarte batzuk baino ez ditu kontatuko edo bilduko, eta liburua «albiste historikoen» koaderno batean bihurtuko da (egilea errana)

 
Noticias y datos estadisticos del noble valle y universidad de Baztan

Liburua, Baztan hitzaren esanahiarekin hasten da, eta horrek (egiliaren arabera) – Bat han, edo denak bat –erran nahi du. Hau da, 29 jauregi/dorretxe, 14 eliza, denak batera, familia bakarra edo leinuetxe bakarra da. Hori guztiaidazki historikoen, epaiketako eta udal-paper bidez dokumentatzen du eta Lope de Vega poema batekin eta guzti!

Balleko armarriarekin segitzen du eta Juan Goienetxeren “Executoria de la nobleza, antigüedad y blasones del Valle de Baztan” bertsioarekin bere jatorria azaltzen du. Bigarren bertsio hau Navas de Tolosako gudua baino askoz lehenagokoa izango zen. Antso Garcia IV.a Peñalenekoak (1054 – 1076) baztandarrei eman omen zien armarri xakeduna frantziarren eraso batetik salbatu ondoren.

Bertze epai batzuk, dokumentuez eta kapareez (hidalgo) hitz egiten jarraitzen du, Baztango lurraz, mugaz eta abar… Alde honetan, nobleziaren gaia nabarmentzen da. Horretarako, 1440an Juan II Nafarroako erregeari irabazitako epaia aipatzen du (berak ez zuen errege izan behar, bere semea Karlos Vianako printzea baizik). Baztandarrak bat zirela aprobetxatuz, gutxienez 1336tik (data hori aipatzen du) dokumentatuta dagoela eta Baztan erresumako 12 familietako bat denez, horixe bera jada kapare (noble) bihurtzen die. Eta nobleak badira, beren lurrak zergarik gabe daude (ez dira petxeroak), beraz Juan II.ak ezin die bazteandarrei kobratu edo zergarik ezarri beren lurrengatik..

Epai honen garrantzia da, legez, baztandarrak kaparetzat (hidalgoak) hartzen dituela, eta horrek (zergak ez ordaintzeaz gain) aukera ematen die baztandar guztiei etxean armarri xakeduna bat jartzeko, edonor dela ere, jauna, nekazaria, hargina edo arotza.

Lehen zati hori amaitzeko, Urdazubiko monasterioaren eta Miserikordiaren (Zarreetxea) historiarekin jarraitzen du. Noiz eta nola sortu zen Zarretxea, nola lehen “miserikordia” (Kuartelekozelaian zegoen) eta nola XIX. mendearen erdialdean Francisco Joaquín Iriarte presbiteroak (elizgizona) diru mordo bat eman zuen leku bat (egungo eraikina) eraikitzeko, balleko behartsuak arreta jasotzeko leku bat izan dezaten.

Zarretxea XX.mende hasieran. postala.

Kontatzen digun bertze pasarte historiko bat Arizkungo konbetoaren inagurazioa da. 1731ko ekainaren 19an izan zen eta Juan Bautista Iturralde, Murilloko markesa eta Ogasuneko (Hazienda) gobernadore (Felipe V.a Espainiako Ogasuneko ministroa) arizkundarrari esker, bere familiaren etxearen ondoan (bertan jaio zen) gurasoen lurretan ereikiko zen. Egun horretan Arizkunen izan ziran ospetsu guztiak, gotzaina, jaunrxoak…aipatzen ditu, baita ere barruan egongo ziran 20 mojak jakineratzen gaitu.

Bigarren kapituluaren izenburua “Personajes notables naturales y oriundos de Baztan” da, eta izenburuak dioen bezala, Baztango ustezko ospetsuak (zelebritateak) aurkezten dizkigu (denak militarrak, elizgizonak eta gortesauak). Bere zerrendan 1712an Erratzuko Buztiniaga etxean sortutako Lorenzo Irigoyen Dutari, bailarako ospetsuena da. Erratzuarraren bizitza osoa kontatzen du, zer ikasi zuen, non ikasi zuen!, Iruñeko apezpikua izan zela, eta bertzeak bertze. Erratzuko elizako klaustroa eraiki zuela, Madrilen 1778an ehortzi zutela, jende aunitz bildu zela, eztakizer ta badakizer!
Bere bizitza kontatzen duen poema-liburu luze batekin amaitzen da istorioa, hori bai, “Ospe Santuko” elizgizon zela eta haran honen ohore, aintza eta babeserako aldareetan kanonizatu eta gurtu behar zuena. Nire uste idazlea eta apezpikuak familia zirela (abizen bera) eta uste dut ere… ez zela kanonizatua izan!

Gotzainaren biografiaren ondoren, herriz herri ibiltzen da, herri bakoitzeko famatuez hitz eginez; militarrak, brigadierak, koronelak, santiago ordenako tenienteak, elizgizonak… adibidez, Elizondoz hitz egiten digu Pedro Mendinuetaz, Isteconea etxeko semea zena eta Santa Feko erregeordea eta Errege Armadetako Kapitain Nagusia izan zenaz, eta, horrela, Gartzain, Azpilkueta, Lekaroz…

Pertsonaia “ospetsu” horiek, batez ere 1650-1800 urteetakoak dira, guztiak jaunen semeak, aunitz “segundoiak” ziren eta seme nagusia etxaldea eta jabetzak bereganatzen zituenez, karrera erlijiosoa edo karrera militarra egitea bertze aukerarik ez zitzaienei geratzen.

Eta liburutxoa irakurrita, galdera bat datorkit burura! Zenbat urte daramatza haran honek militar batek, ministro batek, gotzain batek… eman gabe?  ba hori, nola aldatzen diren gauzak, kamarada! (eskerrak).

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Noticias y datosestadisticos del noble valle y universidad de Baztan“ liburua (1890)Manuel Irigoyen Olondriz.

Read Full Post »